Baiona-Donostia Euskal Eurohiria

Baiona-Donostia Euskal Eurohiria edo, besterik gabe, Euskal Eurohiria, Baiona eta Donostia arteko konurbazioari esaten zaio. Bidasoa ibaia azken mendeotan izan den muga politiko eta administratiboaren bi aldeetan hedatzen den hiri espazioa da.

Hala deitzen zaio, halaber, espazio hura kudeatzeko 1997an sortutako elkarteari, Gipuzkoako eta Lapurdiko hainbat udalerrik proiektu komunak garatzeko sortutako egitura metropolitarrari, zeinaren izen osoa Baiona-Donostia Euskal Eurohiriaren Garapenerako Mugaz gaindiko Agentzia baita.

Historia

aldatu

1993an lankidetzarako protokolo bat adostu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Baiona-Angelu-Biarritz Aglomerazioko Erkidegoak. 1997an bi instituzio horiek lankidetzarako agentzia bat osatu zuten Baiona eta Donostia arteko hiri esparruaren garapena sustatzeko. Egitura honi Baiona-Donostia Mugaz Gaindiko Behatokia[1] deritzo, eta juridikoki Ekonomia Intereseko Europako Taldea da (EIET).

2001an Bidasoa-Txingudi partzuergoak bat egin zuen agentziarekin.

Bitxia bada ere, 2009 arte ez zen sartu Donostiako udala.

Euskal Eurohiriko udalerriak

aldatu

Egun 600.000 biztanle inguru eta 42 udalerri ditu:

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal testuetan batzuetan Mugaz Haraindiko Behatokia izena agertzen da (Eurohiria.org[Betiko hautsitako esteka])

Kanpo estekak

aldatu