Janko Vukotić

politikari, serdar eta jeneral montenegroarra eta jugoslaviarra

Janko Vukotić (serbieraz: Јанко Вукотић) militar nabarmen bat zen, Montenegroko Printzerriko eta Erresumako armadetako serdar edo jenerala eta politikari montenegroarra izan zen. Lehen Mundu Gerran Montenegroren defentsan eta batasunean izandako lidergo ausartagatik aitortzen da.

Janko Vukotić
ministro

Bizitza
JaiotzaČevo (en) Itzuli1866ko otsailaren 18a
Herrialdea Montenegroko Printzerria  1910eko abuztuaren 28a)
 Montenegroko Erresuma  (1910eko abuztuaren 28a -  1918ko azaroaren 28a)
 Serbiako Erresuma  (1918ko azaroaren 28a -  1918ko abenduaren 1a)
 Jugoslaviako Erresuma  (1918ko abenduaren 1a -
HeriotzaBelgrad1927ko otsailaren 4a (60 urte)
Hobiratze lekuaNovo groblje (Belgrad)
Familia
Seme-alabak
LeinuaVukotić of Čevo (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMilitary Academy of Modena (en) Itzuli
Hizkuntzakserbiera
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta politikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraInfanteria
GraduaSerdar (maila)
jeneral
Parte hartutako gatazkakBalkanetako Gerra
Lehen Mundu Gerra
Balkanetako Lehen Gerra
Balkanetako Bigarren Gerra
Balkanetako frontea Lehen Mundu Gerran

Biografia

aldatu

Vukotić 1866ko otsailaren 18an jaio zen Čevo[1] hirian, Montenegron, familia noble eta militar batetik etortzen zen, eta horrek eragina izan zuen bere karrera aukeratzerakoan. Modenako Akademia Militarrean sartu zen, Italian, 1886an, non formazio militar solidoa eskuratu zuen. Ondoren, Modenako Gerra Eskolan ikasketak jarraitu zituen, taktika eta estrategia militarretan bereiztu zen.

Karrera politiko

aldatu

Montenegroko Printzerriko eta Erresumako Defentsa Ministro[2] gisa hasi zuen bere karrera politikoa 1905-1907, 1911-1912 eta 1913-1915 denboraldietan zehar eta Montenegroko Erresumako 7. lehen ministro gisa ere 1913ko maiatzaren 8tik 1915eko uztailaren 16ra arte.

Karrera militar

aldatu

Bere formazioa amaitu eta gero, Vukotić Montenegrora itzuli zen eta Armada Montenegroarraren ofizial bihurtu zen. Trebetasun nabari zituen eta azkarki igo zen lerroetan. 1912ko eta 1913ko Balkaniar Gerretan, Otomandar Inperioaren aurkako guduetan funtsezko papera izan zuen, Bregalnicako guduan adibidez, gudu-zelaian zuen gidaritza eta ausardiagatik nabarmendua.

Lehen Mundu Gerra

aldatu

Hala ere, Lehen Mundu Gerran Vukotić-ek nazioarteko ezagutzea lortu zuen. 1915ean, Montenegro austro-hungariar indarrek inbaditu zutenean, Vukotić-ek erresistentzia montenegroarra zuzendu zuen etsaien indar boteretsuen aurka. Nahiz eta montenegroar tropak zenbakiz eta armamentuz gainditzen zeuden, Vukotić-ek defentsa-maniobra eta taktika ausartak gidatu zituen, etsaien aurrerapena atzeratu eta armadaren eta biztanleria zibilaren zati handi bat mendi zailetan eta lur malkartsuetan segurtasunez ebakuatzea ahalbidetu zuten.

Erbestea

aldatu

Montenegroren erorialdia eta gero, Vukotić erbestera joan zen eta Serbiar Armadarekin elkartu egin zuen inbaditzaileen aurkako borrokan. Denborarekin, Montenegroar Legioko komandante bihurtu zen eta hainbat gudu handitan borrokatu zen, Kajmakčalan-go guduan 1916an barne, non bere lidergoa erabakigarria izan zen serbiarren garaipena lortzeko.

