Zog I.a Albaniakoa
Zog I.a Albaniakoa, jaiotza-izenez Ahmet Muhtar Bey Zogolli (Burgajet gaztelua, Otomandar Inperioa, gaur egun Albania, 1895eko urriaren 8a - Suresnes, Frantzia, 1961eko apirilaren 9a) Albaniako erregea izan zen 1928tik 1939ra.
Biografia
aldatu1914an, Austriako armadako ofiziala zen. Essad Pasha Toptaniren kontrako erresistentzia antolatu zuen eta 1920-1922 bitartean barne arazoetarako ministro izan zen. Gero, 1922tik 1924ra Lehen ministro izan zen. 1925ean errepublikako lehendakari izendatu zuten.
1928an, bere burua errege (mbret) izendarazi zuen eta 1936an Albaniaren ekonomiaren gaineko monopolioa eskaini zion Italiari. 1938an, Geraldina Apponyi Hungariako kondesarekin ezkondu zen eta seme bat izan zuen, Leka. 1939ko apirilean italiarrak Albanian sartu ziren eta Zogek Greziara ihes egin behar izan zuen.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zog I.a Albaniakoa |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.