Cervantes Institutua
Cervantes Institutua | |
---|---|
Datuak | |
Mota | kultura erakundea, hezkuntza-erakundea eta giza lurralde-entitate geografikoa |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Kidetza | European Union National Institutes for Culture (en) |
Eskumendekoak | Instituto Cervantes de Varsovia (en) , Instituto Cervantes de Cracovia (en) , Instituto Cervantes Tokio (en) , Instituto Cervantes, Berlin (en) , Instituto Cervantes de Budapest (en) , Instituto Cervantes de Salvador de Bahía (en) , Instituto Cervantes of Manila (en) , Biblioteca María Zambrano. Instituto Cervantes di Roma (en) , Instituto Cervantes de Pekin (en) , Instituto Cervantes de Shanghai (en) eta Instituto Cervantes Praga (en) |
Agintea | |
Lehendakaria | Luis García Montero |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
Jabea | Secretariat of State for International Cooperation (en) |
Historia | |
Sorrera | 1991 |
Jasotako sariak | |
webgune ofiziala |
Cervantes Institutua espainiar kultura-erakunde publiko bat da, Kanpo Arazoetako Ministerioari lotua. Patronatu batek, administrazio-kontseilu batek eta zuzendari batek zuzentzen dute.
1990. urtean sortu zen, Administrazioak espainiar hizkuntzaren irakaskuntzarako atzerrian zituen zentroak erakunde bakar batean biltzeko helburuaz. Hasieran 35 kultura-erakunde eta -zentrok osatu zuten. Behin bateratze lan hori amaitu zenean, elkarguneak eta hitzarmenak antolatu ziren Unibertsitateekin eta Hizkuntza Eskola Ofizialekin, alor horretan lanean ari diren zentro guztien parte hartzea lortzeko eta zentro berriak sortzeko helburuarekin. Sortu zenetik bertatik Cervantes Institutuak gaztelaniaren irakaskuntza bultzatu du, diplomak lortzeko frogak antolatu ditu (Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren eskutik) eta atzerriko irakaskuntza- eta ikerketa-erakundeekin hitzarmenak eta protokoloak egin ditu.
Gaztelania oso hizkuntza zabaldua da, eta hizkuntza ofiziala da 21 herrialdetan. Datu demografikoen arabera, XXI. mendearen hasieran 420 milioi lagunek darabilte, beraz, munduko biztanleen % 7 edo % 8k, gutxi gorabehera. Espainiar hizkuntzaren eta kulturaren zabalkundea bultzatzea helburu duen erakundea izaki, Alemaniako Goethe Institut, Erresuma Batuko British Council, Frantziako Alliance Française edota Italiako Dante Alighieriren pareko erakundea da. Egoitza nagusia Alcalá de Henaresen du, Miguel de Cervantesen jaioterrian, alegia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.