Katedral
Katedrala apezpikuak egoitza edo gotzain-aulkia duen tenplu kristauari deritzo. Modu honetan, elizbarruti bakoitzaren eliza nagusia da.
Hasieran, katedraletan Teologia, Gramatika eta Latin katedrak ematen ziren ikasleei, baina batez ere apaizgaiei. Alabaina, pixkanaka-pixkanaka katedraletako ekintzak gurtza egiteko zabaldu ziren.
Katedralak mendeetan zehar eraikin handiak, ederrak eta oso landuak izan direnez, katedral kontzeptua modu metaforikoan ere erabiltzen da maila handiko artelan edo helburu erraldoiak izendatzeko. Esate baterako, Jose Ramon Etxebarria irakasleak Euskal Unibertsitatea sortzeko prozesua "(Euskal Hezkuntza-sistemaren) Katedralaren eraikuntza" moduan azaldu zuen 2017ko IkerGazte kongresuan.[1][2] Berri Txarrak taldeak ere ideia hori erabiltzen du Katedral bat kantuan, abesti bat sortzea lan konplexua dela adierazteko ("Katedral bat egin hegalik gabe sortu ziren abesti pusketekin, bertako beiratetik sartzen diren eguzki izpien energiaz berrekin").
Euskal Herriko katedralak
aldatu- Baionako Santa Maria katedrala
- Bilboko Done Jakue katedrala
- Donostiako Artzain Onaren katedrala
- Gasteizko Santa Maria katedrala, katedral zaharra izenez ere ezaguna.
- Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedrala, katedral berria izenez ere ezaguna.
- Iruñeko Andre Maria Erreginaren katedrala
- Tuterako Santa Maria katedrala
Munduko katedral ezagunak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Jose Ramon Etxebarriaren hitzaldi orokorra: “Katedralaren eraikuntza“ (IkerGazte 2017-05-09). upnatv eta UEU (Noiz kontsultatua: 2017-12-05).
- ↑ Etxebarria, Jose Ramon. (2017). Katedralaren eraikuntza (Ikergazte 2017, Bideoa). Udako Euskal Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Noiz kontsultatua: 2017-12-04).