Getxo
Getxo Bizkaiko kostaldearen erdialdeko udalerri bat da, Bilboaldean eta Uribe Kostan kokatua, Bilboko itsasadarraren eskuinaldean, Bilbotik 15 kilometrora. 77.759 biztanle dituenez, Euskal Herriko hiririk jendetsuenetan seigarrena da.
Getxo | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Getxoko Ereaga hondartzako ikuspegia. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Uribe Kosta | ||||||||||
Izen ofiziala | Getxo | ||||||||||
Alkatea | Amaia Agirre (EAJ) | ||||||||||
Posta kodea | 48990 - 48991 - 48992 - 48993 - 48930 | ||||||||||
INE kodea | 48044 | ||||||||||
Herritarra | getxoztar, getxotar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°20′39″N 3°00′23″W / 43.344166666667°N 3.0063888888889°W | ||||||||||
Azalera | 12 km² | ||||||||||
Garaiera | 50 metro | ||||||||||
Distantzia | 15,6 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 76.104 (2023) −261 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 6.668,83 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | -% 4,53 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 23,97 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 35,1 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 74,99 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 4 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 9,13 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 27,82 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 11.81 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.getxo.net/ |
Getxon dago Bizkaiko Zubia deritzon 1893ko burdinazko zubi esekia, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua eta Portugaleterekiko lotura egiten duena.
Geografia
Auzoak
Getxok hainbat auzo ditu:
- Algorta,
- Algortako Portu Zaharra,
- Elexalde[4] edo Andra Mari,
- Itzubaltzeta,[4] Erromo izenarekin ezagunagoa,
- Neguri,
- Areeta,
- Aiboa.
Udalerri mugakideak
Getxok honako muga hauek ditu:
- ekialdean: Sopela, Berango eta Erandio;
- hegoaldean: Leioa;
- mendebaldean: Portugalete (Abrako golkoa zeharkatuta Santurtzi);
- iparraldean: Bizkaiko golkoa.
Ingurune naturala
Hondartzak
Getxok hainbat hondartza ditu: Areeta auzoan Areetako hondartza; Algortan, Ereaga eta Arrigunaga; eta Sopela aldean, Azkorri eta Barinatxe, azkeneko bi hauetan nudismoa egitea dago. Barinatxe hondartzan Getxo eta Sopela artean banatuta dago.
Algortako Portu Zaharrak ere badu hondartza txiki bat barkuak uzteko erabili ohi zena.
Ibaiak
Getxoko udalerri osoa Gobela ibaiak zeharkatzen du. Horren bokalea Leioan dago kokatuta, Ibaizabal ibaira isurtzen ditu urak. Horren aurretik hainbat padura sortzen ditu, adibidez Bolue eta Fadura, Bolue errekaren urez.
Ibaizabal ibaiaren azkeneko zatia Portugalete eta Getxo artean dugu, itsasoratu aurretik.
Bestelakoak
Getxo iparraldean Galea lurmuturra dago. Bertan dago kokaturik Printzearen gaztelua.
Historia
Getxoren inguruko lehenengo erreferentziak XVI. mendean agertu ziren. Bertan Fortun Sanchez de Getxo eta Otxoa Ortiz de Getxo aipatzen dira. Elizate gehienetan bezala, garai hartan, eliza eta dorretxeen inguruan biltzen ziren hainbat baserri ziren herriak.
Andra Marin ikus daitezke garai horretako txapitel erromaniko batzuk. Horien ikerketak XII. mendera eramaten gaitu, lehenengo monasterio edo tenpluaren peskizan. Gaur egungo eliza XVIII. mendean eraikia izan zen. Mende horretan jada Getxok bere leloa hartua zuen: Kaltea Dagianak Bizarra Lepoan.
XVIII. mendearen inguruan Portu Zaharra ere sortzen da. Horren hedaduraz, Algorta herria sortu zen. XIX. mendean, berriz, Espainiak eliza eta herri-lurren desamortizazioa gauzatu zuen eta ondorioz, lur komunal hareatsuak saldu ziren eta Areeta sortu zen.