Itzulera

aldatu

Gerra amaitu ondoren, Vukotić Montenegrora itzuli zen, berriro, eta bere herrialdea Serbiako Erresumarekin bateratzean eginkizun garrantzitsua izan zuen 1918an, eta horrek Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma eratu zuen geroago Jugoslaviako Erresuman bihurtuko zen.

Bateratzearen ondoren, Vukotić-ek bere karrera militarra jarraitu zuen eta hainbat kargu garrantzitsu bete zituen, Jugoslaviako gobernuko Defentsa Ministroa barne. Jeneral izatera ere igo zen eta kondekorazio ugari jaso zituen bere ausardiagatik eta lidergoagatik.

Azken urteak

aldatu

Janko Vukotić 1927ko otsailaren 4an hil zen Belgradon, Jugoslavian, Montenegroko buruzagi militar garrantzitsuenetako bat eta Balkanetako herrien batasunaren defendatzaile gisa ondarea utziz. Bere izena oraindik gogoan eta omentzen da Montenegron eta, oro har, Balkanetako eskualdean.

Kargu politikoak eta militarrak

aldatu
Aurretik
Mitar Martinović
Montenegroko Erresumako 3. Lehen ministroa

1913ko maiatzaren 8 – 1916ko urtarrilaren 2a

Ondorengo

Lazar Mijušković

Aurretik

Petar Plamenac

Montenegroko Erresumako 5. Kanpo Arazoetako ministroa

1915eko irailaren 10a – 1916ko urtarrilaren 2a [3]

Ondorengo

Mirko M. Mijušković

Aurretik

Ilija Plamenac

Montenegroko Printzerriko 2. Gerra ministroa

1905eko abenduaren 19 – 1906eko azaroaren 24

Ondorengo
Danilo Gatalo
Aurretik
Marko Đukanović
Mitar Martinović
Montenegroko Erresumako 4. eta 6. Gerra ministroa

1911eko abuztuaren 23 – 1912eko ekainaren 19


1913eko maiatzaren 8 –1915eko uztailaren 16[4]
Ondorengo
Mitar Martinović
Risto Popović

Kargu militar nagusiena

aldatu
Kargua Agintaldia Montenegroko Erresumako Gerra Ministroa Montenegroko Komando Goreneko burua Komandanteburua
Kargua hartu Kargua utzi Karguan denbora
Montenegroko Erresumako Estatu Nagusiko burua 1914ko abuztuaren 6a 1916ko urtarrilaren 20a Urte 1, 157 egun Bera
(1914–1915) 
Mašan Božović
(1915–1916)
 
Božidar Janković

(1914–1915)
 
Petar Pešić
(1915–1916)
 
Nikolas I.a

Erreferentziak

aldatu
  1. Čevo (serbieraz: Чево), historikoki Kčevo (Кчево) izenez ere ezaguna, Cetinjeko udalerrian, Montenegron, dagoen herri bat da.
  2. Defentsa Ministroa da herrialde bateko politika eta eragiketa militarrak zuzentzeaz eta gainbegiratzeaz arduratzen den maila handieneko funtzionarioa. Indar armatuen kudeaketaz arduratzen da, eta bere eginkizunak erabaki estrategikoak hartzea eta segurtasun eta defentsa nazionala koordinatzea eskatzen du, herrialdearen interesak babesteko.
  3. Lehen Mundu Gerra hasi eta gudu zelaian hartu zuen parte, Mirko Mijuškovićek ordezkatu zuen Kanpo Arazoetako Ministerioan 1915eko urriaren 3tik
  4. Lehen Mundu Gerra hasi eta gudu zelaian hartu zuen parte, Risto Popović-ek ordezkatu zuen Gerra Ministerioan 1914ko uztailaren 17tik

Kanpo estekak

aldatu