Nikkō
Nikkō 日光市 小山市 | |||
---|---|---|---|
Japoniako hiria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Kantō Tochigi | ||
Alkatea | baliorik ez | ||
Izen ofiziala | 日光市 日光町 | ||
Jatorrizko izena | 日光市 | ||
Posta kodea | 321-1292 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 36°43′11″N 139°41′53″E / 36.71983°N 139.69817°E | ||
Azalera | 1.449,87 km² | ||
Mugakideak | Utsunomiya, Kanuma (en) , Nasushiobara (en) , Shioya (en) , Numata (en) , Midori (en) , Katashina (en) , Minamiaizu (en) eta Hinoemata (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 77.027 (2021eko martxoaren 1a) −6.359 (2015) | ||
Dentsitatea | 53 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 0288 | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) | ||
Hiri senidetuak | Tainan, Tomakomai, Hachiōji eta Odawara | ||
http://www.city.nikko.lg.jp/ www.city.nikko.lg.jp |
Nikkō (japonieraz: 日光市 Nikkō-shi ) Japoniako erdialdean dagoen hiria da, Honshuko uhartean Tokiotik iparraldera. 2012ko erroldaren arabera 90.071 biztanle ditu. Tochigi prefeturako hiri ezagunena da, izan ere UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu baititu bertako tenplu eta santutegiak. Japoniako toki turistikoenetako bat bihurtu da beraz.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nikkō izenak "eguzki argia" esan nahi du.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tochigi prefeturako mendialdean kokaturik dago, Tokiotik 140 km eta prefeturako hiriburua den Utsunomiyatik 35 km mendebaldera.
Azalera handia duen udalerria da, 1.449'87 km², Japoniako hirugarren zabalena hain zuzen ere. Nikkō Parke Nazionalak hartzen du azaleraren gehiengoa. Altuera diferentzia handiak ditu bere lurraldean, 200 metrotatik hasi eta 2.000 metrotik gorako mendiak baititu. Honi esker Tokiotik gertu egon arren Hokkaidō uhartearen antzeko klima du, batazbesteko tenperatura 7 °C-koa izanik, udan maximoak 22 °C eta neguan minimoak -8 °C.
Nikkō erdigunea tenpluetara doan 119 errepide zuzenaren inguruan luzatzen da eta ertzetan jatetxeak, dendak eta ostatuak daude. Aipatzekoa da JR geltokia, Frank Lloyd Wright arkitektuak diseinaturiko egurrezko eraikin elegantea. Errepidea Daiya ibairaino iristen da eta gaur erabiltzen den zubi berriaren ondoan egurrezko Shinkyo zubi gorria dago. Tenpluen muinoaren ezkerrsaldean Tamozawa auzoa dago eta bertan daude Lorategi Botanikoak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tradizioak dioenez Shōdō Shōnin monjeak iparraldera bidean 766 urtean Daiya ibaia gurutzatu zuen bi suge erraldoiren laguntzarekin eta bertan Rinnō-ji tenplua ezarri zuen. Ondoren, 784ean, Chūzen-ji tenplua eraiki zen ondoan eta bi tenplu hauen inguruan eratuz joan zen herria. 1617an Nikkō Tōshō-gū santutegia eraiki zen eta Tokugawa Ieyasu shoguna bertan ehortzi zenez bisitari asko erakarri zituen Nikkōk eta Edotik (Tokio) zetozen errepideak hobetu zituzten. 1636an Shinkyo eraiki zen shogunak eta mezulari inperialak Tōshō-gū santutegira etortzeko. Gaurko zubia 1907koa da, zaharra uholdeak eraman baitzuen.
Meiji berrezarkuntzan mendialdeko opor-leku bihurtu zen hainbat onsen zituelako, batez ere 1889an herri bihurtu eta 1890ean trena iritsi zenean. Bereziki gustokoa zuten Japonian zeuden atzerritarrek. 1954ean hiri bihurtu zen.
1999an Nikkōko tenplu eta santutegiak Gizateriaren Ondare izendatu zituen UNESCOk.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nikkōn dagoen jarduena nabariena turismoa bada ere, ur-jauziei esker indar hidroelektriko handia lortzen du. Honetaz gain kobre eta aluminio meatzeak ere baditu.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nikkōko tenplu eta santutegiak:
- Tōshō-gū santutegia.
- Rinnō-ji tenplua.
- Futarasan santutegia.
- Nikkō Parke Nazionala:
- Onsen-ak (ur termaleko bainuetxeak): Yashio-no-Yu, Yumoto eta Chūzenji besteak beste.
- Shinkyo zubia.
- Lorategi Botanikoak
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Shinkyo zubia Daiya ibaiaren gainean.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiritar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Masaru Ibuka (1908-1997), Sony-ren sortzailea.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Japonieraz)(Ingelesez) Nikkō hiriaren webgune ofiziala.
- (Ingelesez) Nikkōko Turisten Elkartea.