Xuriain
Itxura
Xuriain | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.410 |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°01′44″N 1°33′25″W / 43.029°N 1.557°W |
Mendikatea | Saioako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Xuriain edo Zuriain, Nafarroa Garaian dagoen euskal mendia da.[1]
Metro gutxiko aldea dago Saioa eta Xuriainen altueraren artean, baina Saioa da alde horri esker mendizaleen arreta gehien erakartzen duena, Xuriain bigarren mailan gelditzen delarik. Xuriaingo gaina ordea, Saioakoa baino politagoa da.
Harri gorrizko harlauza pila batek osatzen du gaina, inguruko beste askotan bezala eta basoa ia goraino heltzen da HMko bizkarrean gora.
Ikuspegi zabala eskaintzen du Anue, Erregerena eta Kintoako baso eremu zabalen gainean. Tontorrean erpin geodesikoa eta buzoi zahar bat dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
Xuriain (Mendikat)