Edukira joan

Asmakuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Nikola Teslak hainbat asmakuntza egin zituen bere bizitzan, bereziki elektrizitate eta elektromagnetismoarekin loturik. Irudian, Tesla bere laborategian.

Asmakuntza edo asmakizuna ezaugarri, propietate eta erabilera berriak dituen objektu, teknika edo prozesua da. Historian zehar izandako asmakuntzak erosotasuna eta bizi-kalitatea hobetu izan dituzte gehienetan; armen kasuan esaterako horrela izan ez bada ere. Aspaldiko gizakiek asmakizunak oinarrizko beharrak (janaria, loa, berotasuna,... ) asetzeko gauzatu zituzten. Gaur egun aldiz, kontsumo-gizartearen baitan, asmakizunek hain oinarrizkoak ez diren nahiak asetzeko balio dute.

Asmakizunak eratzeko orduan, garrantzitsua izaten da diseinua: material eta piezen aukeraketa eta erabilgarritasuna, ergonomia izeneko arloaren baitan aztertzen dena. Egun, asmakuntzarako prozedura sistematikoak erabiltzen badira ere, irudimena ere faktore garrantzitsu da asmakuntzak sortzeko.


Kanpo estekak


Zientzia Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.