All Elite Wrestling
All Elite Wrestling | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa, borroka profesionaleko promozioa eta enpresa |
Jarduera sektorea | borroka profesionala eta streaminga |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Lehendakaria | Tony Khan |
Zuzendari exekutiboa | Tony Khan |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Enpresa pribatu eta Erantzukizun mugatuko sozietate |
Historia | |
Sorrera | 2019ko urtarrilaren 1a |
Sortzailea | |
Sorlekua | Jacksonville |
webgune ofiziala |
All Elite Wrestling (legez All Elite Wrestling, LLC.) Ameriketako Estatu Batuetako borroka profesionaleko enpresa bat da, Shahid eta Tony Khan enpresariek, Jacksonville Jaguars futbol amerikar taldearen eta Fulham Football Club futbol taldearen jabeek, 2019an sortua.[1] Shahid promozioaren inbertitzaile nagusia da, eta Tony, berriz, presidentea eta operazio burua[1]. The Elite stable-a osatzen duten Cody Rhodes, The Young Bucks (Matt eta Nick Jackson) borrokalari profesionalak izan ziren konpainiaren lehen talentuak, eta promozioko presidenteorde exekutibo gisa ere aritzen dira, Kenny Omega borrokalariarekin batera.[2] 2019ko urriaren 2tik, AEWk bi orduko asteroko telebista saioa ekoitzi du, AEW Dynamite, Estatu Batuetan TNT kateak zuzenean transmititzen duena.
AEWk Impact Wrestling , National Wrestling Alliance, Lucha Libre AAA Worldwide eta New Japan Pro-Wrestling enpresekin ditu lan harremanak.[3]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2013ko ekainean Bullet Club izena jaso zuen stable bat sortu zen New Japan Pro-Wrestling enpresa japoniarrean.[4][5] Kenny Omega, The Young Bucks eta Cody stable honen parte izan ziren.[6][7][8][9][10] Denborarekin Kenny Omegak eta The Young Bucksek stable-aren barruan The Elite izeneko azpitalde bat sortu zen, ofizialki 2016ko urtarrilean aurkeztu zena.
Beranduago, 2018ko irailean, Codyk eta Young Bucksek borroka profesionaleko ekitaldi bat sustatu eta gauzatu zuten, All In izenekoa. Sarrerak 30 minututan agortu ziren, eta Estatu Batuetan WWE edo WCWra afiliatuta ez dagoen borroka profesionaleko ekitaldirik handiena bihurtu zen, ekitaldira 11.263 pertsona joan zirelarik. Ikuskizuna oso arrakastatsua izan zen, eta Interneten Cody eta The Young Bucksek euren anbizioak zabaldu eta borroka profesionaleko enpresa propioa sortu edo bigarren All In bat antolatuko zutela zioten zurrumurru ugari zabaldu ziren. 2018ko urrian Cody, Marty Scurll eta Hangman Page borrokalariak The Elitera batu ziren, Bullet Club taldea utziz eta stable propio bat sortuz.
Eraketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018ko azaroaren 5ean, zenbait marka komertzial erregistratu ziren Jacksonvillen, Floridan, All Elite Wrestlingen jaurtiketa adierazten zutenak. Erregistratutako domeinuen artean Elite Wrestling, AEW All Out, All Out, AEW, Double or Nothing, Wednesday Night Dynamite, AEW Double or Nothing zeuden, hainbat logorekin batera.[11][2][12]
AEWren sorreraren iragarpen ofiziala 2019ko urtarrilaren 1eko gauerdian izan zen, The Elitek YouTube bidez ematen duen Being the Elite websailean. Double or Nothing ere iragarri zuten, AEWren inaugurazio ekitaldia eta All In ekitaldiaren jarraipena izango zena. 2019ko urtarrilaren 2an, Codyk eta The Young Bucksek ofizialki sinatu zuten promozioko borrokalari bezala, AEWko presidenteorde exekutibo bezala jarduteaz gain. Tony Khan enpresaria, futbol exekutiboa eta borroka profesionaleko fanatikoa konpainiako presidente bezala iragarri zuten aldi berean.
