Elizabeth Blackburn
Elizabeth Helen Blackburn (Hobart, Tasmania, Australia, 1948ko azaroaren 26a) estatubatuar hiritartasuna duen biokimikari australiarra da. 2009. urtean Carol Greider, Jack W. Szostak eta hirurek Medikuntzako Nobel Saria irabazi zuten telomeroak sortzen dituzten telomerasa entzimak aurkitzeagatik.
Biografia
aldatuHobarten jaioa, Tasmania uharteko hiriburuan, medikuen alaba da. Melbourneko Unibertsitatean Biokimika ikasi zuen eta Biologia Molekularrean doktoratu zen 1975. urtean Cambridgeko Unibertsitatean. Bertan, bere senarra den John Sedat biologo molekularra ezagutu zuen.
1975ean telomeroak ikertzen hasi zen Yale Unibertsitatean eta Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitatera pasatu zen. 1984an, Carol Greider eta biek telomerasa entzima aurkitu zuten, eta urte bat geroago, isolatzea lortu zuten. Ordutik, telomero artifizialak sortzeari ekin zioten banaketa zelularra ikertzeko eta modu horretan kontrolatu ahal izateko. 1986. urtean laborategiko zuzendaria izendatu zuten. 1993an Mikrobiologia eta Immunologia saileko zuzendaria izendatu zuten.
2001. urtean Elizabeth Blackburn Ameriketako Estatu Batuetako Bioetika Batzordean sartu zen, baina 2004an utzi zuen kargua George W. Bushen administrazioak zelulen ikerketetan jarritako murrizketekin ez zegoelako ados.
Kanpo estekak
aldatu