Xabier Susperregi Gutierrez
Xabier Susperregi Gutierrez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Errenteria, 1971ko apirilaren 12a (53 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Bizilekua | Oiartzun |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, argitaratzailea eta aktibista |
Xabier Susperregi Gutierrez (Errenteria,1971eko apirilaren 12a) gipuzkoar poeta eta idazlea da. Kultura ezberdinetako literatura, arte eta tradizioen dibulgatzailea. Biblioteca de las Grandes Naciones argitaletxea sortu du Calameon eta modu altruistan argitaratzen ditu liburu digitalak. Bere jarrera solidarioagatik ezaguna da munduan zehar, giza eskubideen urraketek leku hartzen dutelarik idatzitako lan askotan.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Xabier Errenterian jaio zen, Jose Manuel Susperregi Olano eta Milagros Gutierrez Perez gurasoek sortutako familian. Lau anai-arrebaren artean hirugarrena da. Errenteriako Tellerialde eskolan egin zituen oinarrizko ikasketak OHOko 8. arte eta ondoren Pasaiako CIFP Don Bosco LHII ikastetxean jaso zuen prestakuntza profesionala. Ordutik bere aitak sortu zuen tailerrean lan egiten du.
Soldadutza egitetik libratu bazen ere, kolektibo antimilitaristako militante izan zen bere herrian. Horrekin batera Amnistia Internazionalarekin kolaboratzen zuen eta bi urtez jardun zuen Shukran aldizkaria zuzentzen, non bertan zabaltzen zituzten Sahararekin lotutako albiste eta artikuluak. Zintzilik irrati librean ere utzi zuen bere aletxoa.
2002tik Oiartzunen bizi da eta bertan errotua dago. Hiru seme-alabaren aita da. Oiartzun bere emaztea eta aita jaio ziren herria izateaz gain, aitaren haurtzaroa markatu zuen herria ere bada. Gerra zibilaren hasieran utzi behar izan zuen herria aitak bere familiarekin batera eta hilabete izugarri haietako aitaren kontakizunek eragina izango zuten Xabierrek mamitutako pentsamendu bakezalean eta Sahara edo Palestina bezalako herri zapaldu batzuekiko kidetasun eta konpromisoan.[1]
2017an "Para siempre" poema liburua idatzi zuen bere aitaren eta Euskal Herrian gerra zibila bizi izan zutenen oroitzapenak kontatuz.[2]
Idazle eta poeta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Xabier lanbidez mekanikaria da baina pasioz idazlea eta poeta. Kultura ezberdinetako literatura, arte eta tradizioen dibulgatzailea da. Bere herriaren eta beste herri batzuen historia kulturala jasoz, Biblioteca de las Grandes Naciones argitaletxea sortu zuen, literatura liburu digitalen bidez ezagutarazteko eta irakurle guztiei doan banatzeko.
Hastapenak 1993koak dira gutxi gora-behera, aldizkarietan kolaborazioren bat egin eta “Ketedoi” aldizkari txiki bat argitaratu zuenekoa, lagun batzuekin batera. 2003 inguruan hasiko zen sarriago idazten. Irakeko gerraren muntaia handiak, Palestinako herri zapalduaren lurretako etengabeko gertaerek, Ciudad Juarezeko emakumeek, Espainiara itsasoz iritsi nahian pateretan hildakoek... hainbat egunkaritan artikuluak idazten hastera eraman zuten, bertan oso bidegabeak iruditzen zitzaizkion gertaerak salatuz.
2005ean argitaratu zuen “Betiko jolasak” izeneko liburua, Nekane Martiarena, Iñigo Izargarai eta Andoni Odriozola ilustratzailearekin batera eta Oiartzungo udalak zabaldua. Euskaraz argitaratu zen eta bertan galtzen joan diren haur jolasak jasotzen dira, berreskuratzeko eta ahanzturan ez erortzeko tresna gisa. Argitalpen honek eman zion bide segidan argiratu zituen liburu askori: “Oiartzungo haraneko kondairak” ,Gure atsotitzak “, “Behin batean… alegia”. “Etxetxikiko On Manuel Lekuona”, “Igarkizunen mundua”, “Sorginen liburua”, bere hogeita hamar bat ipuin originalez gain, Euskal Herrian jasotako sorginei buruzko ehun testigantza inguru biltzen dituen liburua eta “Sahara eta Palestinako ipuinak” izeneko liburua.[3][4]
Bere jarduera solidarioagatik ezaguna da munduan zehar, lagun eta kolaboratzaile asko dituelarik, batez ere Sahara, Palestina, Mexiko eta Hego Amerikako poeta eta artistekin ekoiztutako hainbat liburuetan. Hor daude, besteak beste: Las madres de la Plaza de Mayo, Auschwitz edo La Noche de los Lápices.
