Edukira joan

Urko zigurata

Koordenatuak: 30°57′45″N 46°06′09″E / 30.9625°N 46.1025°E / 30.9625; 46.1025
Wikipedia, Entziklopedia askea
Urko zigurata
Ur
Kokapena
Estatu burujabe Irak
Governorate of IraqDhi Qarreko probintzia
Koordenatuak30°57′45″N 46°06′09″E / 30.9625°N 46.1025°E / 30.9625; 46.1025
Map
Urko zigurat handiaren berreraikitze informatikoa.

Urko zigurata[1] (sumerieraz é-temen-ní-gùr-ru) antzinako Sumerreko Ur hiriaren hondarren ondoan, Iraken, dagoen zigurat bat da. Brontze Aro goiztiarrean eraiki zen, K. a. XXI. mendean.

2016an UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen Irak hegoaldeko Ahwar eskualdea multzoaren barnean[2].

Nannar (Ilargia sumerieraz) jainkosaren gurtzaleku bezala eraiki zen Obeid Aroan, eta K. a. XXI. mendean berreraiki zuen Ur-Nammu erregeak[3]. Elamdarrek suntsitu zuten, eta, beranduago, Babiloniako Nabukodonosor II.a erregeak berreraikiarazi zuen.

1850ean William Kennett Loftusek aurkitu zituen zigurataren hondarrak. 1920. eta 1930. hamarkadetan hainbat indusketa egin ziren Leonard Woolley arkeologo britainiarraren gidaritzapean.

1980. hamarkadan Saddam Hussein presidente zela zigurataren aurrealdeko eskailerak berreraiki ziren. Gaur egun Mesopotamiako ziguraten artean ongien mantentzen dena da[4] eta Ur hirian ongi konterbaturiko hiru monumentuetako bat da, Errege Mausoleoarekin eta Ur-Nammu jauregiarekin batera.

1991ko Golkoko Gerra garaian kalteak izan zituen, ala suzko armen eraginez nola inguruan egindako leherketen eraginez[5]. Bonbek eragindako zuloak eta metralla inpaktuak ikusten dira hormetan[6].

8 metroko bere harresi propioak inguratzen zuen. Partzialki zaharberritu zen 1970eko hamarkadan, 61 x 45,7 metroko laukiluze formako oinplanoa du, eta 15 metroko altuera (ziur askoz gehiago izango zituen arren, higaduraren ondorioz deseginak). Barnealdea erabat adobez egina dago. Kanpoaldeko hormak egositako adreiluz eginak daude, eta mortero bezala asfaltozko betuna erabiltzen du, horma bakoitza puntu kardinal bakoitzari begira dagoelarik. Goikaldeko solairuetara oraindik kontserbatzen diren kanpoaldeko hiru eskaileretatik iristen zen.

4000 urte baino gehiago izan eta bere eraikuntzan erabilitako materialak gora-behera, oso kontserbazio egoera onean eta partzialki zaharberritua dago. Hondakina eraikita dagoen basamortuaren gainetik 21 metrora altxatzen da. Bere oinplanoa laukizuzen formakoa da, eta zazpi terraza handi izatera iritsi zen, horietatik soilik hiru mantentzen direlarik. Goialdeko terrazan jainkosaren santutegia zegoen. Bertara, harresietara erantsitako eskailera maila estuen bidez iristen zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 191. arauaː Artelanen izenak. Historiaurreko eta Antzinaroko artelanen izenak. .
  2. whc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-04).
  3. (Ingelesez) «Middle East and Asia | British Museum» www.britishmuseum.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-04).
  4. (Alemanez) Heinrich, Ernst. (1982). Die Tempel und Heiligtümer im alten Mesopotamien: Text. de Gruyter ISBN 978-3-11-008531-0. (Noiz kontsultatua: 2024-07-04).
  5. «Iraq War Threatens Ancient Treasures» web.archive.org 2003-03-24 (Noiz kontsultatua: 2024-07-04).
  6. Inati, S. C.. (2003). Iraq: Its History, People and Politics. New York: Humanity Books, 31 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]