1994ko Frantziako Tourra
1994ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 81. edizioa izan zen. 1994ko uztailak 2 eta 24 artean ospatu zen, 3978 kilometroko ibilbidea eginez 22 etapatan, garaileak batez beste 38,383 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Lillen hasi eta Parisko Champs Elyséesetan amaitu zen.
| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 81. Frantziako Tourra | ||
Etapak | 22 | ||
Datak | uztailak 2 – 1994.eko uztailak 24 | ||
Luzera | 3.978 km | ||
Herrialdea | Frantzia Erresuma Batua Belgika | ||
Irteera-lekua | Lille | ||
Helduera-lekua | Paris | ||
Parte-hartzaileak | 189 | ||
Amaitu dutenak | 117 | ||
Bataz besteko abiadura | 38,381 km/o | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Miguel Indurain (Banesto) | ||
Txapeldunordea | Piotr Ugrumov (Gewiss-Ballan) | ||
Hirugarrena | Marco Pantani (Carrera Jeans-Tassoni) | ||
Puntukako sailkapena | Djamolidine Abdoujaparov (Polti-Vaporetto) | ||
Eskalatzailerik onena | Richard Virenque (Festina-Lotus) | ||
Gazte onena | Marco Pantani (Carrera Jeans-Tassoni) | ||
Talderik onena | Festina-Lotus | ||
◀1993 | 1995▶ | ||
Dokumentazioa |
Aurreko hiru edizioak irabazi ondoren, Miguel Indurain zen edizio hau irabazteko faborito nagusia. Tony Rominger, aurreko urtean bigarren izan zena, Indurainen nagusitasuna mehatxatzeko alternatiba nagusia zen. Tourra irabazteko hautagaien artean agertzen ziren beste batzuk Marco Pantani italiarra, urte horretako giroan bigarren izan zena eta frantziarren itxaropen handia zen Luc Leblanc ziren.
Sarrerako etapan Chris Boardman ingelesa ezagutzera eman zen erlojupeko espezialista handi bezala, maillot horia Induraini kenduz. Hurrengo egunean, etapa amaieratik gertu, erorketa masibo bat gertatu zen, kaltetuenak Laurent Jalabert eta Wilfried Nelissen izan zirelarik, lasterketa utzi behar izan zutenak.
Mantxako Kanaleko urpeko tunela ireki zela eta, Tourreko bi etapa Ingalaterran ospatu ziren. Horietako lehenean, Brightonen amaitu zena, Francisco Cabello espainiarra izan zen garailea.
Maillot horia txirrindulari batetik beste batera aldatzen joan zen ihesaldi eta esprint masiboen artean erabaki ziren zenbait etaparen ondoren. Bederatzigarren etapararte, etapa horretan korritu baitzen lehen erlojupekoa, ez zen Tourra erabakitzen hasi, eta, aurreko edizioetan bezala, Indurainen alde egin zuen. Soilik Romingerrek eutsi ahal izan zion arinki (eta hala ere bi minutu galdu zituen) nafarraren erritmoari, Tourraren historiako erlojupekorik azkarrenetako bat egin zuena. Rominger izan ezik, beste guztiek Indurainengandik lau minutu baino gehiagora amaitu zuten.
Hamaikagarren etapan Pirinioetara iritsi zen, tontorrean, oraindik sekula igo ez zen Hautacamen amaitzen zen etapa luze batean. Eguneko azken igoeran, Marco Pantanik zenbait ihesaldi saiakera egin zituen. Alabaina, lortu zuen bakarra faboritoen artean hautaketa gogor bat egitea izan zen, hain gogorra, guztiak atzean utzi zituela. Soilik Miguel Indurainek, bere igotzeko modu bereziarekin mantendu zen Pantanigandik gertu. Etaparen amaieran, Indurainek, Pantani harrapatu eta gainditu egin zuen. Indurainen ondoan Luc Leblanc frantziarra mantendu zen, etapa irabazi zuena. Romingerrek, egun kaxkar batean, bi minutu baino gehiago galdu zituen, eta Indurainen lidertza geroz eta sendoagoa zen.
