Ōta (Gunma)
Ōta 太田市 太田市 | |||
---|---|---|---|
Japoniako hiri nabarmena | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Kantō Gunma | ||
Alkatea | Masayoshi Shimizu (en) | ||
Izen ofiziala | 太田市 太田町 | ||
Jatorrizko izena | 太田市 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 36°17′28″N 139°22′31″E / 36.29114°N 139.37539°E | ||
Azalera | 175,66 km² | ||
Altuera | 47 m | ||
Mugakideak | Kiryū (en) , Isesaki (en) , Midori (en) , Oizumi (en) , Ora (en) , Ashikaga (en) , Kumagaya (en) eta Fukaya (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 222.806 (2021eko martxoaren 1a) 2.999 (2015) | ||
Dentsitatea | 1.269 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 2005eko martxoaren 28a, 1889ko apirilaren 1a eta 1940ko apirilaren 1a | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Burbank, West Lafayette, Yingkou eta Hirosaki | ||
http://www.city.ota.gunma.jp/ www.city.ota.gunma.jp |
Ōta (japonieraz: 太田市 Ōta-shi ) Japoniako erdialdean dagoen hiria da, Honshuko uhartean dagoena eta Gunma prefeturan. 2010eko erroldaren arabera 219.789 biztanle ditu, Maebashi hiriburuak baino gehiago.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tone eta Watarase ibaien artean kokaturik dago hiria, Gunma prefeturaren hego-ekialdean eta Tokiotik 80 kilometro iparraldera.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1618an Tokugawa Ieyasu shogunak Daikoin tenplua ezarri zuen bertan, gaur egungo hiriaren erdigunetik 2'4 kilometrotara. Edo Aroan Edo (Tokio) eta Nikkō arteko errepideko posta hiria izan zen.
1889an herri bihurtu zen eta 1948an hiri estatusa lortu zuen. Ordutik pixkanaka lurrak hedatuz joan zen inguruko herriak irentsi ahala. 2005ean Nitta, Ojima eta Yabuzukahon herriekin bat egin eta Ōta "berria" sortu zen.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ōtaren iparraldea arroza landatzen duten landetxez osatuta dago eta hegoaldea industrialagoa da. Subaru autoak egiten dira bertan.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Panasonic Wild Knights errugbi taldea da kirol talde arrakastatsuena. Azken urteetan nagusi izan da eta lau aldiz irabazi du Japoniako errugbi liga.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Daikoin tenplua
- Kanayama gaztelua
- Tenjin'yama hilerria (V mendekoa)
- Yabuzuka onsen-a
- Sugeen zentrua
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Daikoin tenplua.
-
Tenjin'yama hilerria.
-
Panasonic Wild Knights (urdinez).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Japonieraz) Ōtako webgune ofiziala.