ISO 639-3 ISO 639 arauen hirugarren zatia da. Hizkuntzentzat eta hizkuntza familientzat kodeak ematen dituen arau estandarretako bat. Munduko hizkuntza guztien eta hizkuntza familia guztien zerrenda osoa eta ahalik eta estandarrena egiteko asmoarekin sortu zen.

Wikipediako esteken ISO 639 ikonoa euskaraz (eu) dauden orrialdeetan.

ISO 639 kodearen bertsio guztietan, beste ISO kode batzuetan bezala, Alfa-2 kodea erabiltzen da, bi letra esleitzen zaio hizkuntza bakoitzari. Hizkuntzen estaldura ulergarri batentzako Alfa-3 kodea ere badute, 3 letra esleitzen zaio hizkuntza bakoitzari. Esate baterako, euskararen Alfa-2 kodea eu da eta Alfa-3 kodea eus da.

Lokalizazioa

aldatu

Badabil software librearen aldeko euskal komunitateko kiderik ISO 639-3 hau euskaratzeko ahaleginetan. Horretarako, munduko hizkuntzak euskaraz emateko aholkuei[1] jarraitzeko asmoa dago.

7707 kate zeuden euskaratzeko ISO 639-3 hasierako bertsioan; ISO 639-3-3.48 bertsioan, 9232 kate (2013ko azaroan) eta ISO 639-3-3.50 bertsioan, berriro ere 7707 kate (2014ko urtarrilean).

2017. urtean ISO-639-3.65 eredua[2] dago oraindik ere euskaratzeko.

Ikus gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. http://www.ueu.eus/download/artikulua/2_uranga.pdf Belen Uranga, Patxi Juaristi, Itziar Idiazabal, Andoni Barreña eta Estibalitz Amorrortu. UNESCOko Munduko hizkuntzei buruzko txosteneko batzorde teknikoko kideak. "Munduko hizkuntzen izenak euskaraz". UZTARO, 54 - 2005, 29 - 59
  2. (Ingelesez) (HTML) ISO 639-3.65. (Noiz kontsultatua: 2017-08-21).
  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo estekak

aldatu