Tuterako politika
Itxura
1979an demokrazia berrezarri zenetik Tuterak honako alkate eta hauteskundeak izan ditu:
Hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007ko hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tuterako alkatetzan UPN alderdiko Luis Casadok errepikatu zuen 2007an. Udaleko 21 zinegotzietatik hamabi lortu zituen Nafarroako Herriaren Batasunak eta hortaz, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak 272 izan ziren (emandako guztien %1,54) eta 256 boto zuri izan ziren (botoen %1,47). Abstentzioa %27,00koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
UPN | 8.591 | 12 |
PSN | 5.442 | 7 |
Nafarroa Bai | 1.908 | 2 |
NEB | 636 | 0 |
CDN | 507 | 0 |
2011ko hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011ko udal hauteskundeetan ere UPN (8 zinegotzi) izan zen bozkatuena, gehiengo absolutua galdu bazuen ere; jaitsiera horretan funtsezkoa izan zen PPk lortutako emaitza (4 hautetsi). PSNk (5) eta I-Ek (4) ere ordezkaritza lortu zuten, ez ordea NaBai 2011k, Bilduk eta DNEk. Boto kopuruetan 2007tik 2011ra izugarrizko gorabeherak egon ziren[1].
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
UPN | 5.400 | 8 |
PSN | 3.651 | 5 |
I-E | 2.868 | 4 |
PP | 2.595 | 4 |
NaBai 2011 | 536 | 0 |
Bildu | 382 | 0 |
DNE | 153 | 0 |