Agirre Aristizabal ahizpak
Agirre Aristizabal ahizpak | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lizarra, 1936ko azaroaren 2a (87 urte) |
Herrialdea | Nafarroa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzaile soziala |
Mirentxu eta Mikele Agirre Aristizabal (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1936ko azaroaren 2a) ahizpa biki nafarrak eta aktibistak dira. Espainian 1936an estatu-kolpea eman ondoren, fusilatu eta errepresaliatutako pertsonen oroimen historikoaren babesleak dira.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mirentxu eta Mikele bost kideren arteko ahizpa txikienak dira. Izatez, Lizarrakoak, baina 1936an Iruñeko klinika batean jaio ziren. Ama, Elvira Aristizabal, Lizarrakoa zen; aita, Fortunao Aguirre, ostera, Arellanoarra eta Lizarrako alkatea zen. 1936ko Espainiako estatu-kolpearen ondoren atxilotu eta hil egin zuten, azken alaba bikiak jaio baino bi hilabete lehenago.[1][2]
Lizarran bizi izan dira, bi urte izan ezik. Bi urte horietan, gerran zegoen giro politikoa zela eta, Donostian bizi izan ziren.[1]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizitza osoan, fusilatu eta errepresaliatu zituzten pertsonen oroimena berreskuratzeko eta haien gorpuzkiak berreskuratzeko lan egin dute. Amak irakatsi zien aitaren oroimena bizirik mantentzen, elkarrekin izan zituzten bizipenak gogorarazita.[3] 1959an aitaren gorpuzkiak berreskuratu zituzten, Cuelgamurosera joan eta Lizarrako familiaren panteoian lurperatu ahal izan zituzten.[1][4]
Aktiboki hartu dute parte oroimen historikoa berreskuratzen eta estatu-kolpearen ondoren Nafarroan errepresaliatutako pertsonei omenaldia egiten. 2002ko azaroan Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkartea (AFFNA-36) sortu zenetik, kide aktiboak izan dira. Elkarte horretako presidentea izan zen Mirentxu zortzi urtez, 2002an sortu zenetik, 2010era hain zuzen ere.[5] 2012an, Gorka Morenoren Asociados por la verdad (1936-2012) liburuan jaso ziren haren testigantzak.[6]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2018 Mikele eta Mirentxu Aguirre bikiei omenaldia, Zaballa taldearen eskutik.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «Lizarra, oroimenari men. Estella, rica en memoria» www.estellaricaenmemoria.com.
- ↑ cabasés, lola. (2012-12-13). «Huérfanos del franquismo narran su vida para recuperar la dignidad a las víctimas» Diario de Noticias de Navarra.
- ↑ Arizaleta, Javier. (2022-09-30). «Día para el recuerdo en el 86º aniversario del asesinato de Fortunato Aguirre» Diario de Noticias de Navarra.
- ↑ Nabarralde. (2011-09-29). «Fortunato Aguirre, memoria viva» Nabarralde.
- ↑ Nabarralde. (2012-12-13). «Huérfanos del franquismo narran su vida para recuperar la dignidad a las víctimas» Nabarralde.
- ↑ | Libro “Unidos por la verdad, 1936-2012”, de Gorka MorenoForo por la Memoria - Federación Estatal de Foros por la Memoria. .
- ↑ Azcona, Julen. (2018-09-22). «Arellano explora su memoria en femenino y homenajea a las hermanas Aguirre» Diario de Noticias de Navarra.