Udaletxe Zaharra (Donostia)
Udaletxe Zaharra Udal Liburutegi Nagusia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′25″N 1°59′07″W / 43.323492°N 1.985311°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1832 |
Erabilera | udaletxea liburutegia |
Erabiltzailea | Udal Liburutegia |
Arkitektura | |
Udaletxe Zaharra Gipuzkoako Donostia hiriburuko Udalaren antzinako egoitza izan zen. Gaur egun Donostiako Udal Liburutegiaren egoitzetako bat da.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriaren Parte Zaharrean dago, Konstituzio plazan.
-
Udaletxe Zaharraren eta Konstituzio plazaren ikuspegi orokorra.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1813ko Donostiako sutearen ondoren hutsik gelditutako solairuan eta aurretik bertan zegoen eraikin barrokoaren hutsunea bete asmoz, 1819an Hércules Torelli Silvestre Pérez ingeniari militarrak Donostiako Udalaren eraikina proiektatu zuen, baina hura hil ondoren, 1832an Ugartemendia arkitektoak amaitu zuen. Eraikin hark bere barnean batza-aretoa, kontsulatua eta alondegia zituen.
1897an Udalak inguruko etxebizitza batzuk alokairuan hartu zituen, ondorioz udaletxearen lehenbiziko solairuko alboetatik etxebizitza horietara zihoazen burdinezko balkoidun arkupeak eraiki ziren.
1945an Udala gaur egungo Donostiako udaletxera lekualdatzean, 1951an eraikin honetan Udal Liburutegia ezarri zen.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estilo klasizistan oinarritutako eraikina da, azpialdean erdi puntuko bost arkuz osatutako arkupea du, arku bakoitzak argi bana du.
Donostiako Danborrada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtero, urtarrilaren 19eko gauerdiero, hiriko banderaren igoera ekitaldia burutu eta Donostiako Danborradari ekiten zaio.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]