On the Waterfront
On the Waterfront (literalki Itsasaurrean, Hego Euskal Herrian Isiltasunaren Legea eta Ipar Euskal Herrian Kaietan) 1954ko Elia Kazan estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Marlon Brando, Karl Malden, Lee J. Cobb, Rod Steiger eta Eva Marie Saint aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Johnny Friendly (Lee J Cobb) New York hiriko portuko sindikatu buru bat da, kaietako langileak kontrolpean eduki eta beretzat lan egin dezaten mafiaren metodoak eta izua erabili ohi ditu. Terry Malloy (Marlon Brando) Johnnyrentzat lan egiten duen boxeolaria da, berak nahi gabe Johnnyren krimen batean sartua izango delarik. Malloyk Johnnyren Edie Doyle arreba ezagutzean (Eva Marie Saint), aldaketa moral sakona jasan eta bere iraganeko bizimoduaz damutzen hasiko da. Edieren bitartez Aita Barrie (Karl Malden) apaiza ezagutuko du, azken honek Malloy epaitegietara joan eta Johnnyren negozio zikinez dakiena aitortu dezan bultzarazten saiatuko da.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Marlon Brando: Terry Malloy
- Eva Marie Saint: Edie Doyle
- Lee J. Cobb: Michael J. Skelly, "Johnny Friendly"
- Karl Malden: Aita Barry
- Rod Steiger: Charley "The Gent" Malloy
- Pat Henning: Timothy J. "Kayo" Dugan
- Ben Wagner: Joey Doyle
- James Westerfield: Big Mac
- Katherine MacGregor: Longshoremanen ama (krediturik gabe)
- Fred Gwynne: Slim (krediturik gabe)
- Leif Erickson: Krimen Batzordeko ikertzaile burua (krediturik gabe)
- Martin Balsam: Gillette, Krimen Batzordeko bigarren ikertzailea (krediturik gabe)
- Pat Hingle: tabernaria (krediturik gabe)
- Nehemiah Persoff: taxilaria (krediturik gabe)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oscar Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kategoria | Pertsonaia | Emaitza |
---|---|---|
Film onenaren Oscar Saria | Irabazlea | |
Zuzendari onenaren Oscar Saria | Elia Kazan | Irabazlea |
Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria | Marlon Brando | Irabazlea |
Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria | Karl Malden | Hautagaia |
Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria | Lee J. Cobb | Hautagaia |
Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria | Rod Steiger | Hautagaia |
Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria | Eva Marie Saint | Irabazlea |
Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria | Budd Schulberg | Irabazlea |
Muntatze onenaren Oscar Saria | Gene Milford | Irabazlea |
Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria - Zuri-beltza | Richard Day | Irabazlea |
Argazkigintza onenaren Oscar Saria - Zuri-beltza | Boris Kaufman | Irabazlea |
Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria | Leonard Bernstein | Hautagaia |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- On the Waterfront filmaren IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)
- 1954ko filmak
- Elia Kazanek zuzendutako filmak
- Budd Schulbergek idatzitako filmak
- Marlon Brandok antzeztutako filmak
- Karl Maldenek antzeztutako filmak
- Lee J. Cobbek antzeztutako filmak
- Eva Marie Saintek antzeztutako filmak
- Rod Steigerrek antzeztutako filmak
- Fred Gwynnek antzeztutako filmak
- Martin Balsamek antzeztutako filmak
- Rudy Bondek antzeztutako filmak
- John F. Hamiltonek antzeztutako filmak
- Pat Hinglek antzeztutako filmak
- Sam Spiegelek ekoitzitako filmak
- Columbia Picturesek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Film onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Zuzendari onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Muntatze onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Argazkigintza onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Drama filmak
- Langile mugimenduari buruzko filmak
- Mafia-filmak
- New Yorken girotutako filmak
- New Jerseyen girotutako filmak
- Zuri-beltzeko filmak
- Egunkari eta aldizkari artikuluetan oinarritutako filmak
- Film dramatiko onenaren Urrezko Globo saridunak