2019ko urtarrilaren 3an Codyren emaztea, Brandi Rhodes, marka zuzendaria izango zela iragarri zuten.[13][14] 2019ko urtarrilaren 8an, konpainiak bere inaugurazio prentsaurrekoa egin zuen, eta bertan enpresarekin sinatuko zuten hainbat borrokalari iragarri ziren, hala nola, SoCal Uncensored taldea (Christopher Daniels, Scorpio Sky eta Frankie Kazarian), "Hangman" Adam Page, Britt Baker doktorea, Joey Janela eta WWEko borrokalari ohiak ziren PAC eta Chris Jericho.[15] Halaber, Oriental Wrestling Entertainment borroka profesionaleko promozio txinatarrarekin lan-harreman bat iragarri zuten.[16][17]
2019ko otsailaren 7an, taldeak prentsaurreko bat egin zuen, non Double or Nothingerako sarrerak kaleratu ziren. Beste iragarpen handi batzuk, Kenny Omega lehiakide bezala eta konpainiako laugarren presidenteorde exekutibotzat iragartzea, Lucha Brothers (Pentagón Jr. eta Rey Fenix) eta Best Friends (Trent Beretta eta Chuck Taylor) taldeen fitxaketa eta Mexikoko Lucha Libre AAA Worldwide enpresarekin lan harremana hastea izan ziren.[18]
Historia goiztiarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019ko maiatzaren 15ean, AEWk eta WarnerMediak asteroko programa baterako akordioa iragarri zuten, TNT bidez zuzenean transmititzen dena, Monday Night Wars (1995-2001) garaian WCWren Monday Nitro transmititu zuen katea. 2019ko maiatzaren 25ean, AEWk bere lehen ordain-ekitaldia edo pay-per-viewa (PPV) burutu zuen, Double or Nothing. MGM Grand Garden Arenan izan zen eta Jon Moxleyren debuta gauzatu zen bertan. Ekitaldi berean Bret Hart borroka profesionaleko beteranoak AEWko Munduko Txapelketako gerrikoa aurkeztu zuen.[19] Udan, AEWk beste bi ekitaldi ekoitzi zituen, Fyter Fest ekainean eta Fight for the Fallen uztailean.[20]
2019ko abuztuaren 31n, AEWk bere bigarren ordain-ekitaldia ekoiztu zuen, All Out. Ekitaldian, AEWko Emakumezkoen Munduko Txapelketaren gerrikoa ezagutzera eman zen, eta, ekitaldi nagusian, Chris Jerichok Adam Page garaitu zuen, AEWko lehen gizonezkoen munduko txapelduna izateko.[21]
2019ko irailaren 19an, TNTren webguneak AEW Dynamite gisara izendatu zuen AEWren programa. 2019ko urriaren 2an, Dynamite TNTn estreinatu zen, 1.409 milioi ikusleren bataz bestekoarekin, azken bost urteetan TNTk izan duen estreinaldi handiena bihurtuz.[22] Egun berean, WWEren NXTk bi orduko debuta egin zuen USA Networken (aurreko bi ataletan lehen ordua USA Networken eman zen eta bigarrena WWE Networken), eta 891.000 ikusle izan ziren batez beste. Guzti honek Wednesday Night Wars (Asteazken Gauetako Gerren) hasiera markatu zuen.[23] Lehen saio honetan Riho AEWko emakumezkoen munduko txapeldun bilakatu zen.[24]
Saioaren aurretik eta ondoren gertaturiko telebistaz kanpoko borrokaldiak grabatzen hasi ziren, AEWren YouTubeko kanalean igortzen den AEW Dark deituriko saioan emateko.[25] 2019ko azaroaren 9an, AEWk bere hirugarren ordain-ekitaldia egin zuen, Full Gear.[26]
2020ko otsailaren 12an Nyla Rosek Riho garaitu zuen, AEWko emakumezkoen munduko txapeldun bilakatuz.[27] Gertakari honek historia egin zuen, Nyla Estatu Batuetako enpresa garrantzitsu batean munduko txapeldun bilakatzen zen lehen emakume transgeneroa bilakatu bai zen. 2020ko otsailaren 29an AEWk laugarren ordain-ekitaldia gauzatu zuen, Revolution. Codyk esan zuenez enpresaren ekitaldi handiena izatea nahi zen, WWEren Wrestlemaniarekin alderatuz.[28] Ekitaldian Jon Moxleyk AEWko gizonezkoen munduko txapelduna izatea lortu zuen.[29]
Pandemia garaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020ko martxoaren hasieran, enpresak zehaztu gabeko data batera atzeratu zituen telebista-ekitaldiak, koronabirusak Estatu Batuetan larriki hedatu bai zen. Tony Khanek adierazi zuen ez zuela asmorik osasun-kontingentziaren erdian bere taldea telebistarako grabaketetara joatera behartzeko. Hortik aurrera, zuzeneko eta grabatutako show guztiek publiko mugatua izan zuten.
