Edukira joan

Virginie Demont-Breton

Wikipedia, Entziklopedia askea
Virginie Demont-Breton

Bizitza
JaiotzaCourrières1859ko uztailaren 26a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1935eko urtarrilaren 10a (75 urte)
Familia
AitaJules Breton
AmaÉlodie Breton
Ezkontidea(k)Adrien Demont (mul) Itzuli
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Jules Breton
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaUnion des femmes peintres et sculpteurs (en) Itzuli
Mugimenduanaturalismoa

Virginie Élodie Marie Thérèse Demont-Breton, Virginie Demont-Breton izenez ezagunagoa (Courrières, Frantzia, 1859ko uztailaren 26aParis, 1935eko urtarrilaren 10a), margolari frantziarra izan zen.

Virginia Jules Bretonen alaba eta Émile Bretonen iloba izan zen, bi margolari ezagunak. Adrien Demont margolariarekin ezkondu zen 1880an.

Bere karrera artistikoa goiztiarra izan zen. 20 urte zituela, urrezko domina jaso zuen 1883an Amsterdamgo Erakusketa Unibertsalean.

1890ean, Wissantera joan zen bizitzera bere senarrarekin. Herri txiki bat zen, Opalo Kostan, Blanc-Nez lurmuturraren eta Gris-Nez lurmuturraren artean. Bertan, bikoteak neoegiptoar estiloko herri bat eraiki zuen, Edmond de Vigne arkitekto belgikarraren lana, eta hurrengo urtean El Typhonium deitu zioten. Etxebizitza hori monumentu historikoa da 1985eko azaroaren 29tik.[1]

Virginie Demont-Breton 1883an Emakume Pintore eta Eskultoreen Batasunean sartu zen, eta 1895etik 1901era presidente izan zen. 1890etik aurrera, emakumeak École des Beaux Arts-en sartu zitezen borrokatu zen, pinturan karrera akademikoa egiteko sarrera hori gizonentzat bakarrik zen garaian, eta 1897an lortu egin zuen.

Augustin Lesieux eskultore paristarrak Virginie Demont-Bretonen bustoa egin zuen. Douaiko Kartuja Museoan dago.

1894an Ohorezko Legioarekin kondekoratu zuten.[2]

Lehen aldian erretratu eta eszena historiko edo mitikoak egin zituen batez ere, tratamendu akademiko eta errealista batekin. Wissanti buruzko aurkikuntzaren ondoren, haren pinturek arrantzaleen bizitza erakutsi eta kutsu sozialagoa hartu zuten.

Bere lanetako batzuk hainbat museotan daude ikusgai: Amiens, Arras, Boulogne-sur-Mer, Calais, Douai, Lille, Paris, Amsterdam, Anberes, Gante eta Mexiko Hiriko Soumaya Museoan

  • Les Tourmentés, huile sur toile, Palais des Beaux-Arts de Lille[3]
  • Jeune femme portant un enfant, Marrazkia, Louvre Museoko[4] arte grafikoen saila
  • Les petits goélands. Oleoa mihise gainean, 1895. Soumaya Museoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Villa Le Typhonium» Sitio web del Ministerio de Cultura de Francia.
  2. «L E O N O R E» Base Leonor de la Legión de Honor. Ministerio de Cultura e Información de Francia.
  3. «LES TOURMENTES» Joconde. Portal de las colecciones de los museos de Francia.
  4. «Joconde» Joconde. Portal de las colecciones de los museos de Francia.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]