Lászlo Sólyom (hungarieraz: Sólyom László, ˈʃoːjom ˈlaːsloː ahoskatua; Pécs, Hungaria, 1942ko urtarrilaren 3a - Budapest, 2023ko urriaren 8a) politikaria, legelaria eta liburuzaina izan zen, Hungariako lehendakari izana 2005etik 2010eraino, Hungariako Alderdi Sozialistaren ordezkaritzat.

László Sólyom


3. Hungariako presidentea

2005eko abuztuaren 5a - 2010eko abuztuaren 5a
Ferenc Mádl - Pál Schmitt
katedradun

2002ko uztailaren 1a - 2023ko urriaren 8a
1. President of the Constitutional Court of Hungary (en) Itzuli

1990eko uztailaren 30a - 1998ko azaroaren 23a
← baliorik ez - János Németh (en) Itzuli
justice of the Constitutional Court of Hungary (en) Itzuli

1989ko urriaren 23a - 1998ko urriaren 23a
Bizitza
JaiotzaPécs1942ko urtarrilaren 3a
Herrialdea Hungaria
Lehen hizkuntzahungariera
HeriotzaBudapest2023ko urriaren 8a (81 urte)
Hobiratze lekuaFiumei kaleko hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Erzsébet Nagy (en) Itzuli  (1966 -  2015eko urtarrilaren 23a)
Familia
Hezkuntza
HeziketaSzéchenyi István High School (en) Itzuli
(1956 - 1960)
University of Pécs (en) Itzuli
(1960 - 1965) Juris Doctor (en) Itzuli : legal science (en) Itzuli
Hezkuntza-mailadoktoretza
PhD in Law (en) Itzuli
zientzia juridikoetan doktorea
Hizkuntzakhungariera
ingelesa
alemana
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, liburuzaina, legelaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Eötvös Loránd University (en) Itzuli
Andrássy University Budapest (en) Itzuli
Jenako Unibertsitatea
Pázmány Péter Catholic University (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaHungariako Zientzien Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaHungarian Democratic Forum (en) Itzuli
hautagai independente

Bizitza

aldatu

Pécsen jaioa, Zuzenbidea ikasi zuen, 1965ean amaitu zuen karrera. Zuzenbide Zibileko irakasle bihurtu zen 1983an, Eötvös Lorándeko Unibertsitatean. 1980ko hamarkadan, politikan debuta egin zuen, ingurumenari buruzko erakunde zibilen kontseilari juridikotzat. Auzitegi Konstituzionaleko lehendakari bihurtu zen 1990eko uztailean. 1999an, Koloniako Unibertsitateak (Alemania) honoris causa doktore izendatu zuen. 2000n, Védeglyet gobernuz kanpoko erakundea sortu zuen.

2005eko Hungariako Lehendakaritzarako hauteskundeak

aldatu

Hungariako lehendakari berria hautatzeko hauteskundeen lehen itzulian, ekainaren 6an, Lászlo Sólyomek 13 boto baino ez zituen bildu, eta haren aurkari Katalin Szilik, 183. Hala ere, Katalin Szili ez zuten lehendakari aukeratu, behar zen bi hereneko gehiengoa ez baitzuen lortu, 278 boto, alegia. Sólyomek lehen itzulian jasotako boto urriak, eskuineko alderdietako 169 diputaturen abstentzioagatik azaltzen da.

Bigarren itzulian, ekainaren 7an, Sólyomek 185 boto jaso zituen, eta Katalin Szilik 178. Hirugarren itzulian, gehiengo soila besterik behar ez zuenez, Sólyom 189 bozekin aukeratua izan zen, eta Katalin Szilik 182 jaso zituen. Abuztuaren 5ean, ordu arte lehendakari izandako Ferenc Mádl ordezkatu zuen.

Kanpo estekak

aldatu