Wampa
Wampak Star Wars film sagako izaki batzuk dira, film saga honetako Star Wars V. Atala: Inperioaren kontraerasoa filmean agertzen direnak.
Hoth planeta izoztuko leizezuloetan bizi dira wampak, bi hanken gainean ibiltzen diren ile zuri eta bi metro eta erdiko altuera duten piztiak. Haragijaleak dira, eta euren elikadura aipaturiko planeta izoztu honetan ugariak diren beste izaki batzuetan oinarritzen da: tauntaunak.
Wampak fisikoki euren sexuaren arabera ezberdintzen dira: emeek ez dute adarrik, aldiz harrek euren buruaren alboetan hazten diren pare bat dituzte aurrerantz kiribiltzen direnak. Pizti hauek euren jakiak metatzen dituzten leizezuloetan bizi dira eta bikoteka eta familia nukleo txikietan bizi dira.
Luke Skywalkerrek wampa har baten erasoa jasan zuen eta honek bere leizera eraman zuen. Han piztiak leizeko sabaitik eseki zuen jedia. Hau egiteko wampak bere listua erabili zuen, izoztean itsasgarri bezala egiten zuena. Lukek kordea berreskuratu zuenean bere burua buruz behera eta wampa bat bere janaria amaitzen ikusi zuen. Hasitako Jedi abila, wampari beso bat moztu ahal izateko eta garaiz ihes egiteko moldatu zen, piztia leize barruan oinazez utziz.