Edukira joan

Unbo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Italia iparraldeko armarri lonbardiar ezkutu bateko unboa, VII. mendea (metropolitan Museum of Art)

Unboa, ezkutuaren erdian jartzen den, forma biribila, ganbila edo konikoa duen material gogorreko, edo egurrezko pieza bat da, konkor baten antzekoa, ezkutua bera babesteko. Unboak metal lodiz eginda egon ohi dira, baina zurez eginda ere egon daitezke.

Hasieran, ezkutu biribilen erdigunean jaurtigarriak[1] desbideratzeko diseinatu ziren, baina armarriaren heltzea muntatzeko oinarria ere eman zuten[2][3]. Erasotzeko ere erabili izan zen; erromatar legioek, adibidez, beren unboekin bultzatzen zuten, bidea irekitzeko, horrela, ezpataz edo gladioz (ezpata txikia) eraso egin ahal izateko. Geroko mendeetan eta gorputz luzea zuten ezkutuak ohikoagoak egin zirenean, unboak bere erabilgarritasuna galdu eta apaingarri bihurtu zen.

Aurrenak historiaurreko Brontze Aroan aurkitu izan dira. Erdi Aroan, armagileek burdinazko edo altzairuz egiten zituzten. Armagilea orri lau eta nahiko mehe batekin hasten zen, metala katilu batean hondoratuz. Gero, katilu forma zuen meta horren azala leundu eta azken ukituak ematen zizkion.

Garrantzia arkeologian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako ezkutuak egurrez edo larruz estalitako egurrezko armazoi batez egiten ohi ziren, eta unboa partetik gogorrena izan zitekeen. Material galkorrez egiten zituzten garai eta gizarteen aztarnetan, ohikoa da unboa besterik ez aurkitzea, babesten zuen ezkutuaren hondar bakarra.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Vegetius Renatus, Flavius. (IV. mendea). FLAVIVS VEGETIVS RENATVS (Gaztalaniazko itzulpena). .
  2. Halsall, Guy. (2005). Warfare and society in the Barbarian West, 450 - 900. (1. publ., reprint. (twice). argitaraldia) Routledge ISBN 978-0-415-23940-0. (Noiz kontsultatua: 2023-06-27).
  3. Poulter, A. G.. (2019). The transition to late antiquity on the Lower Danube: excavations and survey at Dichin, a Late Roman to early Byzantine fort and a Roman aqueduct. Oxbow Books ISBN 978-1-78570-958-6. (Noiz kontsultatua: 2023-06-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]