Harri-jasotze
Itxura
Harri-jasotzea[1] harri bat lurretik hartu eta sorbaldaraino jasotzean datzan herri kirola da. Jarduera horretan dabilen kirolariari harri-jasotzaile[1] deritzo.
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harri handien txapelketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa urtero jokatzen da[2]. Modalitate horretan harriok erabiltzen dira:
- zilindroa: 200 edo 175 kilo
- laukizuzena: 175 edo 200 kilo
- kuboa: 150 kilo
- biribila: 125 kilo
Harri txikien txapelketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa urtero jokatzen da. Honako harri hauek erabiltzen dira[3]:
- zilindrikoa: 125 kilo
- laukizuzena: 125 kilo
- kuboa: 112,5 kilo
- biribila: 100 kilo
Harri irregularren txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat harri irregular badira Euskal Herrian eta haiekin ere harri-jasotze txapelketak antolatzen dira. Ezagunenak honako hauek dira:
- Igeldoko harria[4]
- Albitzuri Aundi Harria[5]
- Etxauriko harria[4]
- Gorostidi harria[6]
- Barrikako bi harriak
- Zarauzko bi harriak (Jai Txiki eta Mollarri)
- Andoaingo Santakrutz harri txikiyak
Arautegi orokorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jasotzen den harriak lurrean egon behar du eta sorbaldaraino jaso. Epaile batek txandari hasiera eta amaiera ematen dio, eta beste batek erabakitzen du jasoaldiak legezkoak izan diren edo ez.
- Kilo gehien bizkarreratzen dituenak irabazten du.
Markak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizonezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mieltxo Saralegi izan da orain arte harririk pisutsuena jaso duena: 329 kiloko errektangeluarra.
- Aurretik, Iñaki Perurenak izan zuen markarik onena urte askoan, 322 kilorekin.
Emakumezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Idoia Etxeberria, 163'4 kiloko harri errektangularra
- Lucia Orbe, 100 kiloko bola (sei jasoaldi bost minutuko txanda bakarrean)
- Karmele Gisasola, 100 kiloko zilindro zaharra (sei jasoaldi bost minutuko txanda bakarrean)
- Karmele Gisasola, 112'5 kiloko zilindro zaharra, bueltan (bi jasoaldi hiru minutuko txanda bakarrean)
- Maddi Gesalaga, 100 kiloko harri errektangularrari jasoaldi bat eta 100 kiloko kabiladun zilindro zaharrari jasoaldi bi, bost minutuko txanda bakarrean.
- Maddi Gesalaga, 100 kiloko harri kubikoari jasoaldi bat eta 112,5 kiloko zilindro zaharrari lau jasoaldi, bost minutuko txanda bakarrean.
- Maddi Gesalaga, 125 kiloko errektangular zaharrari jasoaldi bat 5 minutuan.[7]
- Olaia Esnaola, 16 urterekin 125 kiloko harri errektangularra birritan bizkarreratu zuena hiru minutuko txandan.
- Udane Ostolaza, bere pisuaren bikoitza jaso duen lehen emakumea (59,6 kilo zela 120 kiloko harria altxatu zuen)[8]
Harri jasotzaile ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Santos Iriarte "Errekartetxo"
- Jose Manuel Ibar "Urtain"
- Agustin Ostolaza
- Jose Manuel Agirre "Endañeta"
- Iñaki Perurena
- Iñaki Otaegi "Gibitegi"
- Jesus Mari Unanue "Goenatxo I"
- Juan Jose Unanue "Goenatxo II"
- Mieltxo Saralegi
- Jose Antonio Gisasola "Zelai"
- Joxerramon Iruretagoiena "Izeta II"
- Joseba "Ostolaza II"
- Aimar Irigoien
- Jokin Eizmendi
- Inhar Urruzuno
- Mikel Lopetegi "Urra"
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Euskaltzaindia: Hiztegi Batua.
- ↑ (Gaztelaniaz) Doncel Recas, Lucio. (2008). DEPORTES TRADICIONALES DE FUERZA EN ESPAÑA. Visión Libros, 401 or. ISBN 978-84-9886-337-6..
- ↑ «Euskal Herriko harri txikien txapela seigarren urtez jantzi du Aimar Irigoienek Labaienen» https://erran.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-16).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Doncel Recas, Lucio. (2008). DEPORTES TRADICIONALES DE FUERZA EN ESPAÑA. Visión Libros, 394 or. ISBN 978-84-9886-337-6..
- ↑ «Albizuri Handi harria: biharkoa ez da azkeneko aldia izango plazan» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).
- ↑ «Aimar Irigoienek irabazi du Adunako XI. Gorostidi Harria Txapelketa» urolakosta.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-16).
- ↑ «Pentatloia;» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
- ↑ Anbune. (2024-06-07). Harri-jasotzea - Errekor saiakerak (Aia, 2024-05-25) (28'05). (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).