Louis Hjelmslev
Louis Hjelmselev (Kopenhage, 1899ko urriaren 3a - ib., 1965eko maiatzaren 30a) daniar hizkuntzalaria izan zen. Intelektualen familia batean jaio zen (bere aita Johannes Hjelmslev matematikaria zen), eta Hizkuntzalaritza Konparatiboa ikasi zuen Kopenhagen, Pragan eta Parisen.
Louis Hjelmslev | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kopenhage, 1899ko urriaren 3a | ||
Herrialdea | Danimarka | ||
Heriotza | Kopenhage, 1965eko maiatzaren 30a (65 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Johannes Hjelmslev | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Kopenhageko Unibertsitatea Gammel Hellerup Gymnasium (en) | ||
Tesi zuzendaria | Holger Pedersen (hizkuntzalaria) | ||
Doktorego ikaslea(k) | Jacob L. Mey | ||
Hizkuntzak | daniera lituaniera frantsesa | ||
Irakaslea(k) | Antoine Meillet Joseph Vendryes (mul) Holger Pedersen (hizkuntzalaria) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | hizkuntzalaria, unibertsitateko irakaslea eta historical linguist (en) | ||
Lantokia(k) | Kopenhage | ||
Enplegatzailea(k) | Kopenhageko Unibertsitatea Aarhusko Unibertsitatea |
Holger Pedersen konparatistaren ikasle izan zen, eta 1937an haren katedra bete zuen. 1931n Kopenhageko Zirkulu Linguistikoa sortu zuen, Vigo Brøndal-ekin batera. Hans Jørgen Uldall-ekin batera, hizkuntzalaritza-teoria berria sortu zuen, glosematika izenekoa. Ferdinand Saussureren eta Pragako Eskolaren ekarriak berraztertu zituen, eta hizkuntzalaritza estrukturalaren ikerlari nagusietako bat izan zen. 1943an azaldu zituen glosematikaren ezaugarriak Omkring sprogteoriens grundlæggelse (Mintzairaren teoria baten hastapenak) lanean bilduta.
1934-1937 urteak kenduta —urte horietan Aarhus-eko Unibertsitatean irakasle izan baitzen—, Hjelmslev Zirkuluko presidente izan zen hil aurreko garaira arte.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.