Dolores Franco Manera

madrildar irakasle, idazle eta itzultzailea

Dolores Franco Manera (Madril, 1912Ibid., 1977ko abenduaren 24a) madrildar irakasle, idazle eta itzultzailea izan zen.[1]

Dolores Franco Manera
Bizitza
JaiotzaMadril, 1912
Herrialdea Espainia
Heriotza1977ko abenduaren 24a (64/65 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Julián Marías
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaUnibertsitate Zentrala
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea, idazlea eta itzultzailea

Biografia

aldatu

Franco Manera Madrilen jaio zen, familiaren alaba nagusiena izan zen, zazpi neba eta ahizpa batekin. Gizonezkoen artean, Jesús Franco zinema-zuzendaria eta Enrique Franco musika-kritikaria nabarmentzen dira. Espainiako Gerra Zibilean, nebetako bat hil egin zen eta beste bat desagertu.[2] Filosofia ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Zentraleko Filosofia eta Letren Fakultatean. Julian Marías filosofoaren ikaskidea izan zen, eta harekin ezkondu eta bost seme izan zituen: Julián, Miguel zine-kritikaria eta ekonomialaria, Fernando historialaria, Javier idazlea eta Álvaro.[3]

Francok Espainiako kulturaren Zilarrezko Aroan ikasi zuen eta, besteak beste, José Ortega y Gasset eta Dámaso Alonso izan zituen irakasle. Unibertsitateko ikasketak Filosofia eta Letren Fakultatean aparteko sariarekin amaitu zituen. Ondoren, idazle, itzultzaile eta irakasle lan egin zuen, eta Julián Maríasekin elkarlanean aritu zen zenbait argitalpen eta prestakuntza-jardueratan.[1]

Lan ibilbidea

aldatu

1933ko urrian ikastaro informal bat antolatu zen Andereñoen Egoitzan (Residencia de señoritas), hurrengo urtean ikasturtea errepikatu egin zen eta 1935-1936 ikasturtean María de Maeztuk egoiliarrentzako filosofia-ikastaro bat enkargatu zion Julián Maríasi. Franco Manerak ikastaro horietan guztietan parte hartu zuen eta gero Julián Maríasek 1941ean argitaratutako Historia de la Filosofía liburuaren lehen zirriborro gisa balioko zuten oharrak hartu zituen.

Franco irakaslea izan zen Madrilgo San Luis de los Franceses ikastetxean. Sorian pasatu zituen udetan, Soriako ikasketa zentroan egin zituen jarduera akademikoak eta Estatu Batuetan ere bai. 1972tik 1977ra, udako ikastaroak antolatu zituen Sorian, Europako, Estatu Batuetako eta Mexikoko ikasleekin.[2]

Espainiako Liburutegi Nazionalean[4] aurki daitezkeen Francoren lanen artean, España como preocupación dago. Espainiari buruzko problematika eta kezka hainbat idazlek argitaratu zituzten, 98ko belaunalditik hasi eta bereraa arte, besteak beste, Pedro Laín Entralgo eta María Zambrano.[5] Napoleon Bonaparteren De Córcega a Santa Elena liburua itzuli zuen.

Franco 1977an hil zen urdaileko minbizi baten ondorioz.[6]

España como preocupación/Espainia kezka gisa liburua

aldatu

España como preocupación/Espainia kezka gisa lana 1944an argitaratu zen hasiera batean, La preocupación de España en la literatura/Espainiaren kezka literaturan izenburupean. Une hartan —Espainiako Gerra Zibilaren amaiera hain hurbil— autorearen abizenarekin, Francorekin, lotu zitekeen titulua.[7] 1944ko lehen edizioa Azorínek idatzi zuen.[8]

Espainiako garai demokratikoaren beste edizio batzuetan, jatorrizko titulua berreskuratu zen, adibidez, 1998an Julián Maríasen hitzaurrearekin argitaratu zena. Edizio horretan, gainera, Francok 1950etik 1956ra bitartean gai berari buruz idatzitako hiru artikulu daude, Espainiari buruzko kezka edo oinazea, 98ko belaunaldiko idazleek hasitako gaia eta beste autore batzuek jarraitutakoa.[9]

Hautatutako obrak

aldatu
  • 1941ean De Córcega a Santa Elena/Korsikatik Santa Elenara, Dolores Francoren itzulpena eta hitzaurrea. Arg. Pegaso, Madril. 21x15. 307 or.
  • 1944an España como preocupación (edo La preocupación de España en la literatura)/ Espainia kezka gisa (edo Espainiaren kezka literaturan).[5]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu