Saguzarrak ez dute loturarik saguekin. Nahiz eta, izenak sagu hitza daraman. Horrez gain, saguzarrak hegan egiteko gaitasuna duten ugaztun bakarrak dira eta bigarren ugaztun talde ugarienak dira
Ertz argiko saguzarra (Kuhl pipistrelo) Vespertilionidae familiako saguzar mota bat da. Europa eta Asiaren hegoaldean eta Afrikako iparraldean bizi den espeziea da. Normalean, beraien koloniek hogei saguzarrek osatzen dituzte. Horrez gain, saguzarrak itsuak dira eta beraiek egiten dituzten ultrasoinuek sortzen duten ohiartzunarekin orientatzen dira. Horretarako, ekolokazio izeneko sistema bat erabiltzen dute.
Burua eta gorputza: | 40-50 milimetro |
---|---|
Isatsa/buztan: | 30-40 milimetro |
Besaurrea: | 28-37 milimetro |
Hegalen tamaina: | 210-230 milimetro |
Pisua: | 5-10 kilogramo |
Nolakoak dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Belarri laburrak, triangeluarrak eta goiko zatia biribildua duten saguzarrak dira. Gainera, mutur lodi eta laburra daukate. Bere ilearen kolorea aldakorra izan daiteke, ohikoena, bizkarraldean gaztain kolorea eta sabelaldean kolore argiago bat izatea da. Muturra, belarriak eta hegalak marroi ilunak dira eta hegoak nahiko estuak dituzte.
Ar eta emeen artean ez dago ezberdintasun handirik, soilik, emeak zertxobait handiagoak direla.
Nolakoak dira beraien gorputzak?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ertz argiko saguzarraren aurpegia
-
Ertz argiko saguzarraren bizkarra
-
Ertz argiko saguzarraren sabela
-
Ertz argiko saguzarraren hankak
-
Ertz argiko saguzarraren hegala
Non bizi dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ertz argiko saguzarra mundu osoan bizi da. Gehienetan, eraikin, arroka eta zuhaitzetako pitzaduretan babesten da. Basoan eta jendartean bizi da eta soroak bezalako eremu irekiak gustatzen zaizkie.
Zer nolako banaketa dute munduan zehar?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ertz argiko saguzarrak Europako eremu mediterraneoan ugariak dira eta bertako uharte guztietan daude. Mediterraneoaren kostaldean eta hegoaldean ugariagoak dira. Horrez gain, Iberiar penintsula osotik zabalduta daude, baita, Balearretan eta Kanarietan ere.
Nola ugaltzen dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ertz argiko saguzar emeak, martxoan habietara sartzen hasten dira. Umeak ekain eta uztailaren erdialdean izaten dituzte eta eme bakoitzak ume bat edo bi edukitzen ditu. Emeak bizitzako lehen udazkenean ugalkorrak bihurtzen dira eta arrak aldiz, bigarrenean.
Saguzarren sexu-harremana, abuztuaren amaieratik urriaren amaierara bitartean izaten da, hala ere, ugalketa neguan ere gerta daiteke.
Zer jaten dute?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saguzar guztiak, odolaz elikatzen direla esan ohi da, baina, errealitatean, oso espezie gutxik dute elikadura mota hori.
Saguzar mota honek, intsektu-mota ugari jaten ditu, besteak beste, psokoptero eta kironomido txikiak eta koleoptera. Horrez gain, maiatzetik urrira bitartean, urtaroaren arabera, beste hainbat espezie ezberdinez elikatzen dira.
Saguzarrek paper garrantzitsua dute ekosistemetan. Izan ere, nekazaritza guneetan oso maitatuak dira bertako intsektuen izurriteak murrizten dituztelako.
Zer nolako antolaketa soziala eta portaera dute?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Psokoptera
-
Himenopteroa
-
Koleoptera
Ertz argiko saguzarra urte osoan gordeleku berberean egoten da. Umeak edukitzeko garaian, arrak urrundu egiten dira eta udazkenean, berriro taldean elkartzen dira. Penintsularen iparraldean bizi diren saguzarrak negua bakarrik pasatzen dute, baina, Azerbaijanen, adibidez, bizi direnak, talde txikitan pasatzen dute negua.
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saguzar guztiek ez dute bizi ziklo berbera. Saguzarrak batez beste, 15 urtez bizi dira. Hala ere, espezie batzuk 30 urtetara ere iristen dira. Baina beste batzuk, soilik, 4-5 urteetara.
- Mehatxu-faktore nagusiena babeslekuen aldaketak dira. Hala ere, espezie mota hau ez dago mehatxupean.
- Hegaldi baxua dute eta kaleetako kale-argietan bizi diren intsektuak jaten dituzte.
- Saguzar genero horretako beste hainbat animalekin nahas daiteke, batez ere, Hypsugo savii izeneko saguzarrarekin.