Lurraren atmosfera Lur planeta inguratzen duen gasezko geruza da. Gas geruza hori grabitateari esker mantentzen da Lurrean, espazioan galdu beharrean. Atmosferan dauden gasak bi dira batez ere: nitrogenoa (% 78) eta oxigenoa (% 21,12); baina badira beste batzuk ere: argona (% 0,93), karbono dioxidoa (% 0,04) eta ur lurruna (% 2 inguru); baita beste batzuk ere, baina proportzio txikiagoan.
Atmosferak babestu egiten du Lurra, espaziotik iristen diren erradiazioetatik, eta izpi ultramoreak xurgatzen ditu. Hau oso garrantzitsua da, izpi ultramoreak oso kaltegarriak direlako guretzat eta bizidun guztientzat. Atmosferarik gabe, Lurrean ez litzateke egongo bizitzarik
Atmosferako estratuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atmosferan hainbat geruza edo atal bereizten dira (behetik gora): troposfera, estratosfera, mesosfera, termosfera eta exosfera.
- Atmosferaren beheko geruza da. Lurreko bizidun guztiak bizi dira bertan.
- Lurrazalean hasten da eta 7 km-ko altuerara heltzen da poloetan eta 17 km-ra ekuatorean.
- Geruza guztietatik lodiena da: atmosfera osoko masaren % 75a dauka eta ia ur lurrun guztia.
- Bertan, orokorrean, zenbat eta altuera handiagoan egon, gehiago jaisten da tenperatura: batez beste 14 °C-tik -50 °C-ra.
- Bertan gertatzen dira fenomeno meteorologiko gehienak.
- Troposferaren gainetik 50-60 km-ko altueraraino iristen da.
- Bertan dago ozono-geruza, bizidunentzat kaltegarriak diren izpi ultramore gehienak xurgatzen dituena.
- Fenomeno meteorologiko apur batzuk bakarrik gertatzen dira bertan, eta hodei mota berezi batzuk topa daitezke.
- 50 eta 85-90 km artean.
- Atmosferako estraturik hotzena da: altueran zenbat eta gorago, are gehiago jaisten da tenperatura.
- Estratu honetan sortzen dira lurretik ikusten ditugun izar iheskorrak.
- Espazioa deitzen dugunarekiko muga da.
- Aire kopurua oso-oso txikia da.
- 85-90 km-tik 640 km-raino iristen da.
- Hegaldi aeronautiko eta astronautikoen arteko mugatzat hartu ohi da.
- Barruan, Ionosfera deitzen den beste azpi-estratu bat bereizten da: hau da, batez ere Eguzkitik iritsitako erradiazioarengatik ionizatzen den atmosferaren zatia da.
- Kanpoen dagoen geruza da.
- 500 eta 10.000 bitarteko km-raino iristen da. Geruza honetako gas arinenek eratzen dute geruza hau (hidrogenoak eta helioak, gehienbat).
- Geruza honetako gasen dentsitatea espaziokoa bezainbatekoa denean du muga.