Edukira joan

Igeldoko harria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Igeldoko harria
Kirola harri-jasotzea
Antolatzailea Donostiako Udala
Sorrera 1993
Eremua  Euskal Herria
Tokia Donostia
Lana 5 minutuko lana
Errekorra 20 jasoaldi
("Urra", 2024)[1]
Garaipen gehien J.J. Unanue "Goenatxo II" (11)
Txapelduna Igeldoko harrian:
Mikel Lopetegi "Urra" (2024)
Uliako harrian:
Ainitze Zumeta (2024)


Igeldoko harria 1992 urteaz geroztik izen bereko 134 kiloko oboide eiteko harri irregularrarekin Donostiako Trinitate enparantzan eta Aste Nagusiaren baitan ospatzen den harrijasotze proba da.

Bost minutuko txanda bakar batean altxaldi gehien egiten dituen harrijasotzaileak irabazten du.

1990 urtean Donostiako Aste Nagusian Igeldoko 174 kg-ko harri batekin lehiatu ziren Goenatxo I.a, Goenatxo II.a eta Gibitegi. Lehenengoak lau jasoaldi eman ziizkion, bigarrenak bi[2]. Lehiaketa honek ez zuen ordea jarraipenik izan. Bi urte beranduago harri txikiago batekin egin zen froga, eta hau da jarraipena izan duen lehia.

1993-2003 urte bitartean Juan Jose Unanue "Goenatxo II" izan zen irabazle. 2004-2011 urte bitartean, berriz, Joxerramon Iruretagoiena "Izeta II" izan zen nagusi. Harria gordeta egoten da urtean zehar eta beraz harrijasotzaileek ez dute aukerarik aurrez harriarekin saioak egiteko.

Urtea Txapelduna Jasoaldiak
1992 Luis Mari Telleria 12
1993 "Goenatxo II" ?
1994 "Goenatxo II" ?
1995 "Goenatxo II" ?
1996 "Goenatxo II" ?
1997 "Goenatxo II" ?
1998 "Goenatxo II" 15
1999 "Goenatxo II" 18
2000 "Goenatxo II" 17
2001 "Goenatxo II" 17
2002 "Goenatxo II" 19
2003 "Goenatxo II" 16
2004 "Izeta II" 16
2005 "Izeta II" 14
2006 "Izeta II" 17
2007 "Izeta II" 13
2008 "Izeta II" 15
2009 "Izeta II" 17
2010 "Izeta II" 16
2011 "Izeta II" 16
2012 "Izeta II" 15
2013[3] Aimar Irigoien 18
2014[4] Jokin Eizmendi 14
2015[5] Jokin Eizmendi 12
2016[6] Jokin Eizmendi 15
2017[7] Jokin Eizmendi 16
2018[8] Mikel Lopetegi "Urra" 14
2019[9] Jokin Eizmendi 15
2020[10] Jokin Eizmendi 14
2021[11] Jokin Eizmendi 17
2022[12] Mikel Lopetegi "Urra" 17
2023[13] Mikel Lopetegi "Urra" 18
2024 Mikel Lopetegi "Urra" 20 (errekorra)
Harrijasotzailea Garaipenak Urteak
Juan Jose Unanue "Goenatxo II" 11 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003
Joxerramon Iruretagoiena "Izeta II" 9 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012
Jokin Eizmendi 7 2014, 2015, 2016, 2017, 2019, 2020, 2021
Mikel Lopetegi "Urra" 4 2018, 2022, 2023, 2024
Aimar Irigoien 1 2013

Emakumezkoen Txapelketa: Uliako harria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Uliako harria»

Igeldoko harriarekin batera, emakumezkoek Uliako harria altxatzen dute 2022. urtetik aurrera.

Urtea Txapelduna Jasoaldiak
2022[14] Karmele Gisasola "Zelai III" 16
2023[15] Ainitze Zumeta 17
2024 Ainitze Zumeta 21 (errekorra)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Plaza, Donostia Kultura Donostia Kultura Bulegoak Konstituzio; Constitución, 1 Plaza. 2018ko Aste Nagusia: aurtengo Igeldoko Harria Mikel Lopetegirentzat "Urra". (Noiz kontsultatua: 2018-08-15).
  2. (Gaztelaniaz) Doncel Recas, Lucio. (2008). DEPORTES TRADICIONALES DE FUERZA EN ESPAÑA. Visión Libros, 394 or. ISBN 978-84-9886-337-6..
  3. «Aimar Irigoienek irabazi du Igeldoko Harriaren lehia» irutxulo.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-15).
  4. (Gaztelaniaz) Aste Nagusia 2014: la Igeldoko Harria para Jokin Eizmendi. (Noiz kontsultatua: 2018-08-15).
  5. 2015eko Aste Nagusia: Jokin Eizmendi garaile Igeldoko Harrian. (Noiz kontsultatua: 2018-08-15).
  6. SA, Baigorri Argitaletxea. (2016-08-13). «Eizmendi izan da berriro ere onena Igeldo Harriarekin» GARA (Noiz kontsultatua: 2018-08-15).
  7. «Jokin Eizmendi, Igeldoko Harria probako txapeldun» urolakosta.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-15).
  8. «Urra izan da garaile Igeldoko Harrian» urolakosta.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-15).
  9. «Jokin Eizmendik irabazi du Igeldoko Harria txapelketa» Urola Kostako Hitza 2019-08-11 (Noiz kontsultatua: 2020-08-16).
  10. Eus, Ehkirola. Jokin Eizmendik irabazi du aurtengo Igeldoko Harria Txapelketa | EHK. (Noiz kontsultatua: 2020-08-16).
  11. eus, ehkirola. (2021-08-17). «Jokin Eizmendik irabazi du Igeldoko harria» EHK (Noiz kontsultatua: 2022-08-10).
  12. Hitza, Urola Kostako. (2022-08-14). «Urrak irabazi du Igeldoko Harria» Urola Kostako Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-08-14).
  13. Irutxuloko, Hitza(e)ko. (2023-08-15). «Zumeta eta 'Urra', Uliako Harrian eta Igeldoko Harrian garaile» Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-08-15).
  14. Irutxuloko, Hitza(e)ko. (2022-08-14). «Karmele Gisasolak irabazi du Uliako Harria, eta Mikel Lopetegik Igeldokoa» Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).
  15. «2023ko Aste Nagusia: Ainitze Zumetak lehia bizian irabazi du Uliako Harrian» astenagusia.donostiakultura.eus 2023-08-14 (Noiz kontsultatua: 2023-08-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]