Edukira joan

WMAP

Wikipedia, Entziklopedia askea
WMAP
Historia
Espazio jaurtiketa 2001eko ekainaren 30a
KudeatzaileaNASA
Ezaugarriak
Dimentsioak5,1 (altuera) × 3,6 (luzera) m
Masa835 kg eta 763 kg
Potentzia419 W

Wilkinson Microwave Anisotropy Probe edo WMAPa NASAren zunda bat da; bere misioa zerua aztertzea, eta mikrouhinen hondoko erradiazioan ikusten ziren tenperatura-diferentziak neurtzea da, Big Bang-aren hondar bat[1]. Delta II suziri batek jaurti zuen 2001eko ekainaren 30ean, Estatu Batuetako Canaveral lurmuturretik (Florida).

WMAP misioaren helburua unibertsoaren jatorriari eta bilakaerari buruzko teoriak egiaztatzea zen. Misio hori Cosmic Background Exploreren (COBE)[2] oinordekoa izan zen, eta NASAren klase ertaineko esploratzaile programaren barruan dago.

WMAPri David Wilkinson-en izena eman zitzaion misioko zientzia-taldeko kide eta hondoko erradiazioa aztertzen aitzindaria zelako. Misioaren helburu zientifikoak dira mikrouhin-hondo kosmikoaren tenperatura bereizmen eta sentikortasun oso handiarekin neurtzea. Horregatik, diseinuan, datu bilketan akats sistemikoak saihestea izan zen enfasi handiena.

WMAP zundak mikrouhin-erradiometro diferentzialak erabiltzen ditu, zeinek zeruko bi punturen arteko tenperatura-diferentziak neurtzen dituzten[3]. WMAPa Lagrangeren L2 puntuaren inguruan dago orbitan, Lurretik 1,5 milioi kilometrora, gutxi gorabehera.

WMAP diagrama.

Behaketa-puntu horrek (eguzkia lurrarekin lotzen duen lerroan kokatua) ingurune oso egonkorra eskaintzen zion zundari, izan ere, espazio sakonera edozein norabidetan apunta baitezake, izar nagusiaren presentziak eragin gabe. Gainera, L2 puntutik, zundak zeru osoa behatzen du sei hilabetero. Gure galaxiaren interferentziak saihesteko, WMAPk bost maiztasun banda bereizi erabiltzen zituen, 22 GHz-tik 90 GHz-ra.

WMAP zunda bere ardatzaren inguruan 360°-tan erakusten duen animazioa.

2003ko otsailaren 11n, NASAko harreman publikoen taldeak prentsaurreko bat deitu zuen unibertsoaren adina eta konposizioa jakinarazteko, WMAP zunda datuetan oinarrituta[4]. Prentsaurreko horretan, orain arte hartutako lehen unibertsoaren jatorriaren irudirik korapilatsuena agertu zen Planck satelite artifizialaren emaitzetaraino. NASAren arabera, irudi horrek «halako zehaztasun-maila dauka, ezen azken urteotako emaitza zientifiko garrantzitsuenetakotzat har daitekeela». Kontuan izan, irudi hori mikrouhin-hondo kosmikotik ateratako bereizmen handieneko irudia ez den arren, garai hartan izan zen zeru osoko hondoko erradiazioaz dugun irudirik onena dela.

WMAPko hiru urteko datuak 2006ko martxoaren 17an argitaratu ziren[5]. Datu horien artean, CMBren tenperaturaren eta polarizazioaren neurketak daude, Lambda-CDM eredu estandarraren berrespen sendoagoa ematen dutenak. Ondoren, 2008an, 5 urteko datuak argitaratu ziren; 2010ean, 7 urtekoak[6], eta 2012an, 9 urtekoak[7][8][9].

WMAP zundarekin egindako aurkikuntzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mikrouhin kosmikoaren hondoaren WMAP irudia.
Big bang-aren denbora-lerroa.

WMAPk parametro kosmologiko askoren neurketak lortu zituen lehen baino zehaztasun handiagoarekin. Orduko unibertsoaren ereduekin bat etorriz, WMAPren datuek zera erakutsi zuten:

  • Unibertsoaren adina 13.700 ± 200 milioi urtekoa da.
  • Unibertsoa % 4 materia arruntez, % 23 materia ilunez eta % 73a energia ilun misteriotsuz osatuta dago.
  • Inflazio-eredu kosmologikoak behaketen bidez egiaztatzen dira, eskala angelu handietan azaldu gabeko anomalia bat dagoen arren.
  • Hubble konstantea 70 (km/s)/Mpc da, +2,4/-3,2
  • WMAPren datuek baieztatzen dute, % 0,5eko errore-marjina batekin, unibertsoaren forma laua dela[10].
  • Inflazio kosmikoaren irudi kosmologikoak hiru urteko datuekin hobeto datoz bat, nahiz eta oraindik azaldu gabeko anomalia bat dagoen momentu koadripoloaren neurri angelu handiagoan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Wilkinson Microwave Anisotropy Probe (WMAP)» map.gsfc.nasa.gov.
  2. «LAMBDA - Cosmic Background Explorer» lambda.gsfc.nasa.gov.
  3. Piriyú, Félix. (2018-09-10). «Entendiendo a la ciencia: el caso del Fondo Cósmico de Microondas» Ciencia del Sur.
  4. «Top Story - NEW IMAGE OF INFANT UNIVERSE REVEALS ERA OF FIRST STARS, AGE OF COSMOS, AND MORE - Feb. 11, 2003» web.archive.org 2004-11-08.
  5. Spergel et al. (2007)
  6. Bennett, C. L.. (2011). «Seven-Year Wilkinson Microwave Anisotropy Probe (WMAP) Observations: Are There Cosmic Microwave Background Anomalies?» Astrophysical Journal Supplement Series 192 (2): 17.  doi:10.1088/0067-0049/192/2/17. Bibcode2011ApJS..192...17B..
  7. Gannon, M.. (2012-12-21). New 'Baby Picture' of Universe Unveiled. Space.com.
  8. Bennett, C. L.. (2013). «Nine-Year Wilkinson Microwave Anisotropy Probe (WMAP) Observations: Final Maps and Results» Astrophysical Journal Supplement 208 (2): 20.  doi:10.1088/0067-0049/208/2/20. Bibcode2013ApJS..208...20B..
  9. Hinshaw, et al., 2013
  10. http://map.gsfc.nasa.gov/universe/uni_shape.html

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]