Urdaiaga
Urdaiaga | |
---|---|
Euskal Herria | |
San Esteban baseliza, 1916 urtean. | |
Kokapena | |
Herrialdea | {{Herrialde info Gipuzkoa
| herrialde bandera2 | izena = Gipuzkoa | aldaera = | tamaina = }} |
Udalerria | Usurbil |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′03″N 2°03′46″W / 43.2675°N 2.0628°W |
Demografia | |
Biztanleria | 569 (2023) |
Urdaiaga, batzuetan San Esteban ere deitua, Usurbilgo auzoa da, Andatza mendiaren magalean. Biztanle gehienak auzoan sakabanatutako baserrietan bizi dira.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Auzoaren gune adierazgarriena San Esteban baseliza da, zeinaren inguruan etxe eta baserri batzuk biltzen diren, Usurbilgo herrigunetik 2 kmra gutxi gorabehera. Handik abiatzen da Andatza mendira oinez igotzeko ohiko bidea. Bestalde, baselizatik Usurbil, Zubieta eta Arratzain mendiko ikuspegi zabala dago begien aurrean. Auzora Oria ibaiaren ertzean dagoen Santu Enea auzunetik irits daiteke, aldapan gora kilometro bat igota; aukeran, Txoko Alde deritzon auzunetik ere igo daiteke, hau ere Oria ibaiaren ertzean, Aginaga inguruetan. Auzoko jaiak abuztuaren 3an ospatzen dira, San Esteban santuaren omenez.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Arotik datoz auzoari buruzko erreferentziak, Andatza mendiko lurrak Orreagako kolegiataren eskuetan geratu zirenean, 1406an Juan Beltran Atxegak eta Orreagako prioreak hitzarmena sinatuta, harik eta XIX. mendean estatua jabe bihurtu zen arte. Mende horietan zehar, Urdaiagako basoek Orio, Aginaga eta beste ontziolak zurez elikatu zituzten. Historian, burdinolak (aingura-olak), errotak, harrobiak eta zeta-ola ere izan dira auzoan. Egun, abeltzaintza da auzoaren jarduera nagusia. Urtinea lorategia ere han da.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urdaiagako biztanleria |
---|
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Usurbilgo auzoak | ||
---|---|---|
Aginaga • Atxegalde • Kalezar • Santuenea • Txikierdi • Txoko Alde • Urdaiaga • Zubieta |
Artikulu hau Gipuzkoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |