Egan (aldizkaria)

aldizkaria

Egan 1936ko gerraren ostean sortutako aldizkari bat da. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen barnean jaio zen, 1948an, haren literatur gehigarri gisa. 1954tik aurrera, ordea, eraberritu eta euskara hutsean kaleratzen hasi zen, Koldo Mitxelenaren gidaritzapean.

Egan
MotaBuletina
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara eta gaztelania
Argitaratze lekuaDonostia
Banaketa
Ekoizpen osoa74
Banatze-eremuaEuskal Herria
MaiztasunaBi urtean behin
Salneurria4 pezeta alea
Historia
ZuzendariaKoldo Mitxelena (1954-1987)
Identifikadoreak
ISSN0422-7328

andima.armiarma.eus/egan/aurki.htm
Inguma: egan-aldizkaria

1948tik kaleratutako ale guztiak hainbat webgunetan egon dira irakurgai (https://andima.armiarma.eus/; http://www.liburuklik.euskadi.eus/jspui/; eta 2018tik argitaratuak: https://bascongada.eus/). 2019tik, OJS plataforma sortu zenetik, eduki guztiak webgune bakar horretan daude eskuragarri, PDF formatuan.

Historia

aldatu

XVIII. mendearen bigarren aldian jaiotako Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak (EAEk) sortu zuen Egan literatura aldizkaria 1948. urtean, eta ordutik ia etenik gabe argitaratu da. EAEren Buletinaren literatura gehigarri gisa jaio zen, eta urtean lau zenbaki kaleratzen hasi ziren, euskaraz eta gaztelaniaz.

1953. urtean hasi zen euskara hutsez argitaratzen, Antonio Arruek, Aingeru Irigaraik eta Koldo Mitxelenak aldizkariaren zuzendaritza hartu zutenean, eta harrezkero Egan euskara hutsezko aldizkaria da. XX. mendeko 40ko hamarkadan elebidun sortu zen eta elebakartasunera aldatu zen euskal aldizkari bakarra izan zen.

Aldizkarian argitaratzeko baldintza bakarra euskaraz izatea zen, eta kultura esparrua euskararena ere bazela erakutsi zuten.[1]

Egan aldizkaria, bada, hizkuntzaren historian eta euskal literaturan eman diren gertakari eta aldaketa sakonen lekuko izan da. Euskara (hizkuntzaren batasuna, filologia) eta literatura (sorkuntza, literatura-kritika) lanez gain, ordura arte euskaraz landu gabeko gaiak kaleratu ziren.

1953-1987. Koldo Mitxelenak zuzendu zuen aldizkaria 1953tik hil zen arte, 1987ra arte. Zuzendaritzan bi kide izan zituen hogei urtez: Antonio Arruerekin eta Aingeru Irigarai (1953-1983), eta 1983tik aurrera, Juan San Martinek lagundu zion aldizkariaren zuzendaritzan lau urtez.

1988. Eganek 1988an urtebeteko etenaldia izan zuen, Koldo Mitxelena zendu ondoren.

1989-1992. 1988ko etenaldiaren ondoren hasten da aldi berri bat, laburragoa, 1989tik 1992 arte. Lehen urtean Juan San Martinek eta Iñaki Zumaldek gidatu zuten aldizkaria.

1992-2017. 1992an eman zitzaion hasiera laugarren aldiari edo, aldizkaria euskara hutsean argitaratzen hasten denetik, hirugarren aro nagusiari. Ordutik, 1992tik, 2017 arte Gillermo Etxeberriak eta Luis Mari Mujika zenak eraman zuten aldizkariaren zuzendaritza. Epealdi horretan berrikuntza nabariak egin zituzten, aldizkariaren itxura aldatu eta “azterketa literarioa” eta kritika sailak indartu zituzten.

2018an Erredakzio Kontseilua sortu eta aro berri bati ekin zion. Egan euskara hutsezko lehen aldizkaria izanik, asmo nagusietako bat izan zen XX. mendearen erdialdean sortu eta gaur arte modu jarraian heldu denari eustea eta gaurkotzea; era berean, funtsezko baldintzak ezartzea goi-mailako aldizkaria izan dadin, eta ikusgarritasun eta hedapen handiagoa ematea.

Xede berri horiekin, ahalegin berezia egiten ari gara aldizkariaren kalitatea hobetzeko, batik bat edukiaren, hizkuntzaren eta estiloaren aldetik. Edukiaren arloan, parekoen ebaluazioa (peer review) erabiltzen da; euskararen kalitatea zaintzen da, testua orrazten da, eta Euskaltzaindiaren arauetara egokitzen da; aldizkariaren estiloari dagokionez, jatorrizko idazlanak aurkezteko irizpideak ezarri dira eta argitalpenak bateratu dira. 2018. urtetik aurrera argitaratutako aleak dira horren guztiaren erakusgarri.

Egungo baldintzak testuak Egan aldizkarian argitaratzeko

aldatu
 
Egan aldizkariko testuak Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa Creative Commons lizentzia baten mende argitaratzen dira.

Euskara batuan eta Euskaltzaindiaren arau eta aholkuei jarraiki idatzitako literatura testuak argitaratzen dira Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende.

Artikuluak argitaratzeko, binakako ebaluazio sistema (itsu bikoitza) erabiltzen da, zehazten den prozedura jarraituz.

Jatorrizko artikulua jaso ondoren, lehenik Erredakzio Kontseiluak aztertuko du, ebaluatzeko onartzen ala baztertzen den erabakitzeko. Artikulua aldizkariak ezarritako arauetara egokitu ez bada, atzera bota dezake Erredakzio Kontseiluak. Hala gertatuz gero, testua egileari itzuliko zaio moldaketak egin ditzan. Edozein kasutan, behin jatorrizkoa jasota, egileak astebeteko epean erabakiaren jakinarazpena jasoko du.

Artikulua ebaluatzeko onartzen bada, kanpoko bi adituri bidaliko zaie azter dezaten. Haien txostenak kontuan hartuta, aldizkariaren Erredakzio Kontseiluak erabakiko du artikulua argitaratu ala ez. Onartzen bada, ebaluatzaileen iruzkin eta iradokizunak egileari itzuliko zaizkio eta hamabost eguneko epea izango du testu zuzendua bidaltzeko.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Aldizkariaren historia» www.rsbap.org (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
  2. «Bidalketak | EGAN» www.rsbap.org (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.