X. mendea
Itxura
Mendeak: | |
IX.a - X.a - XI.a | |
Hamarkadak: | |
900koa 910koa 920koa 930koa 940koa950koa 960koa 970koa 980koa 990koa | |
Kategoriak: | |
Jaiotakoak - Hildakoak |
X. mendeak 901etik 1000. urtera bitarteko iraupena du, biak barne.
X. mendea Europako historian behe-puntutzat hartzen da. Txinan ere nahasmen politikoko garaia izan zen. Mundu musulmanean ordea, kulturaren gailurra izan zen, batez ere Iberiar penintsulan ezarri zen Kordobako Kaliferrian. Gainera, X. mendea Bizantziar eta Bulgariar Inperioen gailurra izan zen.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Afrika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 909 inguru: Fatimitar Kaliferria sortu zen gaurko Algeria ekialdean.
- 948 inguru: Nri Erresuma hasi zen gaurko Nigeria hego-ekialdean.
- 980 inguru: Al-Azhar Unibertsitatea ezarri zen Kairon
- Nubiako erresuma kristaua oparotasunaren eta botere militarraren gailurrera iritsi zen.
Amerika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Beterri erdialdeko Maia zibilizazioa gainbehera egin zuen. Maien Aro klasikoaren amaiera eta Maien Aro klasiko ondokoaren hasiera.
- Tolteka zibilizazioaren gorakada gaurko Mexikon
- Anasazi kulturaren urrezko aroa (II. Pueblo Aroa)
- Mississippiko kultura hasi zen gaurko Estatu Batuen hegoaldean
Eurasia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 965: Kieveko Rusak Khazaria eraso eta garaitu zuen.
Asia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tenplu budistak eraikitzen hasi ziren Bagan hirian, gaurko Birmanian
- 919: Bolbora lehen aldiz erabili zen gudu batean (Lang-shan Jiang guduan) Txinan.
- 910: Txola dinastiako Parantaka I.ak Pandyan erresuma India hegoaldetik Sri Lankara egotzi zuen.
- 928: Ziyarida dinastia Persia iparraldean ezarri zen.
- 936: Goryeo dinastiak Ondoko Hiru Korear Erresumak batu zituen.
- 993: Yemengo kapitain Abu Himyarita itsasgizona Guangzhou-ko portua ikuskatu zuen.
- Seljukarrak islamdu ziren.
Europa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gizatalde bikingoak Frantzia iparraldean kokatu ziren.
- Cluny fundatu zen, lehen ordena monastiko federatua
- 917: Bulgariarrek bizantziar armada deuseztu zuten Akelooko Guduan, Erdi Aroko gudu odoltsuenetakoan.
- Magyarren (Hungariarren) zalditeriak zenbait sarraldi egin zituen Mendebaldeko Europan (47 sarraldi Alemanian, Italian eta Frantzian, 899–970)
- 966: Mieszko I.a, Poloniako lehen dukea, kristautu zen
- Moravia Handiaren gainbehera
- Erdi Aroko kroaziar estatua Kroaziar Erresuma bihurtu zen, Tomislav erregearen mendean.
- Elur-oreinak eta hartzak Britainiar Uharteetatik desagertu ziren.
- Lehoia Europa osotik desagertu zen, azkenekoak Kaukasoan zeudela.
Ozeania
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tu'i Tonga Inperioa sortu zen gaurko Tongan
Pertsona garrantzitsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abderraman III.a (889 – 961) Kordobako kalifa
- Antso III.a Gartzeitz Nagusia (992 - 1035) Iruñeko errege
- Erik Gorria (950-1003) itsasgizon bikingoa
- Huges Capet (940 inguru - 996) kapetar leinuko lehenengo Frantziako errege
- Nizeforo II.a Fokas (913-969) Bizantzioko enperadore