Agustin Ostolaza
Agustin Ostolaza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zestoa, 1946ko apirilaren 30a (78 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Bizilekua | Euskal Autonomia Erkidegoa |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | harri-jasotzailea |
Agustin Ostolaza Etxaniz (Zestoa, Gipuzkoa, 1946ko apirilaren 30a) harri-jasotzaile gipuzkoarra da. 1970. eta 1980. hamarkadetan puntako harri-jasotzailea izan zen. Joseba semeak, "Ostolaza II".ak, Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa ere irabazi du.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1965 urtean hasi zen apustuak jokatzen eta 1971 urtean Harri Handien Txapelketa irabazi zuen Azpeitian, orduan Campeonato de España izenaz ezagutu zena.[1] Harri txikietan espezializatu zen, 100 eta 150 kilokoetan.[2] 1970. hamarkadan apustu sonatuak jokatu zituen Mendizabal, Usategieta, Segurola, Endañeta eta Iñaki Perurenaren aurka, eta gehienak irabazi zituen. Garai hartan ez zen Euskal Herriko txapelketarik jokatzen, apustuek eta exibizioek betetzen zuten denboraldia. 1981ean berrekin zioten txapelketari baina ez zun garaipen berririk lortu. Azkena 1988an jokatu zuen Donostian, 42 urte zituela.
Lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa (1): 1971
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Gipuzkoako Herri Kirolak» www.herrikirolakgipuzkoa.eu (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Press, Europa. (2017-06-22). «Mendibile Jauregia homenajea este viernes a la saga de 'harrijasotzailes' Ostolaza» europapress.es (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).