Katedra
Katedra (latinez: Cathedra, "aulki", antzinako grezierazko καθέδρα, kathedra, "eserleku"tik ekarria) erromatarren aulkia izan zen, antzinako greziarren klismos aulkiaren ereduaren arabera egina, baina hura baino sendoagoa eta astunagoa. Hasierako kristauen elizetan aldarearen atzean jartzen zen katedra, apezpikuaren trono gisa. Geroago apezpikuaren eliza nagusiari katedrala izena ematen zitzaion. Ex cathedra (“eserlekutik edo tronotik”) esapidea erabili izan du Eliza Katolikoak Aita Santuak fedeaz eta moralaz agerpen gorenak egiten dituenean.
Izena handik kargu zibiletara pasa eta, Espainiako unibertsitateetan eta bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan, goi mailako irakasle kargua adierazteko erabiltzen baitute. Horrelako karguen titularrei katedradun esaten zaie.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-7-21 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |