Inverness
Inverness Inbhir Nis | |
---|---|
Eskozia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Highland |
Posta kodea | IV1, IV3 eta IV2 |
Geografia | |
Koordenatuak | 57°29′02″N 4°13′33″W / 57.4839°N 4.2258°W |
Azalera | 8 mi² |
Mugakideak | Munlochy |
Demografia | |
Biztanleria | 47.380 (2018) 90 (2016) |
Dentsitatea | 5.923 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 1463 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Hiri senidetuak | Augsburg, Saint-Valery-en-Caux eta Hulluch |
inverness-scotland.com |
Inverness (Eskoziako gaeleraz: Inbhir Nis, eskozieraz: Innerness[1]) Eskoziako bosgarren hiri populatuena da, 54.398 biztanlerekin 2013an. metropoli eremuak 67.230 biztanle ditu[2].
Highland (Lur Garaiak) eskualdeko gune administratiboa da. "Clì Gàidhlig" Eskoziako gaeleraren aldeko elkarteak bertan du egoitza.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inverness piktoen gotorleku garrantzitsuenetakoa izan zen. 565 urtean San Kolunbak bisita egin zuen bertara piktoen Brude mac Maelchon erregea kristautzeko asmotan[3]. Monje zelta goiztiarrek eraikitako eliza txiki baten aztarnak aurkitu dira San Michael's mendian.
XI mendean Malcolm III.a Eskoziakoak gaztelua eraiki zuen izan ere toki estrategikoa baitzen[4]. Garai hartan izan zen Norvegiako Thorfinn-en aurkako borroka historikoa ere. Mendebaldeko uharteetako jauntxoek ere sarritan erasotu zuten Inverness, XIV eta XV mendeetan. Erdi Aroan urtero lau aldiz merkatua egiteko eskubidea lortu zuen eta errege burgo titulua eman zion Gilen I.ak.
XVI mendearen bukaeran gerra zibila piztu zen Maria I.aren aldekoen eta haren seme Jakue VI.aren aldekoen artean. 1562an Mariari Invernessera sartzea debekatu zion hiriko gobernadoreak baina Munro eta Fraser leinuek gaztelua hartu zuten berarentzat. XVII mendean Oliver Cromwellek hiria hartu zuen eta 1000 soldadurentzako edukiera izango zuen zitadela bat eraiki zuen. 1689 eta 1746 artean Eskoziaren askatasunaren aldekoak ziren jakobitarrek sarritan setiatu eta eskuratu zuten Inverness baina Cullodengo guduaren ondoren errenditu beharra izan zuten[5].
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1791 | 1801 | 1861 | 1871 | 1881 | 1951 | 1961 | 1971 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
7.930 | 8.732 | 12.509 | 14.469 | 17.365 | 28.107 | 29.774 | 34.839 | 40.011 | 40.918 | 40.949 | 48.801 |
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiritik 37 kilometro hego-mendebaldera Ness aintzira ezaguna dago[6]. Bertatik Ness ibaia ateratzen da eta Morayko fiordoan itsasoratzen den puntuan kokaturik dago Inverness. Ibaiaren bi ertzetan hedatzen da eta erdian egurrezko zubiz elkarturiko Ness ibaiko uharteak daude.
Inverness Great Glen haranaren ekialdeko muturrean dagoenez Great Glen failak zeharkatzen du. 1934an izan zen azken lurrikara[7].
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Aberdeen) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 6.9 | 7.3 | 9.3 | 11.6 | 14.6 | 16.9 | 18.9 | 18.6 | 16.1 | 12.6 | 9.3 | 7.0 | 12.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.1 | 1.2 | 2.4 | 4.0 | 6.4 | 9.3 | 11.4 | 11.2 | 8.9 | 6.0 | 3.5 | 1.2 | 5.6 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 76.9 | 58.6 | 57.6 | 39.4 | 51.6 | 59.3 | 53.4 | 59.5 | 67.2 | 78.1 | 66.2 | 65.0 | 732.8 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 14 | 11 | 14 | 9 | 11 | 11 | 10 | 12 | 12 | 13 | 13 | 13 | 143 |
Eguzki orduak | 38.8 | 72.7 | 104.5 | 135.5 | 176.8 | 143.1 | 140.0 | 133.9 | 113.2 | 84.2 | 49.7 | 27.8 | 1220.1 |
Iturria: MetOffice[8] (1971-2000) |
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriko futbol taldea Inverness Caledonian Thistle FC da eta 2015 urtean Eskoziako Kopa irabazi zuen.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Invernessko gaztelua
- San Andres katedrala
- Ness ibaia
- Ness aintzira
- Urquhart Gaztelua
- Morayko fiordoa
- Eskoziako Lur Garaiak
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Invernessko gaztelua, Ness ibaiaren gainean.
-
Udaletxea.
-
High Street, kale nagusia.
-
Old High Church.
-
Apezpikuaren jauregia.
-
Grieg Street zubia.
-
Liburutegia.
-
Cawdorko gaztelua (16 kilometrotara).
Invernesstar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Josephine Tey (1896-1952), idazlea
- Karen Gillan (1987- ), aktorea
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Augsburg (Alemania)
- Inverness (Florida) (AEB)
- La Baule-Escoublac (Frantzia)
- Saint-Valery-en-Caux (Frantzia)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Eagle, Andy. «Read the Scots Dictionary» www.scots-online.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
- ↑ «Inverness Population 2024» worldpopulationreview.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
- ↑ (Ingelesez) «1911 Encyclopædia Britannica/Inverness - Wikisource, the free online library» en.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
- ↑ (Ingelesez) «History of Inverness Castle» Inverness Castle Experience (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
- ↑ (Ingelesez) «Prints of Site of the Battle of Culloden, Culoden Moor, Inverness, Highlands, Scotland. 23rd August 1951» Media Storehouse Photo Prints (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
- ↑ (Ingelesez) «Visiting Loch Ness from Inverness | Visit Inverness Loch Ness» www.visitinvernesslochness.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
- ↑ (Ingelesez) inverword. (2011-04-24). «Earthquakes in the Inverness Area, 1995» The Library of Inverness (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
- ↑ KNMI (institute) (Noiz kontsultatua: 2013ko ekaina).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Inverness hiriaren webgune ofiziala