Hurrengo eguneko etapan, Luz Ardidene amaitu zena, Richard Virenquek, etapa garaipena lortzera eraman zuen ihesaldi luze bat protagonizatu zuen. Romingerrek, berriz ere, denbora galdu zuen Indurainekiko, oraingoan hiru minutu baino gehiago, hala, Indurainengandik ia zortzi minutura geratzen zelarik, bigarren postua mantentzen zuen arren. Alabaina, hurrengo etapan zehar, suitzarra bizikletatik jaitsi zen eta lasterketa utzi zuen.
Hamabosgarren etapak, non Mont Ventoux igo zen, garaile bezala Eros Poli italiarra izan zuen, Tourraren edizio hartako txirrindularirik garai eta astunena, bakarrean eginiko ihesaldi luze baten ondoren. Hurrengo etapa Alpe d'Huezen amaitu zen, eta ihesaldi bateko kideen artean erabaki zen, horien artean Roberto Torres espainiarra eta Hernán Buenahora kolonbiarra zeudelarik, biak Kelme taldekoak. Alabaina, garaipena Roberto Contirentzat izan zen. Faboritoen artean, Marco Pantanik oraindik zeresan asko zuela erabaki zuen eta Induraini bi minutu jan zizkion.
Oraindik Alpeetako beste bi etapa handi geratzen ziren, kronoeskaladaz gain. Egun hauetan, Piotr Ugrumov letoniarrak sekulako erremontada egin zuen sailkapen nagusiko hirugarren posturaino iritsi arte. Horietako lehenean, etapako garailea izango zen Nelson Rodríguez kolonbiarrarekin batera ihes egin zuen, Induraini bi minutu ateraz. Pantanik, era berean, beste minutu bat atera zion Induraini eta hirugarren jarri zen sailkapen nagusian.
Hurrengo egunean, Ugrumovek urrutitik eraso zuen berriz, baina oraingoan bakarrik iritsiko zen, etapa irabaziz, Indurain eta Virenqueri bi minutu eta Pantaniri hiru eta erdi ateraz. Oraindik kronoeskalada falta zenean, guztia erabakitzeke zegoen, Tourraren garailea nor izango zen izan ezik, hondamendi bat gertatu ezean Indurain izango zena. Egun hartako galtzaile handia Richard Virenque izan zen, etapa garailea izan zen Piotr Ugrumovekiko sei minutu baino gehiago galdu zituena, azken hau Tourra oso forma egoera onean amaitzen ari zelarik. Kronoeskaladan dominatzaile argia izan zen, Pantanari minutu eta erdi eta Induraini hiru minutu baino gehiago ateraz. Leblanc, etapan laugarren amaitu zuena ia lau minutura, sailkapen nagusian ere laugarren izango zen.
Frantziak, Alpeetako etapen aurretik bigarrenetik laugarrenerako hiru postuak zituena, ez zuen, azkenean, Parisko podiumean ordezkari bakar bat ere izan. Alabaina, bai izango zen frantziarra Champs Elyséesetan amaitu zen azken etapa, Eddy Seigneur, etaparen azken zatian ihes egin zuena.
Djamolidine Abdoujaparovek hirugarren aldiz irabazi zuen puntukako sailkapena, Richard Virenquek bere lehen garaipena lortu zuen mendiko sailkapenean; Eros Polik txirrindularirik lehiakorrenaren saria lortu zuen, eta, hiru eta ordu baino gehiago galduta John Talen izango zen faroltxo gorria, azken sailkatua.
1994an Miguel Indurain laugarren urtez jarraian Tourraren garaile izan zen sendotasun handiz, soilik Piotr Ugrumov letoniarrak gainditua lasterketa amaiera bikain batean. Marco Pantanik, urte horretako Giroan eta Tourrean bigarrena izan zenak, ondo merezita lortu zuen munduko eskalatzailerik hoberenaren titulua, lehiakortasun handia erakutsiz.
Parte-hartzaileak
aldatuNP : Ez zuen etapa hasi ; E :Kanporatua; A : Etapan zehar abandonatu zuen ; HD : Kontrolez kanpo.
Etapak
aldatuSailkapenak
aldatu
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Iturria : ProCyclingStats |
Puntukako sailkapena | |||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Mendiko sailkapena | |||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Gazteen sailkapena | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Taldekako sailkapena | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Kanpo estekak
aldatu
Aurrekoa 1993ko Frantziako Tourra |
Frantziako Tourra 1994ko uztailak 2 eta 24 artean ospatua |
Ondorengoa 1995eko Frantziako Tourra |