Xamax
Xamax | |
---|---|
Ancient Semitic religion (en) eta Sumertar erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Baliokideak | Utu |
Familia | |
Seme-alabak | Sumugan (en) |
Anai-arrebak | Ixtar |
Xamax[1] (sumerreraz: 𒀭𒌓, Utu; akaderaz: Šamaš, "eguzki";), eguzkiaren eta justiziaren jainkoa zen Mesopotamiako mitologian. Bere santutegi nagusia, Sippar hirian zegoen. Bere izena beste hizkuntza batzuetako hitzekin ere erlazionatuta dago, adibidez asiriera klasikoz: ܫܡܫܐ šemša edo šimšu, hebreeraz: שֶׁמֶשׁ šemeš, eta arabieraz: شمس šams.
Sumertar garaian, bere santutegi nagusia, Larsa hirian zegoen. Garai honetan, Nanna eta Ningalen semetzat eta Inanna eta Ixkurren anai-nebatzat hartzen zen. Akadiar garaian, Sin eta Ixtarrekin batera "Harreman zerutiardun jainkoen hirukoa" zen. Akadiar eta babiloniarrek, Xamax, Anuren semetzat hartzen zuten, edo, beste batzuetan, Enlilena.
Batzuetan, bere emazte Xeridarekin agertzen da (Aya akadiar eta babiloniarrentzat). Zortzi puntako eguzki disko batekin, edo, sorbaldetatik, su garrak jariatzen zituen giza irudi baten bidez irudikatzen zen; ondorengo garaian, bere ikurra, balantza ere izan zen. 20 zenbakiarekin identifikatzen zen.