Ana Mendiola, poeta eta dantzariaren laguntzarekin, bere liburuen aurkezpenak formatu berri batean egiten ditu, dantza, poesia eta musika uztartuz. Horren adibide dira: Errenterian egindako Maria de Zozaya, Irunen eta Oiartzunen eginiko Partisanas edota Larragan egindako Maravillas Lamberto liburuen aurkezpen-omenaldiak.[5][6][7]
-
Maria Zozaia emanaldia.Errenteria
-
Partisanas emanaldia.Irun
-
Maravillas Lamberto emanaldia.Larraga
-
Partisanak emanaldia.Oiartzun
Sortu dituen lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipuinak eta Elezaharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Oiartzun haraneko kondairak- Itzulpena: Jabi Elizasu. Oiartzungo Udala ISBN: 978-84-88917-18-X 2006
- Sorginen liburua. Itzulpena:Share S.L. Oiartzungo Udala ISBN: 978-84-88917-35-5 -2011
- "Cuentos de Escocia". BGN -2012[8]
- "Antiguos cuentos de África II". BGN 2012[9]
- Sahara eta Palestinako ipuinak. Itzulpena: Garlo Itzulpen Zerbituzak Oiartzungo Udala – ISBN: 978-84-8891739-3 2013
- "Zugarramurdi. Cuentos y leyendas". BGN 2016[10]
- "Hadas de Irlanda". BGN 2017[11]
- "Cuentos y leyendas de Zugarramurdi". BGN 2017
- "Cuentos de África". BGN 2017[12]
- "Leyendas de Brujas". BGN 2018[13]
- "Cuentos de África". BGN 2018
- "Cuentos y Leyendas de Oiartzun". BGN 2018[14]
- "Leyendas del pueblo con más magia". ASPANOGI y BGN 2022[15]
- "Cuentos tradicionales Saharauis I". Orereta Palestinarekin 2024[16]
- "Cuentos de Palestina". Orereta Palestinarekin 2024[17]
Asmakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Igarkizunen mundua.Itzulpena: Jabi Elizasu. Oiartzungo Udala ISBN: 978-84-88917-31-7 2010
- "Adivinanzas de Irlanda". BGN 2016[18]
- "Adivinanzas de Gales". BGN 2016[19]
- "Adivinanzas del País Vasco".[20]
- "Adivinanzas de Finlandia". BGN 2016[21]
- "Adivinanzas de Argentina". BGN 2016[22]
- "Adivinanzas de Chile". BGN 2016[23]
- "Adivinanzas de Cataluña". BGN 2016[24]
- "Adivinanzas de Inglaterra". BGN 2016[25]
- "Adivinanzas de Puerto Rico". BGN 2016[26]
- "Adivinanzas de Cuba". BGN 2016[27]
- "Adivinanzas de Colombia". BGN 2016[28]
- "Adivinanzas de Guatemala". BGN 2016[29]
- "Adivinanzas de México". BGN[30]
- "Adivinanzas populares". BGN 2016[31]
- "Adivinanzas de Oceanía". BGN 2017[32]
- "Indovinelli Scozzesi". BGN 2017[33]
- "Adivinanzas de Europa". BGN 2017[34]
- "Adivinanzas de África". BGN 2017[35]
- "Adivinanzas de Asia". BGN 2017[36]
- "Adivinanzas de América". BGN 2017[37]
- "Devinettes dÍrlande". BGN 2017[38]
- Devinettes Mexique. BGN 2017[39]
- "Adivinanzas de Honduras". BGN 2019[40]
- "Adivinanzas de Nuevo México". BGN 2019[41]
- "Adivinanzas de Macedonia". BGN 2019[42]
- "Nuestras adivinanzas mexicanas". BGN 2019[43]
Atsotitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gure Atsotitzak. Itzulpena: Jabi Elizasu. Oiartzungo Udala ISBN: 978-84-88917-20-1 2007
- "Proverbios de Rusia". BGN 2017[44]
- "Refranes vascos de 1620". BGN 2017[45]
- "Los refranes de San Juan de Dios". BGN 2018[46]
Jolasak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Betiko jolasak. Iñigo Izargarai, Nekane Martiarena eta Xabier Susperregi. Itzulpena: Jabi Elizasu Oiartzungo Udala ISBN: 978-84-0783-34-0-0 2005
Alegiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Behin batean alegiak. Itzulpena: Nagore Irazustabarrena. Oiartzungo Udala ISBN: 978-84-88917-24-9 2008
- "Fábulas de Esopo". En verso por Xabier Susperregi. 2017 BNG
- "Fábulas Xabier Susperregi". BGN 2019
- "Érase una vez la fábula". BGN 2021
- "Fábulas Xabier Susperregi". 2020 BGN[47]
- "Nuevas fábulas". 2020 BGN[48]
- "Fábulas fabulosas". 2020 BGN[49]
- "El mundo de las fábulas". 2020 BGN[50]
- "Fábulas originales". 2020 BGN[51]
- "El baúl de las fábulas". 2020 BGN[52]
- "Mágicas fábulas". 2021 BGN[53]
- "El libro de las fábulas". 2021 BGN[54]
- "El fabulista y sus fábulas". 2021 BGN[55]
- "Fábulas para siempre". 2021 BGN[56]
- "Érase una vez la fábula". 2021 BGN[57]
- "Cuéntame una fábula". 2021 BGN[58]
- "Fábulas para recordar". 2021[59]
- "Fábulas de Esopo. En verso por Xabier Susperregi". 2021 BGN[60]
- "Fábulas de Xabier Susperregi I". 2023 BGN[60]
Saiakerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Demente maravillosa". BGN 2017 (Bi euskarritan)[61]
