Edukira joan

Xabier Kintana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabier Kintana

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancisco Javier Quintana Urtiaga
JaiotzaBilbo1946ko urriaren 13a (78 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea, lexikografoa, katedraduna eta filologoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Euskal Kulturaren Batzarreak
Academia de l'Aragonés

Inguma: xabier-kintana-urtiaga Literaturaren Zubitegia: 72

Xabier Kintana Urtiaga (Begoña, Bilbo, Bizkaia, 1946ko urriaren 13a - ) euskalaria, euskal idazlea, itzultzailea eta euskaltzaina da.[1]

Filosofia eta Letretan lizentziatu zen 1974an Deustuko Unibertsitatean. Euskara eskolak eman zituen 1972tik 1979ra Erandion, Algortan, Getxon eta Leioan.

Imanol Berriatuarekin 1976an Israelen hebreera irakasteko erabiltzen zuten metodologia eta materialak aztertu zituen. Ikasi zutena giltzarri izan zen gero euskaltegietan erabili zen eredua diseinatzeko. Ordu arte eskolak erdaraz izaten ziren maiz, eta ikuspuntu erabat gramatikaletik bideratuak. Harrezkero, eskola guztiak euskaraz izan dira, elkarrizketa eta komunikazioa sustatuz.

Institutuko lehen katedratikoa izan zen Euskal Hizkuntza eta Literaturan 1980an. Geroago, 1981etik 2006an erretiratu zen arte, EHUko Euskararen Kabineteko burua izan zen. EHUko titulazioetan euskararen erabilera bideratzea eta administrazioko itzulpenak egitea ziren Kabinetearen zereginak.[1]

Hiztegigintza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara batuaren lehen hiztegi handiak sortzea haren ekarpen nabariena izan zen. 1970ean, Gabriel Arestirekin batera, batasunerako oinarrizko hitzak biltzen zituen Batasunaren kutxa argitaratu zuen.[2] Oso ezagunak eta erabiliak izan ziren hurrengo urteetan atera zituen hiztegiak ere, berak bakarrik edo elkarlanean paratutakoak:[1]

  • Euskal hiztegi modernoa (1977)
  • Hiztegia 80 (1980),
  • Hiztegia bi mila (1984),
  • Elhuyar hiztegia (1996), eta abar.
Hainbat euskaltzain Arantzazun, 1972. urtean. Goian ezkerretik eskuinera: Koldo Mitxelena, Iratzeder, Jean Haritxelhar, Alfontso Irigoien, Luis Villasante, Jose Maria Satrustegi, Patxi Altuna eta Imanol Berriatua. Behean: Juan San Martin, Jose Luis Lizundia, Joseba Intxausti eta Xabier Kintana.

1966an euskaltzain urgazle izendatu zuten, eta 1993ko urriaren 29an, euskaltzain oso. 1994an egindako sarrera-hitzaldian, Bilbok euskararen bizitzan izan duen eragina azaldu zuen. Euskaltzaindiko idazkaria da 2002ko otsailaren 22tik.[3]

2009ko martxoaren 21ean, Academia de l'Aragonésko ohorezko akademiko izendatu zuten.[4]

Euskarazko tesitarako 2011ko Koldo Mitxelena sariak[5][6]

Hainbat idazleren lanak itzuli ditu: Franz Kafka, Karl Marx, Friedrich Engels, Miguel Unamuno, Joanes Uharte Donibanekoa, Albert Camus, Daniel Defoe, Vladimir Lenin, Benjamin Tuterakoa, Yehudah ha-Levi, Moseh Ben Maimon, Xota Rustaveli eta Yuval Noah Harari. Besteak beste, liburu hauek itzuli ditu:

Testuliburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jose Ramon Etxebarriarekin euskarazko testuliburuak sortu zituen SAIOKA taldea (J.R. Etxebarria, 2018).

Testuliburuak ontzen nahiz euskaratzen lan eskerga egin zuen IKER [7] taldearen barruan. Talde horrek sortua da euskarazko lehen ikasliburuen Saioka bilduma. Lehen Hezkuntzarako liburu-bilduma horretan Bizkaiko eta Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak zeuden eta, besteak beste, kide hauek: Jose Ramon Etxebarria, Xabier Mendiguren, Xabier Kintana, Imanol Añon, Iñaki Antiguedad, Kepa Martinez de Lagos eta Karmele Baelo.

Haur eta gazte literatura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldizkari orokorretako artikuluak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestalde, euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, Xabierrek sorturiko 110 lan baino gehiago erakusten ditu guztira.[9]

Bilboko Ospetsuak saria jasotzen, 2016an.

Sari eta errekonozimendu hauek jaso ditu:[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Kintana, Xabier. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2018-10-06).
  2. «Xabier Kintana, Idazlea» Argia (Zeruko Argia) (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).
  3. Kintana, Xabier. (1994). Bilbao, euskararen bizitzan. X. Kintanaren Euskaltzaindian sartzea. Euskaltzaindia.
  4. a b García, Daniel González. «Actuals miembros de l'Academia» www.academiadelaragones.org (Academia de l'Aragonés,) (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).
  5. Zientzia, Elhuyar. (2011-05-01). «Euskarazko Tesien II. Koldo Mitxelena sariak jaso dituzte bost doktorek» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).
  6. Maite Oronoz eta Larraitz Uria punta-puntan Mitxelena tesi-sarian – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).
  7. Mendiguren Bereziartu, Xabier. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
  8. Anaitasuna aldizkarian idatzi zituen artikuluak Euskaltzaindiaren webgunean.
  9. Kintana Urtiaga, Xabier. www.inguma.eus (Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea) (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).
  10. «Giza kate batek Errenteria eta Donostia lotuko ditu martxoaren 24an euskara batuari gorazarre egiteko» EITB 2023-03-17 (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  11. Iraola, Arantxa. (2023-03-18). «Giza kate batek lotuko ditu Donostia eta Errenteria, euskara batua goratzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  12. «'2016ko Bilboko ospetsuak' izendatu dituzte» https://uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]