Wikipedia eztabaida:Urteurrenak
Azalean ikusten den urteurrenetako txantiloia, egun bakoitzerako bat dagoela eta idazten ari naiz; ez da hobeto Txantiloi:Urteurrenak txantiloia izatea eta egunero bertan aldaketak egiten joatea? Bestela, egun konkretu hori igarotakoan txantiloi horiek ez dira ezertarako erabiltzen. Begiratu bestela edozein txantiloi. Modu berri honekin, txantiloiak erabilgarriak izango lirateke. Zer uste duzue?—Barrie 13:54, 20 Ekaina 2006 (UTC)
- Txantiloi:Urteurrenak sortu eta egunero gaueko 12etan hori aldatzeko adi egon? Horrela bada ez diot zentzurik ikusten... Txantiloi hauek egun konkretu batean baino ez dira erabiltzen, egia da bai, baina artxiboan ere agertzen dira. Dena dela, txantiloia beste egunetan ez erabiltzea ez da arazoa, ez? --TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:58, 20 Ekaina 2006 (UTC)
- Orain dagoen moduan urte bat bakarrik egon behar gara txantiloiak sortzen. Hurrengo urteko otsailaren 3an adibidez, aurten sortutako txantiloia agertuko da, urteurren berdinekin. Izan ere, urteurrenak urtero berdinak dira ;) Eguna igarotzean ez dira baliogabe bihurtzen, hurrengo urtean ere balioko dute. Egunero aldatzen ibili beharra baino askoz hobeto nire ustez. Keta ?! 14:06, 20 Ekaina 2006 (UTC)
Ez, arazoa ez da hori. Baina pentsatzen nuen txantiloien ezaugarrietako bat toki desberdinetan erabiltzearena zela. Horrela gauzak, eskertzen dut ideiak argitzea. Jarrai dezala dagoen bezala.—Barrie 14:13, 20 Ekaina 2006 (UTC)
Hasi eztabaida bat Wikipedia:Urteurrenak artikuluari buruz.
Eztabaida orrialde hau erabili dezakezu beste wikilariekin Wikipedia:Urteurrenak nola hobetu eztabaidatzeko. Ikasi gehiago orrialde hauek erabileraren inguruan.