- "Para siempre". BGN 2017 (Bi euskarritan)[62]
- "Hadas de Irlanda". BGN 2017[11]
- "Poemas desde Palestina". BGN 2018[63]
- "Las últimas brujas vascas". BGN 2018[64]
- "Mis cuentos de brujas". BGN 2018[65]
- "Mis cuentos del Sahara". BGN 2018[66]
- "El libro que escribieron las hadas". BGN 2019 (Bi euskarritan)[67]
- "Poemas desde Palestina". BGN 2020[63]
- "Crimen sin castigo. Miguel María Iturbide". BGN 2021 (Bi euskarritan)[68]
- "Demente Maravillosa" BGN[61]
- "Mujer y Revolución". BGN 2022 (Bi euskarritan)[69]
- "Marijose Bravo y Javi Rueda". BGN 2023 (Bi euskarritan)[70]
- "Francis". BGN 2023[71]
- "Partisanas". BGN 2024[72]
- "Maravillas Lamberto". BGN y Asociación Maravillas Lamberto 2024[73]
- "María de Zozaya". BGN 2024[74]
Jasotako aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Caballero solidario izendapena. Grito de Mujer-ek[75] Dominikar Errepublikan duen egoitzatik ematen dion errekonozimendua, bere jaialdietako hamarnaka liburu argitaratzeagatik.
- Manuel Campazas saria. Ponferradako Grito de Mujer 2019 jaialdiaren sari berezia, emakumeari laguntzeko konpromisoagatik nabarmendu diren pertsonentzat.[76]
- Urrezko kazetari aitortza Mendebaldeko Sahararen isiltasun eta blokeo-harresiaren aurka egindako lan iraunkorrarengatik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) traspasandoelviento. (2013-06-02). «Xavier Susperregui Gutiérrez, un poeta vasco» Traspasando el viento (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Martínez, Jon. (2017-07-01). «“No valoré lo suficiente las historias de la guerra que me contaba mi padre”» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El libro 'Betiko jolasak' rescata del olvido juegos infantiles practicados en Euskal Herria durante generaciones» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ Vasco, Eusko Jaurlaritza-Gobierno. (2021-03-05). «Literatur berriak» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Errenteria: Una dedicatoria especial a María de Zozaya» El Diario Vasco 2024-03-14 (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
- ↑ «Recital homenaje a las partisanas (danza, poesía, música y presentación del libro "Partisanas") | Angula Berria» www.angulaberria.info (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
- ↑ Xabier Susperregi. (2024-05-08). MARAVILLAS LAMBERTO PRESENTACIÓN LIBRO LARRAGA. (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
- ↑ (Ingelesez) «CUENTOS DE ESCOCIA» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «ANTIGUOS CUENTOS DE ÁFRICA TOMO II» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «ZUGARRAMURDI - CUENTOS Y LEYENDAS» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ a b (Ingelesez) «HADAS DE IRLANDA» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «CUENTOS ÁFRICA» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «LEYENDAS DE BRUJAS - Xabier Susperregi» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «CUENTOS Y LEYENDAS DE OIARTZUN» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «50 LEYENDAS DEL PUEBLO CON MÁS MAGIA» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «CUENTOS TRADICIONALES SAHARAUIS I» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «CUENTOS DE PALESTINA» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «ADIVINANZAS DE IRLANDA» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «ADIVINANZAS DE GALES» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «ADIVINANZAS DEL PAÍS VASCO» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «ADIVINANZAS DE FINLANDIA» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «ADIVINANZAS DE ARGENTINA» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «ADIVINANZAS DE CHILE» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «ADIVINANZAS DE CATALUÑA» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «ADIVINANZAS DE INGLATERRA» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «ADIVINANZAS DE PUERTO RICO» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «ADIVINANZAS DE CUBA» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «ADIVINANZAS DE COLOMBIA» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «ADIVINANZAS DE GUATEMALA» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «ADIVINANZAS DE