Mendearen bukaeran, Txurrukak Gobela ibaia desbideratu zuen, eta hala, Neguritik igarotzeari utzi zion. Trenbidea iristearekin bat,Areetaren ondoan, baina trenbideak bereizita, Itzubaltzeta (Erromo) sortu zen.
Armarria
Getxoko armarrian, arbolaren aurrean otsoa ikusten da eta goian, arbolatik eskegita bezala, bi tupina. Badago euskaraz idatzitako lelo bat ere, gaurko grafiaz: Kaltea Dagianak Bizarra Lepoan. Leloak kalte egin duenari abisu egiten dio. Kalte egin duenak atzera begira bizi beharko du, getxoztarrak bere atzetik joango direlako.
Demografia
XX. mendearen bigarren erdialdean Getxok oso populazio hazkunde handia izan zuen, Bilboaldearen industrializazioaren ondorioz gertatutako immigrazio uholdearen eraginez. Hazkundeak ez zuen, Bilboaldeko beste toki batzuetan bezala, geldialdirik izan mendearen bi azken hamarkadetan, baina pixka bat moteldu zen. XXI. mendearen hasieran, berriz, beherakada txiki bat gertatu zen populazioan.
Getxoko biztanleria |
---|
Politika eta administrazioa
2015eko udal hauteskundeak
2015eko hauteskundeetako zerrendarik bozkatuena EAJrena izan zen eta Imanol Landa bihurtu zen alkate.
Getxoko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) | 9 / 25 |
10 / 25 |
|||
Alderdi Popularra (PP) | 5 / 25 |
9 / 25 |
|||
Getxoko Udal Kandidatura (GUK) | 4 / 25 |
||||
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)* | 4 / 25 |
4 / 25 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE-PSOE) | 2 / 25 |
2 / 25 |
|||
Ciudadanos (C's) | 1 / 25 |
||||
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen. | |||||
Datuen iturria: 2015eko Udal hauteskundeak. Behin-behineko emaitzak euskadi.eus webgunean |
Banaketa administratiboa
Udalerria, hiru barrutitan dago banaturik, Elexaldek barruti propioa osatzen du, Areeta eta Itzubaltzeta auzoek beste bat eta udalerriko beste auzo guztiak Algortako barrutian daude kokaturik, azken hau izanik populatuena. Hau da barrutiko dagoen biztanle kopurua:
Biztanleria barrutika (2001) | |||
Auzoa | Biztanleria | Gizonezkoak | Emakumezkoak |
---|---|---|---|
Elexalde | 14.519 | 7.057 | 7.462 |
Areeta | 28.414 | 13.362 | 15.052 |
Algorta | 39.799 | 18.907 | 20.892 |
Azpiegiturak
Garraioa
Errepideak
BI 637 errepideak, Uribe kostako igarobideak (Leioa eta Sopela lotzen dituena), udalerria zeharkatzen du Neguri, Algorta eta Andra Mari auzuneetatik igarota.
Metroa
Bilboko metroaren 1. lineak Getxo zeharkatzen du, eta udalerrian honako geltokiak ditu:
- Areeta
- Gobela
- Neguri
- Aiboa
- Algorta
- Bidezabal
- Ibarbengoa
Autobusa
Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko honako lineak udalerria zeharkatzen dute:
- Bilbo – Getxo – Azkorri
- Bilbo – Getxo (Leioatik) (Artxandako tuneletatik)
- Muskiz – Barakaldo – Erromo
- Areeta – Berango (Artea merkataritza-gunetik)
- Getxo – Gurutzeta (Faduratik)
- Getxo – Gurutzeta (Algortatik)
- Areeta – Armintza
- Bizkaiko zubia – Euskal Herriko Unibertsitatea (Leioako kanpusa) – Laukiz
Itsasontziak
Itsasontziz heldu daiteke 2006tik Getxora. Pride of Bilbao ferryak orain bertan du geltokia.
Kultura
Hizkuntza
Oraindik Elexalde auzoan hitz egiten den euskararen Mendebaldeko euskalkiaren aldaera bat da Getxoko jatorrizko hizkuntza. Gaur egun, Getxoko udaleko datuen arabera[7] udalerriko biztanleriaren % 48,56 erdaldun elebakarra da, euskaldunak, berriz, % 19,9 dira. Gainontzeko % 31,5a elebidun hartzaileek osatzen dute.
Iturri beraren arabera[8] euskaldunen ehunekoa igoz joan da, 1981etik 2001era bikoiztu egin da euskaldunen ehunekoa (% 9tik % 19,9ra). Dena dela, ezagutza hori ez da erabileran islatzen, biztanleen % 4,83k bakarrik erabiltzen baitu eguneroko bizitzan. Hala ere, erabiltzaileen kopurua ere igoz joan dela ikusi da, nahiz eta erabileraren hazkundea ezagutzarena baino askoz apalagoa izan (1989ko % 3,40tik 1997ko % 4,68ra).
Jaiak
- San Isidro: maiatzaren 12tik maiatzaren 14ra (Andra Mari (Getxo)).
- San Joan: ekainaren 23tik ekainaren 25era.
- Karmenak: uztailaren 14tik uztailaren 16ra.
- Santa Ana: uztailaren 21etik uztailaren 23ra (Areeta).
- San Inazio: uztailaren 28tik uztailaren 31ra (Algorta).
- Aingeruen Andra Maria: abuztuaren 2tik abuztuaren 6ra. (Romo).
- San Nikolas: abuztuaren 10etik abuztuaren 13ra. (Portu Zaharra).
- Andra Mari: abuztuaren 15ean (Andra Mari (Getxo)).
- Mesedeetako Andra Maria: irailaren 22tik irailaren 24ra (Areeta).
- San Martin: azaroaren 10etik azaroaren 12ra (hezetasuna auzoa, Algorta)
Jaialdiak eta jardunaldiak
Ondasun nabarmenak
Monumentuak
Herri senidetuak
Getxoztar ezagunak
- Bizente Amezaga (1901–1969), euskaltzaina.
- Elias Amezaga (1921–2008), idazlea (Bilbon jaioa, getxoztarra adopzioz).
- Pedro Bilbao (1909–1992), medikua.
- Federiko Krutwig (1921–1998), idazle, euskaltzain eta politikaria.
- Jose Martin Elizondo (1922–2009), antzerki-zuzendaria eta idazlea.
- Ramiro Pinilla (1923–2014), idazlea (Bilbon jaioa, getxoztarra adopzioz).
- Laura Mintegi (1955–), idazlea.
- Marije Fullaondo (1964–), politikaria.
- Asier Hormaza (1970–), aktore eta umorista.
- Unai Elorriaga (1973–), idazlea.
- Iñigo Landaluze (1977–) txirrindularia.
- Fredi Paia (1981–), bertsolaria.
- Xabier Paia (1982–), bertsolaria.
- Jonathan Castroviejo (1987–), txirrindularia.
Bidezko Merkataritzaren aldeko hiria
2012ko irailaren 13an, Emaus Gizarte Fundazioak bidezko merkataritzaren aldeko hiria izendatu zuen; Euskal Autonomia Erkidegoko lehen udalerria izan zen Getxo, Bilborekin batera. Mundu osoan izendapen hori 1100 hirik baino ez dute. Udalerriko eragileek (dendak, ikastetxeak, elkarteak, enpresak eta udala) elkarrekin lan egiten dute, bidezko merkataritza bultzatzeko.
Galeria
-
Ikuspegia Areetatik
-
Bizkaiko zubiak Getxo eta Portugalete lotzen ditu
-
Galeako ibiltokia.
-
Arrigunaga hondartza. Atzean Ganekogorta mendia.
-
Bizkaiko zubia lainopean
-
Portu Zaharreko etxeak.
-
Aixerrota arratsean.
-
Algortako Portu Zaharra arratsatsaldeko eguzkipean.
-
Itsas Gane jauregia elurtuta.
Erreferentziak
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ a b Euskaltzaindiaren 1979ko erabakiaren kopia. .
- ↑ «Mota Bilbao, Josefina - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-11).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-11).
- ↑ Getxoko Udala Euskara zerbitzua
- ↑ Getxoko Udala Euskara Zerbitzua, datuak
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Getxo |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- (Gaztelaniaz) Getxoinfo
- (Gaztelaniaz) Getxoko udala
- Egizu Getxo Euskaldun