Urbina Eza
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Urbina (argipena)»
Urbina Eza | |
---|---|
Euskal Herria | |
San Joan Ebanjelariaren eliza, mendebaldetik ikusia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Kuartango |
Posta kodea | 01439 |
Herritarra | urbinar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°52′40″N 2°53′16″W / 42.87778°N 2.88778°W |
Demografia | |
Biztanleria | 21 (2022) |
Urbina Eza Arabako mendebaldeko herri eta kontzeju bat da, Kuartango udalerrikoa.[1] XVIII. mendean galdu zuen euskara.[2]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herria A-3314 errepidearen ondoan dago, Badaiako mendilerroaren mendebaldeko malda malkartsuen oinean, Baia ibaiaren ezkerraldean, udalerriko herriburu den Zuhatzu Kuartangotik kilometro bat iparraldera. Urbinaren lurretatik igarotzen da, herrigunetik mendebalderago, AP-68 autobidea.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1590ean, Urbinak 8 biztanle zituen. 1786an, 47 biztanle; haien artean, gramatikako ikasle bat eta bi ehule. XX. mendearen hasieran, 31 biztanle ziren.
Urbina Ezako biztanleria |
---|
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urbinako eraikinik nabarmenena San Joan Ebanjelariaren eliza da, jatorriz Erdi Arokoa, erromaniko berantekoa.[3] Herriaren baliabide urritasuna dela kausa, urte askoan eliza erabat hondatuta izan zen, harik eta XIX. mendearen bukaeran berritu zuten arte.[1] Urbinarrek garai hartan erosi zuten eliza horretan orain dagoen erretaula: XVI. mendeko erretaula errenazentista bat, ordu arte Gasteizko San Pedro elizako albo aldare batean egona.[4][5] Erretaulako toki nagusian, San Joan Ebanjelariaren irudia dago, XVI. mendekoa hura ere.[5]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
San Joan Ebanjelariaren elizako portada, erromaniko berantekoa.
-
San Joan Ebanjelariaren eliza, elurpean, ekialdetik ikusia.
-
San Joan Ebanjelariaren irudia, XVI. mendekoa.
-
Elizako erretaula errenazentista, XVI. mendekoa, XIX. mendean Gasteizko San Pedro elizatik ekarria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Urbina Eza», Kuartangoko Udalaren webgunea.
- ↑ «Urbina Eza», Lur Hiztegi Entziklopedikoa.
- ↑ «San Joan eliza», Arabako Foru Aldundiaren webgunea.
- ↑ Arabako Foru Aldundia. (2010). Araba herriz herri. Arabako Foru Aldundia, 85 or..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Alberto Garate Goñi: «Urbina Eza», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Alberto Garate Goñi: «Urbina Eza», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
Kuartangoko herriak | ||
---|---|---|
Anda • Andagoia • Aprikano • Arriano • Artxua • Etxabarri • Gillarte • Iñurrieta • Jokano • Katadiano • Luna • Marinda • Ondokolanda • Sendadiano • Tortura • Urbina Basabe • Urbina Eza • Uribarri • Villamanca • Zuhatzu Kuartango |