Ur-jauzien mendikatea
Ur-jauzien mendikatea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Rainier mendia |
Garaiera | 14.411 ft |
Mota | mendikate |
Luzera | 1.100 km |
Zabalera | 80 mi |
Azalera | 150.000 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 46°51′02″N 121°45′36″W / 46.8505°N 121.76°W |
Honen parte da | Amerikar mendikatea |
Mendikatea | Bareko kostako mendikateak |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Washington |
Geologia | |
Garaia | Pliozeno |
Ur-jauzien mendikatea[1] (ingelesez: Cascade Range edo Cascades) Ipar Amerikako mendebaldeko mendikate handia da, Ozeano Barearen paraleloan hedatzen dena.[2] Kanadako Columbia Britainiarra eta Estatu Batuetako Washington, Oregon eta Kalifornia estatuak zeharkatzen ditu. Sumendi garrantzitsuak (adibidez, High Cascades) eta bolkanikoak ez diren mendiak (adibidez, North Cascades gailur zorrotzak) ditu. 1.100 kilometro luze da iparraldetik hegoaldera. Rainier mendia da gailurrik garaiena (4.395 metro).
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerikako mendebaldean dago; Columbia Britainiarraren hegoaldetik hasi, eta Washington eta Oregon estatuetan barna, Kalifornia iparralderaino iristen da. Mendikateko sumendi garaienak High Cascades aldean daude, inguruko mendien garaiera bikoitza dute. Rainier mendia da garaiena (4.395 metro).
Mendikatearen iparraldeak, Rainier mendia baino iparralderago, North Cascades izena du, eta Estatu Batuetan dago. Mendebaldeko alderdian euri asko egiten du, metro karratuko 3.800 litro urtean. Helen aintzira (Lassen Peaken) munduan elur gehien egiten duen lekuetariko bat da. Mendien mendebaldeko isurialde hezea Douglas izeiz estalita dago; ekialdekoa, aldiz, lehorragoa da itzal orografikoaren eraginagatik.
Ur-jauzien mendikatea Ozeano Bareko Suzko Eraztunaren parte da, Ozeano Barea inguratzen duen sumendiz eta mendiz osatutako eraztunaren parte. Estatu Batuetan izan diren eta ezagutzen diren erupzio guztiak mendikate horretako sumendiek eragindakoak izan dira. Bi gertatu berrienak Lassen Peak, 1914tik 1921era, eta 1980an St. Helens mendian izandako erupzio handia dira. St. Helens mendiaren beste erupzio txikiagoak duela gutxikoak dira, 2006koak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1792an, George Vancouver britainiar nabigatzailea iritsi zen bertara, eta ikusi zituen mendi garaiei izen ingelesak eman zizkien.
Eremu babestuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lau parke nazional ditu, Estatu Batuetakoak:
- Lassen Volcanic National Park
- Crater Lake National Park
- Mount Rainier National Park
- North Cascades National Park
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.