Edukira joan

Andiaga

Koordenatuak: 42°32′15″N 1°28′27″W / 42.53754119°N 1.47425972°W / 42.53754119; -1.47425972
Wikipedia, Entziklopedia askea
Andiaga
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaZangozerria
Udalerria 
Administrazioa
Motapartzuergo
Posta kodea-----
Geografia
Koordenatuak42°32′15″N 1°28′27″W / 42.53754119°N 1.47425972°W / 42.53754119; -1.47425972
Azalera0,24 km²
Garaiera631-755 metro
Distantzia65,8 km (Iruñetik)
Datu gehigarriak
OharrakUxuek eta Lergak administratua

Andiaga[1][a] (92. partzuergoa: Uxue-Lerga) Nafarroa Garaiko partzuergo bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Zangozerria eskualdean.

Uxue eta Lerga herriek partekatzen dute partzuergo hau.

Andiaga Oibar ibarran barruan dago geografikoki, baina, administratiboki, Uxue eta Lerga udalerri independenteetan da. Ibar hau Mendialdea Behereko ibarra da.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uxue eta Lerga Nafarroa Garaia mendebaldean kokatzen dira, Zangozako merindadearen muturrean. Herrietara Iruñea eta Jaka arteko errepidea hartuta ailegatzen da. Lerga eta partzuergoa Oibar ibarrean kokatuta daude.

Klima eta landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lergako klima mediterraneo motakoa da, nahiz eta iparraldean klima kontinentalaren ezaugarriak izan. Iparraldeko gune menditsuenetan prezipitazioak ugariagoak dira, urtero 800mm inguru, baina zenbat eta hegoalderago urriagoak, herrigunean, esaterako, 500mm euri baino ez dira jausten urtero. Batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu artekoa da eta urteroko egun euritsuak 80 eta 100 bitartekoak.

Lergako basoak asko gutxitu dira denboraz, gaur egun, jatorrizko haritzen eta arteen hedadura 223 hektareakoa baino ez dela. Arteei eta haritzei XIX. mendetik birlandatutako pinu lariziar austriarrak batu arren, basoak herriko azaleraren %7,1 baino ez ziren XX. mendearen amaieran.

Estazio meteorologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lergan dagoen, itsasoaren mailatik 612 metrora, Nafarroako Gobernuak 1974n jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]


    Datu klimatikoak (Lerga, 1974-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.0 21.5 25.5 27.0 34.5 38.0 40.0 40.0 37.5 31.0 23.0 19.0 40.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.2 10.0 13.4 15.2 19.8 24.7 28.2 28.1 23.9 18.1 11.9 8.8 17.5
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.7 6.0 8.8 10.6 14.6 18.8 21.7 21.7 18.2 13.6 8.4 5.5 12.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.3 1.9 4.2 5.9 9.4 12.9 15.1 15.3 12.5 9.1 4.9 2.2 7.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -10.0 -10.0 -10.0 -1.5 0.0 4.0 8.0 5.0 4.0 -1.0 -6.5 -8.5 -10.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 61.8 52.7 57.2 86.6 62.2 49.6 28.9 29.0 66.4 78.2 82.7 74.0 729.2
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 48.6 34.5 68.7 59.0 37.0 54.2 42.5 86.3 118.5 64.7 78.7 54.7 118.5
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10.9 10.0 9.3 13.0 11.9 7.6 5.8 6.1 8.0 12.3 12.7 12.3 119.8
Elur egunak (≥ 1 mm) 2.3 2.7 1.5 0.9 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 0.1 3.2
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[3]
  1. /anð̞iáɣ̞a/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Oibar» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  3. Lergako estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]