1995etik aurrera Euskal Herriko zein kanpoko hainbat galeriatan erakutsi ditu bere lanak, eta antzerkirako irudiak ere diseinatu izan ditu, besteak beste. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta BBKren bekak eskuratu zituen bere prestakuntza osatu eta lana egiteko, eta 1999an BBKren Rekalde aretoan paisaia eta gizaki irudiak tartekatzen zituen erakusketa osatu zuen, betiere komikiaren eta adierazmolde berrien eraginpean.
2000. urtean, Judas Arrietaren erakusketa batek inauguratu zuen artista gazteei eskainitako Bilkin galeria. Erakusketa hartan japoniar marrazki bizidunetan oinarritutako lanak aurkeztu zituen, Life with manga art never die izenburupean.
2005. urtean Txinara bizitzera joan zen. Ni Hao Txina telebistako saioan aurkezlearena egin zuen 2008. urtean. Urte berean BeijingekoInstituto Cervantesen irudi-horma bat margotu zuen.