Alnitak
Itxura
Alnitak Orion konstelazioan dagoen izar-sistema hirukoitz bat da. ζ Orionis edo Zeta Orionis ere deitzen da, maiz Zeta Ori edo ζ Ori bezala laburtua, edo 50 Orionis, 50 Ori bezala laburtua. Eguzkitik ehunka parsecera dago eta Orionen Gerrikoaren hiru izarretako bat da, Alnilam eta Mintakarekin batera.
Izar nagusia, Alnitak Aa, supererraldoi urdin bero bat da, -6.0ko magnitude absolutuarekin eta zeruko O motako izarrik distiratsuena da, +2.0ko magnitudearekin. Bi kide ditu, Ab eta B deituak. B izarra izan zen lehenengoa aurkitzen[1] eta Ab orain gutxi aurkitu zen. Hiruek batera +1,77ko magnitudea dute. Izarrak Orino OB1 elkarteko eta Collinder 70 elkarteko kideak dira. Izarra NGC 2024 nebulosaren argiak bustitzen du, Lurretik ikusia.
Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
NGC 2024 nebulosa eta Alnitak izarra, bere eskuman.
-
Alnitak, Oriongo gerrikoaren ezkerrean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Hummel, C. A.; White, N. M.; Ii, N. M. Elias; Hajian, A. R.; Nordgren, T. E.. (2000-08-30). «ζ Orionis A is a Double Star» The Astrophysical Journal 540 (2): L91. doi: . ISSN 0004-637X. (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).