Urdu
Urdua[1] (urduz: اُردُو; lashkari zaban[2] edo lashkari zuban[3] —«Armadaren hizkuntza»—[2][3] izenez ere ezaguna) Indian eta Pakistanen mintzatzen den indoeuropar hizkuntza bat da. Zenbaitetan, euskaraz urduera ere esaten zaio.
Urdua | |
---|---|
اردو | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | India eta Pakistan |
Hiztunak | 104.000.000 (ama-hizkuntza: 60.000.000) |
Ofizialtasuna | Pakistan, Kaxmir (India), |
Eskualdea | Hegoaldeko Asia |
UNESCO sailkapena | 1: ziurra |
Araugilea | Ez du |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak Indo-irandar hizkuntzak Indoariar hizkuntzak Central Indo-Aryan (en) Western Hindi (en) Hindustanera Kauravi (en) Khariboli (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza, silabadun hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea |
Alfabetoa | Urdu orthography (en) , Kaithi (en) eta Devanagaria |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | ur |
ISO 639-2 | urd |
ISO 639-3 | urd |
Ethnologue | urd |
Glottolog | urdu1245 |
Wikipedia | ur |
Linguasphere | 59-AAF-q |
ASCL | 5212 |
IETF | ur |
Ofizialtasuna
aldatuPakistanen, estatuko hizkuntzatzat dute. Indian, berriz, herrialdeko 24 hizkuntza ofizialetako bat da; ofiziala da Delhi hirian eta Bihar, Jammu eta Kaxmir, Uttar Pradesh eta Telangana[4] estatuetan.
Pakistango herritar gehienek bigarren edo hirugarren hizkuntza gisa erabiltzen dute. Urdua eta hindia (Indiako hizkuntza nagusia) gertuko hizkuntzak dira, forma mintzatuan bereziki, eta lingua franca orokor bat osatzen dute Indiako eta Pakistango lurralde askotan: hindustanera izena erabili ohi da hizkuntza hedatu handi hori izendatzeko.
Berezitasun nagusia idazkera da: urdua persiar alfabetoren bitartez idazten da; eta hindia, devanagari alfabetoaz.
Historia
aldatuIndiako parterik gehienak dinastia musulmanek konkistatu zutelarik, zenbait mendez persiera izan zen administrazioaren eta agintarien hizkuntza; baina lingua franca gisa hindia garatu zen. Honen aldaera bat, hego-erdialdeko Dekkan eskualdean, dekkani izenaz zen ezaguna, eta garatu zen batez ere Hyderabad hiriaren eskualdean, Nizamen gortean. Bertan ghazal izeneko poesia forma bat garatu zen 1700 urtearen geroztik, hasieran persieraz idazten zena, baina pixkanaka hindiera islatzera pasatu zena: mailegu persiarrekin, eta idazkera arabiar-persiarra erabiltzen zuena. Forma berri honek 1780. urtearen inguruan urdu izena jaso zuen[5]. Turkiar hizkuntzetako mailegu gutxi batzuk ere baditu urduerak, eta arabierazkoak nagusiki erlijioarekin lotuak[6].
Britainiar Rajaren garaian, hindia eta urdua hizkuntza bat beratzat hartu zituzten konkistatzaileek, eta indiarrek ere halakotzat zituzten. 19. mendetik eta India zatitu zen arte, Indiako Iparraldeko familia hindu elitekoen artean, ohikoa zen mutilak eskolaratzea pertsiera eta urdua idazten (alfabeto berean), eta neskak aldiz devanagariz hindiera idazten trebatzea. Sikh aberatsenen artean ere, berdintsu, semeak urduz eta persieraz eskolaratu, eta alabak aldiz punjabera hizkuntzan, gurmukhi alfabetoan, sikhen liburu santua idatzia zegoen eran[5].
1925. urtean Indiako Kongresu Nazionalak hindustani hizkuntza Indiako independenteko lingua franca izango zela erabaki zuen, hindi eta urdu hizkuntzen artean aukeratu beharrik gabe. Gero, Kongresua zatitu zen erlijio-lerroen arabera, eta azkenean Independentziarekin, baita lurraldea ere Pakistan eta Indiaren artean. Bi estatuetan hindustanera hizkuntza mintzatuena dela esan daiteke 21. mendean, baina urdua da ofiziala Pakistanen, eta Indian hindiera administrazioaren hizkuntza ofiziala, ezen ez nazionala[7].
Pakistan sortu zenean, bi herrialde banatu ziren, egungo Pakistan mendebaldean, eta bengaleraz mintzo zen Ekialdeko Pakistan. Ekialdeko lurralde horietan urduak bazuen presentzia bat ere, 19. mendetik edo 20. mende hasieran idazle nabarmenak ere bazituena; baina Pakistanen independentziarekin, mendebaldeko Pakistanekin eta Islamabadeko agintearekin antagonismoa sortu zen, eta urduera zapalkuntza horren seinaletzat hartu zen, independentzia gerra gertatu zenean eta Bangladesh sortu zenean[8].
21. mendean Pakistanen ohikoa da urduaren eta ingelesaren arteko code-switching egitea, hizkuntza nahasketa handi bat, urdish terminoa garatu delarik (urdu + english), hala nola euskañola hedatu den Euskal Herrian. Izatez, Pakistango gobernuak Urdish delakoari babesa ere adierazi dio, hezkuntzan erabiltzeko urratsak iragarri direlarik[9].
Pakistanen hedabideetako eta zineko hizkuntza nagusia da urduera, baina ez bakarra. Lahore da Pakistango zinearen zentroa, eta punjeberaren aurretik, urduerazko filmak ekoizten dira han batez ere[10].
Erreferentziak
aldatu- ↑ 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-23).
- ↑ a b (Ingelesez) Sajjad Khan, Waqas Anwar, Usama Bajwa eta Xuan Wang. «Template Based Affix Stemmer for a Morphologically Rich Language» The International Arab Journal of Information Technology. 12 (argitaratze data: 2015eko martxoa), 146 or..
- ↑ a b (Ingelesez) Dar, K. S.; Shafat, A. B.; Hassan, M. U.. (2017-6). «An efficient stop word elimination algorithm for Urdu language» 2017 14th International Conference on Electrical Engineering/Electronics, Computer, Telecommunications and Information Technology (ECTI-CON): 911–914. doi: . (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
- ↑ (Ingelesez) «Urdu is second official language in Telangana as state passes Bill» The News Minute 2017-11-17 (Noiz kontsultatua: 2022-05-16).
- ↑ a b Mohan (2022). 5. atala.
- ↑ (Ingelesez) InpaperMagazine, From. (2011-11-13). «Language: Urdu and the borrowed words» DAWN.COM (Noiz kontsultatua: 2022-06-13).
- ↑ (Ingelesez) «Hindi Diwas: Journey of Hindi from pre-Partition India to post-independence language politics» The Indian Express 2017-09-15 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
- ↑ (Ingelesez) «DAWN - Features; September 11, 2002» DAWN.COM 2002-09-11 (Noiz kontsultatua: 2022-06-13).
- ↑ «Over to ‘Urdish’ - Newspaper - DAWN.COM» web.archive.org 2015-10-17 (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
- ↑ (Ingelesez) «Have Urdu films taken over Lollywood? Insiders weigh in» The Express Tribune 2018-12-26 (Noiz kontsultatua: 2022-06-13).
Bibliografia
aldatu* Mohan, Peggy (2022). Wanderers, Kings, Merchants: The Story of India through Its Languages. (Viking India, 2022). ISBN 978-0670093687
Ikus, gainera
aldatuHizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |