Edukira joan

Zefeo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zefeo
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaBelus (en) Itzuli, Phoenix (en) Itzuli eta Agenor (en) Itzuli
AmaAnkinoe
Ezkontidea(k)Cassiopeia (en) Itzuli
Seme-alabakAndromeda
Anai-arrebakPhineus (en) Itzuli

Greziar mitologian Zefeo bi greziar errege garrantzitsuren izena da:

Ezagunena Andromedaren aita eta Kasiopearen senarra zen. Elkarrekin, zefenarrak gobernatzen zituzten, gaur egungo Etiopian (Joppa) bizi ziren herri bat. Hiru pertsonaiek, Perseo eta Andromedaren mitoaren funtsesko zati dira. Istorio honetako gainontzeko pertsonaia nagusi guztiak bezala, Zefeok, iparraldeko hemisferioan ikus daitekeen konstelazio bati izena ematen dio, Zefeo konstelazioa, alegia. Zefeo, Belo, Egiptoko erregearen semea zen, hau, aldi berean, Poseidonen semea zelarik. Hil ondoren, Egiptoko tronua Persesentzat izan zen, Perseo eta Andromedaren semearentzat.

Zefeo, benetako konstelazio baten familiako aita da. Honen saga iparraldeko hemisferioko zeruetan nagusi da. Bere emaztea Kasiopea da, erregina harroa, eta bere alaba, Andromeda ederra, eta honen bidez ezagutzen da hobeto. Konstelazio honek gurtzeko moduko istorioa du. Mesopotamian Babiloniako hiri-estatuko erregearekin identifikatua zen, hau, aldi berean, Belen lurreko semetzat hartzen zena, Itun Zaharreko Baalena, Enlil deitua sumertar tradizioan. Azken pertsonaia honek, Zefeoren mito astrala ulertu eta interpretatzeko gako bat ematen du. Babiloniarrek, zerua "hiru bidetan" banatu zuten, Ea, Enlil eta Anu jainko kosmikoen artean banatu zituztenak. Enlilek, behealdeko bidea zaintzen zuen, iparraldeko polo inguruan aurkitzen ziren izarrek osatua, hauen artean Zefeo zegoelarik. Batzuetan, errege hau, zorrotz eta autoritario bezala aurkeztu izan da, zeruko poloaren gainean zangalatrau eseria, Enlil zeruko jainkoaren leinuko ondorengoa izateari omen eginez. I. mendeko Manilio olerkari latindarrak, bere mitologia tratatuan beste hainbatetan bezala, Zefeoren interpretazio xehetu bat eskaintzen du, non, errege hau, bere botereaz gozatzen zuen pertsonaia harro bat bezala deskribatzen duen. Greziar mitologian ohi jasotzen duen tratua, izaera ahuleko pertsona batena da, bere emaztearen gutizien mende dagoena. K. a. III. mendeko Arato olerkariak, erregearen deskribapenik klasikoena eskaintzen du: "bi eskuak luzatuta dituen bat bezala", inongo zalantzarik gabe, jainkoei erregutzeko jarrera, Kasiopea erreginaren harrokeriagatik Poseidon jainkoak euren lurrak zigortzen dituelako.

Zefeo izeneko beste erregea, Aleo, Arkadiako erregearen semea zen. Zefeok, Tegeako errege izaten amaituko zuen, Peloponeson. Zefeo, ezaguna da argonautetako bat izan zelako, Jason eta beste hainbat pertsonekin urrezko ahari-larruaren bila joan zenetako bat.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]