Aretha Franklin
Aretha Louise Franklin (Memphis, Tennessee, 1942ko martxoaren 25a - Detroit, 2018ko abuztuaren 16a) estatubatuar abeslaria izan zen. Gospel, soul eta R&B estiloak landu izan zituen, oso kantari ezagun eta entzun bilakatuz. Izan ere, Soularen Erregina ezizena ipini zioten.
Bizitza eta ibilbidea
aldatuMemphisen sortu eta Detroiten hazi zen. Apaiz baptista baten alaba izanik, aitaren elizako abesbatzan abestu zuen txikitatik. Elizan entzun zuen gospelak eragin handia izan zuen bere kantatzeko eran. Pianoa jotzen bere kontu ikasi zuen.[1]
Hasierak
aldatuHamalau urte zituela grabatu zuen bere lehenengo diskoa, aitaren meza batean. 1960an, bakarkako karrera hasi zuen, Columbia konpainiarentzat lan egiten. Soul edo rhythm and bluesko gai ezagunen bertsio asko egin zituen hasieran: Today I Sing The Blues, adibidez, kalitate eta arrakasta handikoak batzuk, apalagoak besteak.
1966an, Atlantic konpainiarentzat hasi zen lanean, eta urtebete geroago, arrakasta beteko lehenengo singlea argitaratu zuen: I Never Loved a Man. Berehala, Respect grabatu zuen, Estatu Batuetako zerrendetan aurreneko lekua lortu zuena eta feminismoaren ikono bihurtu zena.[2] Senarrarengandik bereizteak eragin zion krisia gainditu ondoren. Time aldizkariaren azalean agertu zen lehen emakume afroamerikarra izan zen, 1968ko ekainaren 28an. [1] 1970eko hamarkadan hainbat album grabatu zituen Live at Fillmore West (1971), Young, Gifted and Black (1971), pop musikan eta rhythm and blues-en oinarrituta betiere.
1980tik aurrera Arista konpainiarentzat hasi zen lanean. 1981ean Love All The Hurt Away albuma grabatu zuen, eta urrezko diskoa lortu zuen ostera Jump To It abestiarengatik. Baina hamabost lan urteko diskorik arrakastasuena Who's Zoomin' Who disko luzea izan zuen, Narada Michael Waldenek ekoitzia. Disko hartatik arrakasta handiko lau single atera ziren gero, gazteen artean ere zabaldu zirenak.
Beste abeslariekin batera
aldatuHandik hara, han-hemenka aritu zen, Annie Lennoxekin batera Sisters are Doing it for Themselves abestuz, George Michaelekin batera I Knew You Were Waiting abestuz, eta The Eurhytmics taldearekin kantatuz.
Azken etapa
aldatu1987an, gospel abestien album bikoitza grabatu zuen aspaldiko partez, One Lord, One Faith, One Baptism, bere aitaren elizan. Sari asko irabazia da, Grammy saria, besteak beste. Azken urteetako lanak: Through The Storm (1989); What You Get Is What You Sweat (1991); A Deeper Love singlea (1994), arrakasta handikoa; eta A Rose Is Still a Rose (1998).
2008. urtean Rolling Stone aldizkariak historiako abeslaririk onena izendatu zuen.[3]
Giza-eskubideen aldeko ekintzailea
aldatu56 urtez abesten aritu eta gero, 2017an Franklinek erretiratzeko asmoa adierazi zuen. Urte horietan zehar erreferente bihurtu zen emakumeen askapena, arrazakeriaren aurka eta afroamerikarren eskubidak aldarrikatzen zituzten mugimenduentzat. Eskubide zibilen aldeko konpromisoa erakutsi zuen, Martin Luther Kingen laguna zen eta, adibidez, Angela Davis espetxean zegoela, bere fidantza ordaintzeko prest agertu zen.[4] [5]Rock and Roll Hall of Fame museoan sartu duten lehen emakume abeslaria izan zen.[6] New Yorken egin zuen bere azken agerpena jendaurrean Elton Johnek antolaturiko hiesaren aurkako ekitaldi batean. [3] 2018ko abuztuaren 16an bere Detroiteko etxean pankreetako minbiziaren ondorioz hil zen.[7]
Diskografia
aldatu- 1967 I Never Loved a Man (The Way I Love You) eta Aretha Arrives.
- 1968 Lady Soul eta Aretha Now.
- 1970 This Girl's In Love With You.
- 1971 Young, Gifted and Black.
- 1972 Amazing Grace.
- 1973 Hey Now Hey (The Other Side of the Sky).
- 1974 With Everything I Feel in Me eta Let Me in Your Life.
- 1975 You.
- 1976 Sparkle.
- 1978 Almighty Fire.
- 1979 La Diva
- 1982 Jump to It.
- 1983 Get It Right'.
- 1985 Who's Zoomin' Who?.
- 1986 Aretha
- 1989 Through the Storm
- 1991 What You See Is What You Sweat.
- 1998 A Rose Is Still A Rose.
- 2003 So Damn Happy.
- 2008 This Christmas, Aretha.
- 2011 Aretha: A Woman Falling Out of Love.
- 2014 Aretha Franklin Sings the Great Diva Classics.
- 2017 A Brand New Me.
Irudi galeria
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b «Lady Soul, agur • ZUZEU» ZUZEU 2018-08-16 (Noiz kontsultatua: 2018-08-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) ««Respect», la oda feminista que lanzó a Aretha Franklin al estrellato» abc (Noiz kontsultatua: 2018-08-17).
- ↑ a b Berria.eus. «Aretha Franklin zendu da, soularen erregina» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-16).
- ↑ Angela, Davis. (2016-11-14). Emakumeak, arraza eta klasea. Elkarlanean, S.L. ISBN 9788490275948. (Noiz kontsultatua: 2018-08-17).
- ↑ Berria.eus. «Arima beltzaren erregina» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-17).
- ↑ Berria.eus. «Betiereko erregina» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-16).
- ↑ EiTB, Euskal Irrati Telebista. «Aretha Franklin zendu da, 'Soularen erregina'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-16).
Ikus, gainera
aldatu- Estitxu Pinatxo
- Sorkun
- The Commitments (filma)
- The Blues Brothers (filma)
- Amazing Grace (2018ko filma)
- Black is Beltza (filma)
- Respect (2021eko filma)
- Genius (telesaila)
- Atlantic Records
- Afro-amerikar
- La Vie en rose
- Soul
- The Big Chill
- Askatasunaren Domina Presidentziala
- Tennessee
- Norah Jones
- Duane Allman
- Musika erlijioso
- Amy Winehouse
- Aster Aweke
- Carole King
- Linda McCartney
- Jennifer Hudson
- Kennedy Center Honors
- Rock and Roll Hall of Fame
- Sam Smith
- Kelly Clarkson
- Meghan Trainor
- Daymé Arocena
- Ronnie Wood
Kanpo estekak
aldatuWikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Aretha Franklin |