MÉXICO» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «ADIVINANZAS POPULARES» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «ADIVINANZAS DE OCEANÍA» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «INDOVINELLI SCOZZESI» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «ADIVINANZAS DE EUROPA» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «ADIVINANZAS DE ÁFRICA» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «ADIVINANZAS DE ASIA» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «ADIVINANZAS DE AMÉRICA» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «DEVINETTES D´IRLANDE» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «DEVINETTES MEXIQUE» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «ADIVINANZAS DE HONDURAS - XABIER SUSPERREGI» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «ADIVINANZAS DE NUEVO MÉXICO» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «ADIVINANZAS DE MACEDONIA» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «NUESTRAS ADIVINANZAS MEXICANAS» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «PROVERBIOS DE RUSIA» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «REFRANES VASCOS DE 1620» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «LOS REFRANES EN SAN JUAN DE DIOS» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «FÁBULAS XABIER SUSPERREGI» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «NUEVAS FÁBULAS XABIER SUSPERREGI» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «FABULOSAS FÁBULAS - Xabier Susperregi» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «EL MUNDO DE LAS FÁBULAS - Xabier Susperregi» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «FÁBULAS ORIGINALES - XABIER SUSPERREGI» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «EL BAÚL DE LAS FÁBULAS - XABIER SUSPERREGI» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «MÁGICAS FÁBULAS» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «EL LIBRO DE LAS FÁBULAS - Xabier Susperregi» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «EL FABULISTA Y SUS FÁBULAS» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «FÁBULAS PARA SIEMPRE - Xabier Susperregi» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «ÉRASE UNA VEZ... LA FÁBULA - Xabier Susperregi» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «CUÉNTAME UNA FÁBULA - Xabier Susperregi» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «FÁBULAS PARA RECORDAR - Xabier Susperregi» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ a b (Ingelesez) «FÁBULAS DE ESOPO» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ a b (Ingelesez) «Demente maravillosa - Xabier Susperregi» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «PARA SIEMPRE - XABIER SUSPERREGI» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ a b (Ingelesez) «POEMAS DESDE PALESTINA» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «LAS ÚLTIMAS BRUJAS VASCAS - Xabier Susperregi» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «MIS CUENTOS DE BRUJAS - Xabier Susperregi» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «MIS CUENTOS DEL SAHARA _ XABIER SUSPERREGI» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «EL LIBRO QUE ESCRIBIERON LAS HADAS - XABIER SUSPERREGI» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «MIGUEL MARÍA ITURBIDE - CRIMEN SIN CASTIGO» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «MUJER Y REVOLUCIÓN» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) «MARIJOSE BRAVO Y JAVI RUEDA» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ Ikerne, Zarate(e)ko. (2024-04-16). «'Francis' liburua aurkeztuko du Gaztañon Xabier Susperregik» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ «xabier susperregi Aloak» Bidasoko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Iriso, Endika. (2024-04-24). «Un libro en memoria de la 'florecica de Larraga'» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Homenaje a Maria de Zozaya: presentación del libro y recital de poemas. – Kultura Kreaktiboa. 2024-03-13 (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ ¿Qué es Grito de Mujer?. (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ Xabier Susperreri: Caballero Solidario en Grito de Mujer. (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).