Apirilaren 13an, Ron DeSantis Floridako gobernadoreak, AEW zein WWE, estatuko ekonomiarentzat funtsezko negozio zirela adierazi zuen, eta salbuespen bat gehitu zion etxean egoteko aginduari, publikoari itxita dagoen eta audientzia nazionala duen "kirol eta hedabideen ekoizpen profesional" bateko langileentzat.[30][31][32] AEW Unrestricteden podcastean egindako elkarrizketa batean, Tony Khanek adierazi zuen pandemiak AEWri milioika dolar kendu zizkiola zuzeneko emanaldien galeragatik.[33]
Blood and Guts zen AEWren hurrengo ekitaldia, baina pandemiaren ondorioz bertan behera utzi zen modu mugagabe batean. Azkenean, Double or Nothing izan zen osasun-arau berriekin egin zen lehen ekitaldia. Double or Nothing 2020ko ekainaren 23an burutu zen eta bertan Hikaru Shida AEWko emakumezkoen munduko txapeldun bilakatu zen.[34]
Abuztuaren 20an, zaletuak zuzeneko emanaldietara itzuliko zirela iragarri zuen enpresak, Gaixotasunak Kontrolatzeko eta Prebenitzeko Zentroen jarraibideei jarraituz; maskara, distantzia fisikoa eta tenperatura-kontrola barne.[35]
Abenduaren 20an Winter is Coming deituriko saio berezia burutu zuen enpresak. Bertan Kenny Omega AEWko gizonezkoen munduko txapeldun bilakatu zen, heel bilakatuz eta titulua Impact Wrestling enpresan erakutsiko zuela iragarriz.[36] Modu horretan Impacten eta AEWren arteko elkarlana hasi zen. Ekitaldi berean Stingek, WCWko aurpegietako batek, bere AEWko debuta egin zuen.[37] Hau izan zen Stingen lehen agerpena TNTn 19 urte baino gehiagotan; bere azken agerpena WCW Monday Nitroko azken atalean izan zen 2001eko martxoak 26an.
2021eko otsailaren 3an, Beach Break saio berezian, KENTA borrokalari japoniarrak Jon Moxley erasotu zuen.[38] KENTA NJPW enpresako borrokalaria zen, honen agerpena bi enpresen arteko elkarlanaren abiapuntua izan zelarik. Hilabete berean , AEW Dark: Elevation programa berria iragarri zuen AEWk, AEW Darken osagarri gisa jardungo zuelarik.[39]
Hitzarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ohikoa ez bada ere, bere historian zehar, AEWk borroka libreko beste promozio batzuekin lan egin du lankidetza-ahaleginetan:
Urtea | Promozioa |
---|---|
2019-2020 | Oriental Wrestling Entertainment |
2019-gaur egun | Lucha Libre AAA Worldwide |
2020-gaur egun | National Wrestling Alliance |
2020-gaur egun | Impact Wrestling |
2021-gaur egun | New Japan Pro-Wrestling |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) Konuwa, Alfred. «All Elite Wrestling 2019: Comparing Billionaire-Backed AEW To Billionaire-Backed WCW» Forbes (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ a b (Ingelesez) «Trademarks filed in Florida for All Elite Wrestling, All Out, and more» WON/F4W - WWE news, Pro Wrestling News, WWE Results, UFC News, UFC results 2018-11-21 (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Triple A anuncia una alianza formal AEW» PLANETA WRESTLING 2019-02-08 (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ «新日本プロレスリング:「イッツ・リィィィアル!! 」なんとアンダーソン、トンガとも合体!! デヴィットが外国人軍団“BULLET CLUB”結成!!» web.archive.org 2013-05-09 (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ «PWTorch.com - SHOW RESULTS - 5/3 NJPW Dontaku PPV: U.S. stars lose titles or title matches, Okada's first IWGP Title defense, more» www.pwtorch.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ «第2試合|10/25(金) 18:30 東京・後楽園ホール|Road to POWER STRUGGLE|大会結果一覧|Match Information|新日本プロレスリング» web.archive.org 2013-10-29 (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ «PWTorch.com - JAPAN NEWS: Funks arrive for reunion match, Bucks & Hooligans advance in NJPW tourney, NWA Tag Title defense next month» www.pwtorch.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ (Japonieraz) «BULLET CLUBからの重大発表» www.njpw.co.jp (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ (Ingelesez) «NJPW World Tag League finals live results: The winners are crowned» WON/F4W - WWE news, Pro Wrestling News, WWE Results, UFC News, UFC results 2016-12-10 (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ (Ingelesez) «NJPW Destruction in Kobe results: Elgin defends his title against Naito» WON/F4W - WWE news, Pro Wrestling News, WWE Results, UFC News, UFC results 2016-09-25 (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ «NEW TRADEMARKS POINT TO ELITE PROMOTION, NEXT STEP FOR BUCKS AND CODY | PWInsider.com» www.pwinsider.