Dámaso Alonso (Madril, 1898ko urriaren 22a - Madril, 1990eko urtarrilaren 25a) espainiar filologo eta poeta izan zen. 1978an Miguel de Cervantes saria eman zioten.

Dámaso Alonso

Bizitza
JaiotzaMadril1899ko urriaren 22a
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaMadril1990eko urtarrilaren 25a (90 urte)
Hobiratze lekuaLa Almudenaren hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Eulalia Galvarriato (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Our Lady of Remembrance College (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Ramón Lorenzo (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, filologoa, hizkuntzalaria, unibertsitateko irakaslea, itzultzailea, literatura-kritikaria eta erromanista
Enplegatzailea(k)Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Valentziako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Española
Academia Mexicana de la Lengua
Historiaren Errege Akademia
Zientzien Bavariar Akademia
Accademia della Crusca
Real Academia Galega
International Association of Hispanists (en) Itzuli
Real Academia Galega
Genero artistikoaolerkigintza

Find a Grave: 7752884 Edit the value on Wikidata

Bizitza eta lanak

aldatu

Ramón Menéndez Pidalen ikasle eta lankidea izan zen. Hizkuntza eta literatura espainiarrak irakatsi zituen Espainia, Alemania, Ingalaterra eta Estatu Batuetako unibertsitateetan. 1968tik 1982ra Espainiako Errege Akademiako (Real Academia Española) zuzendaria izan zen.

Ikertzaile eta kritikari gisa, garrantzi handiko lana egin zuen, hala hizkuntzalaritzan nola literaturaren alorrean. Berari zor zaio poesia barroko espainiarrari buruzko ikusmolde berria: Temas gongorinos (1927), La lengua poética de Góngora (1950) eta abar. Herri-poesia ere Dámaso Alonsoren aztergaia izan zen. Halaber, Amado Alonsorekin batera, literatura-estilistika Espainiako literatura-ikerketan sartu zuen.

Poesiaren alorrean, 27ko belaunaldiko olerkari-taldean kokatzen da. Bi aldi bereizten dira haren olerkigintzan. Lehenean, poesia hutsa landu zuen, Juan Ramón Jiménez eta modernisten eragina agertzen zuena: Poemas puros, poemillas de la ciudad (1921), El viento y el verso (1924). Bigarrenean, Oscura noticia (1944) liburuarekin hasia, espainiar gerraondoko literaturaren funtsezko obra sortu zuen: Hijos de la ira (1944). Berak poesia deserrotua deitzen zuena existentziala da: «mundua kaosa eta atsekabea da, eta poesia, ordena eta ainguraren bilaketa amorratua». Hijos de la ira, bestalde, ankerkeria, injustizia, gorroto eta zuzengabekeriaren aurkako protesta-oihua da. Gozos de la vista izenburukoa ere garai hartakoa da. Gerora, beste zenbait obra idatzi zituen: Hombre y Dios (1956), Duda y amor sobre el Ser Supremo (1985) eta abar.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu