Edukira joan

Wiktionary:Lankideen izenak

Wiktionarytik

Kontu berri bat sortzean, beste gauza batzuen artean, erabiltzaile izena aukeratu behar duzu. Orri honek aukera burutzeko laguntza eskeintzen dizu.

Zertarako balio du erabiltzaile izenak?

[editatu]

Wikiztegian egiten dituzun aldaketekin loturik dago zure erabiltzaile izena. Horrela, aldaketa bakoitzaren egilea nor den jakiteko. Egilearen eskubideen ikuspuntutik ere baliagarria da: norbaitek zure ekarpenak erabili nahi baditu horretarako eskubiderik eduki gabe, zure eztabaida orrian eska zezakeen, adibidez.

Posiblea da erabiltzaile izena aldatzea. Gehiago irakur zenezake Erabiltzaile izena aldatzea atalean.

Lankide bakoitzak erabiltzaile bat baino gehiago ez erabiltzea gomendatzen da, arrazoi egokirik ez badu behintzat.

Erabiltzaile izen bat aukeratzen

[editatu]

Izenik egokiena, norberarena izaten da edo interneteko beste gune batzuetan ezarritakoa. Gustokoa duzun izen bat aukeratu beharko zenuke, baina beste lankideentzako ezerosoa ez dena ere.

Wikiztegiak, ondorengo izen motak baztertzera bultzatzen zaitu:

  1. Helbide elektroniko edo web orri baten helbidearen izenak.
  2. Politika, alderdi politiko, gobernu, elkarte, enpresa, historiako gertakizun eta irudi... -en izenak.

Guztiz debekatuta dauden izenak ikusteko, begiratu erabiltzaile izen desegokiak

Gainontzeko wikilariek, zure ekarpenak, duten garrantziaren arabera estimatu behar dituzte, ez aukeratutako izenaren erantzun gisa. Gogoratu komunitate oso baten partaide zarela. Beraz, erakutsi jasotzea nahiko zenukeen errespetua.

Letra larriak

[editatu]

Wikiztegiak (edo hobeto esanda, bere softwareak) orrien izenburuak letra larriz hasten ditu; beraz, izena aukeratzen baduzu, lankide orrian Izena ikusiko duzu.

Hainbat hitz baditu, bakoitzaren hasierako hizkia letra larriz idaztea gomendatzen da: Izen Luzea. Ohiko izenekin egiten dena, azken finean.

Erabiltzaile izen desegokiak

[editatu]

Wikiztegiak ez du baimentzen ondorengo izen motak erabiltzea:

  • Izen nahasgarriak: Ez aukeratu jada badauden lankideekin nahasketa sor dezketen izenak. Nahi duzun goitizena edo izena hautatuta badago, beste bat bilatu beharko duzu. Ez itzazu gehitu eztabaida edo administratzailea bezalakoak aukeratzera zoazen izenean.
  • Izen iraingarriak: Guztiz debekatuta dago gainontzeko erabiltzaileak iraindu ditzaketen izenak aukeratzea. Honen barruan sartzen dira arrazismoa, erligioa etabarrekin zerikusia duten hitzak.

Erabiltzaile izena aldatzea

[editatu]

Argibideak

[editatu]

Jarraitu ondorengo pausuak erabiltzailearen izena aldatzea nahi izanez gero:

  1. Begiratu zure argitalpenen kopurua argitalpen zenbatzailean.
  2. Begiratu ea izen berria norbaitek aukeratua duen jada (Erabiltzaileen zerrenda).
  3. Zure gogoei dagokionez, jakinaren gainean jarri burokrata den norbait.