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ (Ingelesez) «All Elite Wrestling trademarks filed, startup promotion linked to Young Bucks, Cody Rhodes, Omega, and cast of Being the Elite (w/Radican's Analysis)» Pro Wrestling Torch 2018-11-21 (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ (Ingelesez) «AEW notes: Brandi Rhodes, Double or Nothing rally» WON/F4W - WWE news, Pro Wrestling News, WWE Results, UFC News, UFC results 2019-01-03 (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ «Everything Announced at the AEW Press Conference» web.archive.org 2019-01-10 (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ (Ingelesez) Gartland, Dan. «Everyone signed to All Elite Wrestling so far» Sports Illustrated (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ (Ingelesez) «New promotion All Elite Wrestling announced along with AEW Double or Nothing event» CBSSports.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ (Ingelesez) Satin, Ryan. (2019-01-08). «WATCH: All Elite Wrestling Rally Outside of TIAA Bank Field» Pro Wrestling Sheet | Insider Wrestling News and Reports (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ (Ingelesez) «All Elite Wrestling partnering with Lucha Libre AAA» WON/F4W - WWE news, Pro Wrestling News, WWE Results, UFC News, UFC results 2019-02-07 (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ (Ingelesez) «Here's every signing and announcement from the AEW press conference» Newsweek 2019-01-08 (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ (Ingelesez) Upton, Felix. (2019-12-11). «AEW Fight For The Fallen Streaming For Free» Ringside News (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ (Ingelesez) «AEW announces All Out for August 31st in Chicago» WON/F4W - WWE news, Pro Wrestling News, WWE Results, UFC News, UFC results 2019-05-25 (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ (Ingelesez) «TNT's 'All Elite Wrestling: Dynamite' Debut Buries USA Network's 'NXT' in Ratings» TheWrap 2019-10-03 (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ "Premieres of AEW and NXT Start 'Wednesday Night Wars' With a Bang"
- ↑ «Riho es la primera Campeona Mundial AEW» Superluchas (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ «https://twitter.com/codyrhodes/status/1180513846471073795» Twitter (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ «AEW FULL GEAR PPV ANNOUNCED | PWInsider.com» pwinsider.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ (Ingelesez) Satin, Ryan. (2020-02-13). «Nyla Rose Wins AEW Women's World Championship» Pro Wrestling Sheet | Insider Wrestling News and Reports (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Solowrestling. (2020-02-28). «Cody Rhodes: 'Revolution será como el WrestleMania de AEW'» solowrestling.mundodeportivo.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Solowrestling. (2020-03-01). «AEW Revolution: Jon Moxley derrota a Chris Jericho y obtiene el título mundial de All Elite Wrestling» solowrestling.mundodeportivo.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ bleedingcool.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ (Ingelesez) Zaveri, Mihir. (2020-04-14). «The WWE Is Now Considered an ‘Essential Service’ in Florida» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ (Ingelesez) «WWE to resume live TV tapings after being deemed 'essential business' by Florida governor's office» CBSSports.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ (Ingelesez) Satin, Ryan. (2020-05-06). «Tony Khan Says Pandemic Has Caused AEW to Lose Millions» Pro Wrestling Sheet | Insider Wrestling News and Reports (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ (Ingelesez) Satin, Ryan. (2020-05-24). «Hikaru Shida Wins AEW Women's World Title at "Double or Nothing"» Pro Wrestling Sheet | Insider Wrestling News and Reports (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ (Ingelesez) Staff, A. E. W.. (2020-08-28). «Important Information for Fans Attending Live Events» All Elite Wrestling (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ (Ingelesez) Staszewski, Joseph. (2020-12-03). «AEW Dynamite: Kenny Omega wins world title, Sting debuts» New York Post (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ (Ingelesez) «BREAKING: Sting Makes A Stunning AEW Debut On Dynamite» EssentiallySports 2020-12-03 (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Solowrestling. (2021-02-04). «KENTA aparece en AEW Dynamite Beach Break» solowrestling.mundodeportivo.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-28).
- ↑ (Ingelesez) Morales, A. B.. (2021-02-24). «AEW Anuncia Firma De Big Show; Anuncian Nuevo Programa» Impacto Estelar (Noiz kontsultatua: 2021-03-28).